Gabonetako kolonietan izena eman daiteke daborduko Berangon

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 18a, 12:24

Urrun daudela dirudien arren, Gabonak ate joka ditugu. Hori dela-eta, Berangoko Udalak oporraldi horretarako umeentzako programa prestatu du daborduko. Hala, horretan parte hartu gura duten neska-mutilek azaroaren 21era arte izango dute izena emateko aukera. Hilaren 24an zozketa publikoa egingo dute, eta hilaren 28an, astelehena, onartutako behin betiko zerrenda ezagutzera emango dute.

Gabonetako ekimen guztiak euskaraz izango dira, adin tarte bakoitzari egokitutakoak: Ludotxiki (2013-2011 jaiotakoak), Ludoteka (2010-2008 artekoak) eta Ludokluba (2007 eta 2002 artean jaiotakoak). Koloniak abenduaren 26tik 30era artekoak izango dira; halere, bestelako ekintzak ere egongo dira urtarril hasieran.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun