Abenduaren 15ean egingo dute Uribe Kostako Berbalagunen Berbodromoa, online

Aurten, denon gogoan dauden arrazoiengatik, Uribe Kostako Mankomunitateko berbalagunek urteari agur esateko egin ohi duten berbodromoa ez da buruz buruzkoa izango. Horren ordez, birtualki elkartuko dira parte hartzen dutenak, Jitsi Meet plataforma erabiliz. Hitzordua, datorren martitzenean, abenduak 15.

Uribe Kostako Mankomunitateko gazteen beharrizanak ezagutzeko inkesta egingo dute online

Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak 15 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako #Zure iritzia jakin nahi dugu galdetegia prestatu dute, "Uribe Kostako gazteek dituzten eskakizunak eta beharrizanak jasotzeko eta eskualdeko gazteria-politiken ebaluazio zehatza egiteko". Abenduaren 15era arte egongo da parte hartzeko aukera, internet bidez. 

Asteartea 19 eguraldia Min: 8ºC
Max: 16ºC
Asteazkena 20 eguraldia Min: 10ºC
Max: 17ºC
Osteguna 21 eguraldia Min: 10ºC
Max: 17ºC

AEMET-ek emandako informazioa