Inprobisazioa ikasteko, PrincipiArte ekimena

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 3a, 14:49
Tailerrak Stay and Job egoitzan egingo dituzte. © PRINCIPIARTE

Clown, dantza eta antzerki inprobisatuan trebatzeko ikastaroak egingo dituzte otsailaren 18an eta 19an, Berangoko Stay and Job egoitzan.

Berangoko Gazte Mahaiak gogotsu eta indartsu hasi du urtea. Otsailagaz batera, clown, dantza eta antzerkigintzan trebatzeko ikastaroak antolatu ditu, PrincipiArte ekimenagaz elkarlanean. Tailerrok otsailaren 18an eta 19an izango dira, zapatuan eta domekan, Berangoko Stay and Job egoitzan.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekimen horren helburua da pailazo berrien agerpena, "norbanakoaren barneraketan eta askatasunean oinarritutako bidaia pertsonala eginez". Hori lortzeko, dantza eta antzerkigintza inprobisatuak erabiliko dituzte baliabidetzat, besteak beste.

Tailerren iraupen osoa 12 ordukoa izango da: zapatuan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; eta domekan, 10:00etatik 14:00etara. Horretan parte hartu gura dutenek 12 eta 35 urte arteko adina izan beharko dute. Horrez gainera, Berango udalerrian erroldatuta egon beharko dute. Halere, antolatzaileek jakinarazi dute «malguak» izango direla eskatzen diren baldintzei dagoekinez. Beraz, baldintza horietakoren bat betetzen ez dutenek eurakaz harremanetan ipini beharko dute. Tailerrak doakoak dira eta saio denak PrincipiArteren kidea den Silvia Estarreadok emango ditu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun