mar 26
Euskara eta trapa elkartzeko apustua egin gura dute Aitorrek, Guillek, Julenek eta Iñigok, Uribe Kostako Marmitako Trap Bandako kideek. Barrika, Berango, Plentzia eta Bilbokoak izan arren euren abestietan Urdulizi bereziki kantatzen diote, entseguak bertan egiten dituztelako eta elkarregaz aurretiaz izandako musika taldeak bertan sortu zirelako ere. Hala, "herriari maitasun berezia" diotela aitortu dute. Aspalditik kantak prestatzen aritu diren arren, duela 6 hilabete hasi ziren oholtzetara igotzen; horregatik, haiekaz elkartu gara euren ibilbide artistikoa hurbiletik ezagutzeko asmoz.
mar 22 Berango
Athletic Clubek Errege Kopako finala jokatuko du apirilaren 6an, RCD Mallorcaren aurka. Hori dela eta, Berangoko Udalak norgehiagoka zuzenean ikusteko pantaila erraldoia jarriko du egun horretan, Moreaga parkean. Gainera, umeentzako jolas tradizionalak egongo dira, 18:00etatik 20:00etara eta, ondoren, disko-festa, 22:00etara. Ordu horretan, partidua proiektatuko dute.