Sutea Berangon eta Sopelan

Haizeak hainbat gunetako sugarrak biziarazi ditu, suhiltzaileek amatatzeko beharrean dihardute

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 28a, 18:00

SOSDeiak-etik orain 20 minutu eskas jakinarazi dutenez, haizeak hainbat gunetan sugarrak biziarazi ditu, eta horiek itzaltzeko lanean dabiltza suhiltzaileak.

Eguerdiko irudiak helarazi dizkigute irakurleek: Victor Fuentes eta Bea Naldak gaur eguerdian Sopelatik ateratako bideoak dira.

Kontrol fasea eta sare sozialak

SOSDeiak-ek eguerdian Twitter bidez argitu gura izan du "kontrolatuta", "kontrol fasean" eta amatatua edo itzalita ez dela kontu bera, hainbat berri-agentziek Berangoko sutea kontrolpean zegoela esan ostean. Zurrumurruak ekiditeko eta sare sozialen bidez hedatzen diren informazioagaz eta irudiakaz kontuz ibiltzeko gomendioa egin du.

Kontrol-fasean egotea esan gura du, su-gunea egoera egongorrean dagoela, ez dabilela zabaltzen; eta lanean dihartuten zerbitzuek egoera hori zelanbait "kontrolatuta" bai, baina ez guztiz menpean dutela. Sua kontrolatuta egoteak ez du esan gura amatuta dagoenik, noski; suak barruan bizirik jarraitzen du, horrenbestez, amatatzeko eginbeharrak ez dira amaitu. 

Bestalde, esan barik doa, adi ibili beharra dago sare sozialetatik hedatzen diren mezu eta irudiakaz, berbarako: atzo gauen zabaldu zen sutan zegoen zuhaitz baten argazki ikaragarria, aspaldikoa zen, ez zegokion oraingo suteari.

 

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun