Kultura  Berango 2017-05-17 15:30

Sahararen aldeko oasi musikala egingo dute Berangon

Sahararen aldeko kontzertua egingo dute datorren ekainaren 2an, barikuan, Berango Antzokian. Horretan parte hartuko dute Eley eta Bart...Sax! musika taldeek, 20:00etatik aurrera. Sarrera 3 euroan salduko da, eta lortutako dirua Berangoko Udalak Saharako errefuxiatuen eremuan dagoen Bucraan herrian garatu duen proiektua finantzatzera bideratuko dute.

Sahararen aldeko oasi musikala egingo dute Berangon
Endika Basterretxeak eta Leire Gotik osatzen dute Elay taldea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Endika Basterretxeak eta Leire Gotik osatutako taldea da Eley. Berangoko kontzertuan euren azkenengo lana aurkeztuko dute: "Primera Estación". Bikote horren ostean, Durangoko Musika Eskolako ikasleek osatutako Bart...Sax! taldea taularatuko da, Itziar Castrillo irakaslearen agindupean aretoa hirurogeiko hamarkadako doinuez betetzeko.

Kontzertuaren kartela:

2017/06/02 20:00

Berango Antzokia | Berango

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa