Kultura 2004-06-17 22:33

Ostiral honetatik aurrera, San Juan jaiak Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Herrian zehar egingo den txistularien kalejirarekin emango zaie hasiera, ostiral honetan, Barrikako San Juan jaiei. Txikiek zein handiek gozatzeko aukera izan dezaten, ekitaldiz beteriko egitaraua antolatu du, aurten ere, Udal barrikoztarrak. Ekainaren 24ra arte luzatuko dira herriko zaindaria denaren omenezko ospakizunak. Besteak beste, bihar, 21:00etatik aurrera, Lehendakari Agirre plazan egingo den sardin jana herrikoia dago ekitaldi aipagarrienen artean. Larunbatean, berriz, "Borreroen justizia" euren lehendabiziko lana aurkeztuko dute Fjord taldekoek, gauerdian hasiko den rock kontzertuan. Eta igandean, Bizkaia osotik etorritako baserritarrek ekarritakoa ikusi eta dastatzeko aukera egongo da, laugarren urtez egiten den Nekazaritza Azokan.
  Kultura 2004-06-12 00:01

Kanpoko XVI. Margo Lehiaketa Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Kanpoko XVI. Margo Lehiaketa antolatu du igande honetan Barrikako Udalak. Oinarrietan adierazten den moduan, egunean beratan, 9:00etatik 10:30era egongo da izena emateko aukera, Goierriko eskoletan. Bertan jarriko zaie zigilua arratsaldean aurkeztu beharko diren lanei. Izan ere, beharrezkoa da margoek zigilua edukitzea. Egunean zehar egindako lanak 16:30etik 17:30era entregatu beharko dira. "Barrikako udalerria" izango da gaia, herritik bertatik begiratuta.
  Kirolak 2004-05-25 22:41

Haur kategoriako bi jokalarik irabazi dute Barrikako tenis txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Barrikako Abaroa Tenis Taldeak antolatuta, pasa den igandean (maiatzak 23) jokatu ziren Gazteentzako Udaberriko I Tenis Txapelketako finalak. Besteak beste, Erik Beci gazteari gailendu zitzaion (6/3 – 6/4) Andoni Vivanco, mutilen artean. Neskei dagokionez, Naroa San Pedro irabazi zuen (6/4 – 7/5) Maria Barredek. Antolatzaileek adierazitakoaren arabera, eguraldiak lagundu zuenez eta jokalariek emandako maila onari esker, partida politak ikusi ahal izan ziren Barrikako tenis pistetan.
  Kirolak 2004-05-07 23:25

Piraguaz gozatzeko aukera dago igandean Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ur-kirolak atsegin dituzten guztiek piraguismoa ezagutu eta praktikatzeko aukera edukiko dute maiatzaren 9an. Izan ere, Ate Irekien Jardunaldiak antolatu ditu, igande honetan, Barrika Piragua Taldeak. Besteak beste, mota desberdinetako piraguetan (hasierakoak, turismorakoak, lehiaketarakoak...) ibili ahal izango dira, 10:00etatik 13:00etara edota 16:00etatik 18:00etara, klubeko intalazioetan (San Telmo aurrean) batzen direnek. Hori bai, antolatzaileek adierazi dutenez, beharrezkoa da igeri egiten jakitea. Hala ere, monitore adituen laguntza izango dute parte-hartzaileek.
  Kultura 2004-05-07 21:00

Umeentzako eskulanak egongo dira bihar Barrikako liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aurreko hilabetean bezala, haurrentzako aisialdi jarduerak antolatu dituzte larunbatetan Barrikako Udal Liburutegian. Besteak beste, maiatzaren 8an (bihar) eta 22an, eta ekainaren 5an izango dira hurrengo ekitaldiak, 11:00etatik 13:00etara. Eskulanak egingo dira batez ere, eta baita zenbait jantzi eta abarrekoak datorren jaietarako.
  Jendartea 2004-04-06 22:03

Artepeta eta Barrikako udaletxerako gurutzagunean errotonda egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Barrikako Udalarekin sinatutako hitzarmenari esker, Artepetan eta udaletxera bidean dagoen gurutzagunean errotonda bat egiteko obrak onartzea erabaki du gaur Bizkaiko Foru Aldundiak. Foru erakundetik adierazi dutenez, zonalde horretako segurtasuna hobetu eta ibilgailuen abiadura murrizten lagunduko dute lanek, bide batez, BI-2122 errepideko funtzionaltasuna eragiteko. Lortutako akordioaren arabera, gehienez 300 mila euro jarriko ditu Aldundiak, eta obrak zuzentzeaz arduratuko da Barrikako Udala.
  Kultura 2004-04-01 19:34

Txotxongiloak Barrikako liburutegian Haur Liburuaren Eguna ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, bereziki 3 eta 8 urte bitarteko umeentzat zuzendutako txotxongilo ikuskizuna antolatu dute, Barrikako Udal Liburutegian. 17:30etatik aurrera, "Non dago haizetxo" emanaldia eskainiko dute Algortako Teleskopio antzerki taldekoek.
  Jendartea 2004-03-16 22:10

Barrikako Saneamendu-sarea egiteko lanak espeitu ditu Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Barrikan Oinarrizko Saneamendu-sarea egiteko lanak esleitu ditu gaurko bilkuran Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Batzordeak. Bi milioi eurotakoa izango da obren gehienezko kostua eta 12 hilabetekoa ezarritako egiteko epea.

Gaiaren inguruko albisteak:

Barrikako ur zikinak Gorlizko araztegira bideratuko dituzte (2004 Mar 02)
  Kultura 2004-03-05 16:20

Haurrentzako jarduerak Barrikako Udal Liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hiru hilabetean behin kultur-agenda bidaliko zaie etxeetara barrikoztarrei

Asteburu honetatik aurrera, haurrentzako aisialdi-jaduerak egingo dituzte, hilabete bakoitzeko lehenengo eta azken larunbatean, Barrikako Udal Liburutegian. Bertara batu nahi diren neska-mutikoek margoak, eskulanak, ipuinak, kantak, mimika, antzerkia, jokoak... jorratzeko aukera izango dute, 11:00etatik 13:00etara. Izan ere, arduradunek adierazi dutenez, adinazz gain, umeen apetak eta lehentasunak kontutan hartu nahi dituzte, aisialdia, hezkuntza eta irudimena lantzeko.
  Jendartea 2004-03-02 20:58

Barrikako ur zikinak Gorlizko araztegira bideratuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Barrikan Oinarrizko Saneamendu-sarea egiteko lanak esleitzea onartu du gaur Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Batzordeak. Udalerriko ur zikinak Plentziako sarearen bitartez bideratuko dira, Gorlizko araztegira. Horretarako, 840 metroko hormigoizko hodieria eta PVCz egindako beste 1.140 metro tutu jarriko dituzte. Horretaz gain, bi ponpaketa-estazio, euri-urak hartzeko ontziak eta generadoreak ere eraikiko dituzte. Gehien jota, bi milioi eurotan finkatu dute obren kostua. Bukatzeko epea, berriz, hamabi hilabetekoa izango da.
  Kultura 2004-02-02 21:46

Meza nagusia eta lunch batekin ospatuko dute San Blas Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 3an (bihar) San Blas eguna ospatuko dute Barrikan. Besteak beste, 11:15ean egingo den meza nagusiak emango die hasiera ekitaldiei. Eta hori amaitutakoan, lunch-a edukiko dute Udaletxe Plazan batzen direnek, trikitixa soinuekin batera.

Egun guztian zehar, San Blas egunean ohikoak diren produktuak (lokarriak, gozokiak, erroskilak, medailak...) egongo dira eskuragarri eleizako arkupeetan. Arratsaldean, berriz, bedeinkatutako gozokiak banatuko dituzte, nagusien egoitzan, udal ordezkariek.
  Kultura 2004-01-03 18:17

Astelehen goizean liburutegia zabalduko dute umeentzat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Nahi duten umeak, oporretako azken egunean, margoztu eta irakurtzera joan daitezen, urtarrilaren 5ean goizez egongo da zabalik Barrikako Udal Liburutegia. Urtarrilaren 7tik aurrera, berriz, betiko funtzionamendu eta ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera, goizez, 10:00etatik 13:30era, eta arratsaldez, 16:30etik 20:00etara. Larunbatetan, goizean baino ez da egongo zabalik.
  Kultura 2003-12-29 17:36

Makilajeak bihar Barrikako liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 'Gabonetan ere, euskaraz irakurriz gozatu' lelopean Barrikako Udal Liburutegiak Gabonetarako antolatu duen egitarauaren barruan, makilajeak egingo dituzte abenduaren 30an, beste hainbat ekintzeekin batera. 11:30ean hasi eta 13:30ean amaituko dira tailerrak, liburutegian.
  Kultura 2003-12-22 15:32

Euskaraz idatzitako liburuak oparituko dizkie haurrei Barrikako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Jose Maria Ezpeleta Unibaso alkatearen eta Udala osatzen duten guztien izenean, Gabonak zoriontzeko gutunarekin batera, opari bezala, euskaraz idatzitako liburu bana jasoko dute Barrikako etxeetako gazteenek. Horretaz gain, herriko zenbait kultur eta kirol talde agertzen diren 2004 egutegia bidaliko dute etxeetara.

Aukeratutako liburuei dagokionez, adinen arabera daude banatuta eta etxekolanetan emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna daukate ardatz nagusi. Besteak beste, 3 eta 7 urte bitarteko haurrentzako den 'Hori aurpegia', 'Nire aita etxekoandrea da, eta zer?' (8-11 urte) eta 'Hi bai matxista zikina' (12-16) liburuak aurkitu ahal izango dira.
  Kirolak 2003-12-13 21:49

Asteazkenean amaituko da Gabonetako Tenis Txapelketan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 17an amaituko da Barrikako III. Tenis Txapelketan izena emateko epea. Mutil zein neskentzako, bi kategoria jarri dituzte antolatzaieek: hasberriak (alevín) eta haurrak (infantil). Apuntatzeko 607669073 telefono zenbakira deitzea besterik ez dute parte hartu nahi dutenek. Inskripzio-kuotak, berriz, 10 (federatuak) eta 5 (federatugabeak) eurokoak izango dira, hurrenez hurren.
  Kirolak 2003-12-10 13:49

Barrika Surf Taldeak jantziak jarri ditu salgai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Barrika Surf Taldeak haur zein helduentzako jantziak jarri ditu salgai. Besteak beste, kamisetak, sudaderak, txubaskeroak, kapelak, biserak eta abar erosi ahal izango dituzte nahi duten guztiek, 617467564 (Javi) telefono zenbakira deituz. Arropen neurriak txikienetik XXXLra doaz eta gustu guztietako koloreak daude. Salneurriei dagokionez, surf taldeko bazkideek beherapenak izango dituzte.
  Kultura 2003-11-29 21:46

Ander Deuna eguna ospatuko dute bihan Barrikako Goierri auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ander Deuna eguna ospatzeko meza nagusia egingo dute bihar, 11:15etik aurrera, Barrikako Goierri auzoko baselizan. Ondoren, aurreskua dantzatu eta ohizkoa den lunch-a egingo dute udalbatzarreko kideek aintzinako eskolaren parean, txistulariak lagun izango dituztela.
  Kirolak 2003-11-26 20:07

Gabonetako III. Tenis Txapelketa Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 20tik 28ra Gabonetako III. Tenis Txapelketa ospatuko da Barrikan, herriko Abaroa Tenis Klubak antolatuta. Mutil zein neskentzako bi kategoria jarri dituzte: hasberriak (alevin) eta haurrak (infantil), hain zuzen ere. Parte hartu nahi duten guztiek abenduaren 17ra arte edukiko dute izena emateko aukera. Goizez, Barrikako Udal Liburutegira joan eta, bertan, izen emateko 10 euroak ordaintzea besterik ez dute. Hala ere, antolatzaileek adierazi dutenez, herrikoak direnak baino ezin izango dute parte hartu.
  Kirolak 2003-11-17 22:51

Urte osoan, ikastaroak antolatu ditu Barrikako Surf Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hasi berrientzako, zein trebatuentzako surf ikastaroak antolatu ditu Barrikako Surf Taldeak, urte osoan zehar. Monitorea, asegurua eta beharrezkoa den material guztia sartzen da salneurriaren barruan. Horretaz gain, ikasleak surf taldearen kide bihurtuko dira, aurtengo kuota ordaindu barik. Barrikan erroldatuta daudenek, berriz, erdia baino ez dute ordainduko, Udalaren dirulaguntzari esker. Ikastaroak Plentziako hondartzan emago dira, itsasoaren egoeraren arabera.

Nabarmenak

Zorion agurrak