Erdi Aroa bueltatuko da Berangora datorren aste-akabuan

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 10a, 13:56
Berangoko Erdi Aroko azoka, iazko edizioan.

Urtebeteren ostean zaldunak hurreratuko dira Berangora. Izan ere, datorren barikutik hasita, eta domekara bitartean, Berango Erdi Aroko herrigune bilakatuko da. Hala, hilaren 19tik 21era bitartean kalejirak, Erdi Aroko musika, tailerrak, kanpamentuak, falkoneria, umeentzako jolasak eta erakusketak egongo dira, besteak beste, tokiko Moreaga parkean.

Merkatua arrastiko 17:00etan irekiko dute. Zapatuan eta domekan, berriz, 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik itxi arte bertaratu ahal izango da.

Egitaraua:

Erlazionatuak

Erdi Aroko Azoka, Berangon

Iker Rincon Moreno 2016 mai 19 Berango

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun