Historia  Berango 2019-03-28 15:57

Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa: 7.000 bisitari sei urte eta erdian

Unai Brea

Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa: 7.000 bisitari sei urte eta erdian

Burdin Hesia zelan eta zergatik eraiki zuten azaltzen duen museoak 7.000 bisita jaso ditu 2012ko irailean zabaldu zuenetik. Halaxe jakinarazi du haren sustatzaile eta kudatzailea den Berangoko Udalak. Beste ekimen batzuen artean, denbora horretan gidatutako 200 bisitaldi antolatu ditu museoak.

  Politika  Berango 2019-03-01 14:28

Berango Merana eskola handitu ahal izateko bidea zabaldu du osoko bilkurak

Unai Brea

Berango Merana eskola handitu ahal izateko bidea zabaldu du osoko bilkurak

Berangoko Udalak HAPOan aldaketa egitea onartu du, bertako eskolan handitze-lanak egin ahal izateko, osoko bilkurak hala onartuta. Eskolako kideen aspaldiko eskaerari erantzun zaio modu horretan.

  Historia  Berango 2019-02-28 12:25

Burdin Hesiari kultura-ondasun kalifikazioa eman diote

Kerman Santiago Alkorta

Burdin Hesiari kultura-ondasun kalifikazioa eman diote

80 kilometroko defentsa-egitura hartzen du Burdin Hesiak, eta Arabako eta Bizkaiko 33 udalerrik osatzen dute. Gerra Zibilean eraiki zuten, Francoren inbasioari aurre egiteko.

  Ingurumena  Berango 2019-02-26 10:01

Garbigune mugikorra Berangotik igaroko da, datorren astean

Kerman Santiago Alkorta

Garbigune mugikorra Berangotik igaroko da, datorren astean

Joan den azarotik martxan da Bizkaiko Foru Aldundiko Garbiker enpresak sortutako Garbigune mugikorra. Bizkaiko hainbat herritatik ibili da honezkero, eta Berangotik pasatuko da martxoaren 4tik 8ra bitartean. Sabino Aranatik abiatuko da, metro-geltokiaren ondoan dagoen plazatik.

  Politika  Berango 2019-02-19 12:45

Karabigane eta Karabiazpi auzoak hobetzeko herritarren proposamenak jasoko ditu Udalak

Unai Brea

Karabigane eta Karabiazpi auzoak hobetzeko herritarren proposamenak jasoko ditu Udalak

Berangoko Udalak epea zabaldu du Karabigane eta Karabiazpi auzoetan bizi direnek hobekuntzarako proposamenak egiteko, Auzoak Hobetuz egitasmoaren barruan. Besteak beste, informazio-karpa bat ipiniko dute bihar, otsailak 20, gura dutenek hurreratzeko.

  Politika  Berango 2019-01-22 14:36

Jorge Panera izango da PPren alkategaia udal-hauteskundeetan

Unai Brea

Jorge Panera izango da PPren alkategaia udal-hauteskundeetan

Bizkaiko PPko presidente Raquel Gonzálezek aurkeztu du Jorge Panera alkategaia, Berangon egindako ekitaldian. "Pertsona gaztea da, baina ez horregatik eskarmentu bakoa", azpimarratu du Gonzálezek. 29 urte ditu Panerak, eta 16 dituenetik da PPko kidea.

  Jendartea  Berango  Urduliz 2019-01-10 14:27

Ugandar umeei hezkuntza ziurtatzeko haziak ereiten

Ugandar umeei hezkuntza ziurtatzeko haziak ereiten

Ugandako hegoaldera abiatuko dira urtarrilaren 14an Unai Gomez eta Eleder Gonzalez, EuskoTreneko langile uribekostarrak, lankidetza-proiektu batean parte hartzeko. Aste bi eta erdiz, etxe bat egiten lagunduko dute hango herrixka batean, etorkizunean eskola bat eraikitzeko egitasmo zabal baten lehen pauso modura.

  Jendartea  Berango 2019-01-08 11:06

Arene industrialdea urbanizatzeko proiektuaren aurrekontua 1,1 milioi eurora igo da

Arene industrialdea urbanizatzeko proiektuaren aurrekontua 1,1 milioi eurora igo da

Kanalizazio berria egingo dute Berangoko Landaida Goikoa sektorean, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eskatuta.

Laugarrenez, Berangoko Milia da Estatuko onena

  Kirolak  Berango

Laugarrenez, Berangoko Milia da Estatuko onena

Berangoko Nazioarteko Milia espainiar Estatuko onena izendatu dute, laugarren urtez jarraian. Espainiako Atletismo Federazioak 919 puntu eman dizkio herri-lasterketa horri; bigarren baloratuena Bilboko Nazioarteko Milia da, 663 puntugaz.

  Jendartea  Berango 2018-12-11 12:25

Umeen Hiria izateko bidean dago Berango

Umeen Hiria izateko bidean dago Berango

Berango "umeen adiskidea den hiri" modura aitortzeko helburu duen prozesua jarri du martxan bertako Udalak. Umeen Adiskide diren Hiria izeneko zigilua Unicef gobernuz kanpoko erakundeak ematen du, maila lokalean neska-mutilen alde egiten den lana aitortzeko.

  Kultura  Berango 2018-12-10 11:17

Berangon ere Gabonetan txonbo egiteko aukera egongo da

Berangon ere Gabonetan txonbo egiteko aukera egongo da

Abenduaren 15ean emango diote hasiera Gabonetako egitarauari Berangon, Aretxabaleta abesbatzaren emanaldiagaz. Saioa 19:00etan hasiko da, Berango Antzokian. Umeentzako programazio berezia ere egongo da egunotan udalerrian.

