Martitzenean egingo dute "Game of Thrones"-en Barrikako grabaketan lan egiteko hautaketa

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 2a, 17:57
Muriola hondartzaren panoramika. CC-BY THEKLAN

"Game of Thrones" telesail famatuaren hainbat eszena grabatuko dituzte urrian Barrikako Muriola hondartzan. Hori dela eta, antolatzaileek hainbat pertsona kontratatuko ditu, batetik, mugatutako guneak zaintzeko, eta bestetik, zerbitzu askotarikoak egiten laguntzeko. Hori hala, Behargintzak jakinarazi duenez, hautaketa-prozesua datorren irailaren 6an, martitzenean, izango da, 12:00etan, Barrikako udaletxeko Batzar Aretoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun