Iragana eta inguru naturalaren geroa azterbide Plentziako Historia Jardunaldietan

Plentziako Historia Jardunaldien hamabigarren edizioa egingo dute uztailaren 8tik 10era. Barrika, Gorliz, Lemoiz eta Plentziako kontuak aztertuko dituzte bertan, "udalerri horiek bat eginda agertzen baitzaizkigu Historian zehar", antolatzaileen esanetan. Isuskitzako lursailen berreskurapenaz ere jardungo dute.

[ARGAZKI-GALERIA] Deabru Beltzak taldearen suak argitu du Barrikako San Juan gaua
Udako jaiak 2019

Barrika

Urtero legez, suari lotutako talde bat gonbidatu du Barrikako jai-batzordeak San Juan gaueko sutzarrari sua emateko. Oraingoan Deabru Beltzak konpainia izan da horren arduraduna, kaleko dantzan, suan eta erritmoan oinarritutako Su Á Feu ikuskizunagaz. Hala, Barrikako kaleak erritmoz eta askotariko argiz betetako festa batean murgildu zituzten udalerrira bertaratutako denak. Hona hemen jai-giro horren irudi batzuk.

Asteartea 16 eguraldia Min: 16ºC
Max: 23ºC
Asteazkena 17 eguraldia Min: 18ºC
Max: 23ºC
Osteguna 18 eguraldia Min: 17ºC
Max: 21ºC

AEMET-ek emandako informazioa