  Jendartea  Berango 2018-11-27 11:07

Gabonetako azoka solidarioa egingo dute domekan Berangon

Gabonetako azoka solidarioa egingo dute domekan Berangon

Abenduaren 2an, domekan, bigarren eskuko azoka solidarioa egingo dute Berangoko Simon Otxandategi taldearen plazan (Nagusien Etxearen ondoko plazan). Goizeko 11:00etatik arrastiko 03:00etara egongo da aukera bigarren eskuko edozer gauza erosteko.

  Jendartea  Berango 2018-11-23 13:52

Jaialdi solidarioa egingo dute zapatuan Berangon

Jaialdi solidarioa egingo dute zapatuan Berangon

Fair Saturday (Bidezko Zapatua) Eguna ospatuko dute bihar Berangon, zapatuan. Askotariko ekitaldiak egongo dira, egun osoan zehar, eta horietan lortutako dirua hurrengo proiektuei bideratuta egongo da: Adela Bizkaia (Alboko esklerosi amiotrofikoko Bizkaiko elkartea), Go Maialen (Maialen Aulestia Europa mailan Donohue sindromea duen pertsona bakarraren aldeko taldea) eta Larresi Elkartea (Stay and Job proiektuaren oinordekoa).

  Kultura  Barrika  Berango  Gorliz  Lemoiz  Plentzia  Sopela  Urduliz  Uribe Kosta 2018-11-23 09:30

Gabonetarako tailer jasangarriak antolatu dituzte

Gabonetarako tailer jasangarriak antolatu dituzte

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearen Ekogune tailerretan parte hartzeko izen-emate epea zabaldu dute, azaroaren 30era arte. Tailerrok doakoak dira, eta 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago.

  Kultura  Berango  Getxo 2018-11-22 14:01

Disko berria aurkeztuko du Erasoka taldeak zapatuan

Disko berria aurkeztuko du Erasoka taldeak zapatuan

Erasoka musika talde algortarrak "Pausoak hamar" diskoa aurkeztuko du zapatuan, hilaren 24an, Berangoko Rock&Rolla aretoan. Zuzeneko emanaldia emango dute, Doubling Boys, Vietcong 68 eta Flatons taldeak agertokian lagun izango dituztela.

  Gazteok  Berango 2018-11-15 14:18

Gabonetako kolonietan izena eman daiteke daborduko Berangon

Gabonetako kolonietan izena eman daiteke daborduko Berangon

Urtero legez, Gabonetarako umeentzako programa prestatu du Berangoko Udalak. Hala, horretan parte hartu gura duten neska-mutilek azaroaren 22ra arte izango dute izena emateko aukera. Hilaren 27an zozketa publikoa egingo dute, eta hilaren 28an, eguaztenean, onartutako behin betiko zerrenda ezagutzera emango dute.

  Ekonomia  Berango  Uribe Kosta 2018-11-12 16:40

Gaurko gazteak erretiratu ahal izango dira?

Izenburuko galderari erantzuten ahalegindu ginen joan den eguenean, azaroak 8, Berangoko Nebarrebak tabernan egindako ekitaldian. Begoña Zorrozua, Getxoko Pentsionisten Elkarteko kidea, eta Ainara Luke, Berangoko gazte mugimendukoa, izan ziren hizlari. Hauxe esan ziguten mahai-inguruaren ostean.

  Jendartea  Berango 2018-11-09 12:06

Hainbat merkatarik planto egingo diote Sabino Arana kalearen inaugurazioari

Hainbat merkatarik planto egingo diote Sabino Arana kalearen inaugurazioari

Gaur, barikuan, inauguratuko dute ofizialki Berangoko Sabino Arana kalea. Gune hori berritzeko lanak abiatu zirenetik hainbat kontuz kexatu dira inguru horretako auzokide eta merkatari asko. Azken horiek gogoratu dutenez, oraindino ez dute "ezer ospatzerik"; hori dela eta, hainbat denda eta taberna itxita egongo dira inaugurazio ekitaldiak irauten duen bitartean, 18:00etatik 19:00etara, horri planto egin guran.

  Jendartea  Berango 2018-11-08 13:48

Otxandategi dantza-taldeak plaza izango du Sabino Arana kalean

Otxandategi dantza-taldeak plaza izango du Sabino Arana kalean

Sabino Arana kalea berriztatzearen lehenengo fasea burutu dela goraipatzeko ekitaldia egingo dute bihar, barikuan. Arrastiko 18:00etan jarri dute hitzordua eta, horretan, Otxandategi Dantza Taldea izena eramango duen enparantza inauguratuko dute.

  Gazteok  Berango 2018-11-05 11:07

Mahai-ingurua: "Gaurko gazteak jubilatu ahal izango dira?"

Mahai-ingurua: "Gaurko gazteak jubilatu ahal izango dira?"

HIRUKAren jardunaldien laugarren saioa Berangoko Gazte Mahaiaren laguntzaz antolatu dugu: "Gaurko gazteak jubilatu ahal izango dira?" goiburuaren pean, gazte mugimenduko Ainara Lukek eta Getxoko Pentsionisten Elkarteko Begoña Zorrozuak parte hartuko dute mahai-inguruan. Ekitaldia eguenean izango da, azaroaren 8an, Berangoko Neba-arrebak tabernan (Sabino Arana, 20), 19:30etik aurrera.

Nabarmenak

Zorion agurrak