Etxebizitzetako lapurretak saihesten ikasteko hitzaldia emango du Ertzaintzak bihar, eguenean, Berangon. Horretarako hitzordua 19:00etan jarri dute, Berango Antzokian. Izan ere, jakinarazi dutenez, azken hilabeteotan udalerrian jazotako lapurreten ondorioz, herritar batzuek horren inguruko kezka azaldu dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!