Sutea Berangon eta Sopelan

Kontrolpean izan arren, gau osoan adi jarraituko dute

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 28a, 20:00

Arrastiko 19:45 aldera zabaldutako prentsa-oharrean, SOSDeiak-ek jakinarazi du Berangoko suteak kontrolpean jarraitzen duela; halere, itzaltze-zerbitzuak beharrean daudela oharrazi du, oraindino sua dagoen hainbat gunetan ez dadin biziarazi.

Haizearen indarra txikitu da eta horregaz sutea berbizitzeko arriskua ere bai.

Adierazi dutenez, Bizkaiko Foru Aldundiak gau osoan adi mantenduko ditu suhiltzaileen eta baso-lanetako langileen zerbitzuak. Izan ere, erretako azalera zabala da eta amatatze eta kontrol-lanakaz jarraitu beharko dute.

Berangoko eta Sopelako eremuak izan dira kaltetuenak, baina ez da beharrezkoa izan auzokiderik ateraraztea euren etxebizitzetatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun