Kaleko argiteria berriztatuko du Barrikako Udalak, kontsumoa gutxitzeko

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 26a, 11:34

Barrikako Udalak kaleko argiteria berriztatuko du, bola itxurakoak kendu, eta led izenekoak jarriko dituzte. Izan ere, azaldu dutenez, "ekologikoagoak eta merkeagoak dira, eta hobeto argitzen dute". Hala, 120 farola aldatuko dituzte Garramunen eta Elejalde eta Larretxeko oinezkoentzako bideetan. Era berean, Artepeetan ekipo orekatzaile-murritzailea ipiniko dute. Lanok 97.792 euroko kostua izango dute; hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak zenbateko horren % 60ko diru-laguntza eman du.

Hirigintza eta Ingurugiroko zinegotzi Vicente Garciaren arabera, "Barrikarentzat oso garrantzitsua da kontsumo energetikoaren % 60 inguru murriztea, horrek 13.500 eurok aurreztea eragingo duelako. Gainera, guretzat garrantzi ekologikoa handia du urtero 55 tona CO2 isurtzeari uzteak". Ekimen txikia bada ere, Udalak uste du aurrerapauso garrantzitsua dela iraunkortasunaren bidean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun