Otxantegi Herri Lurreko ekintzaileek ohartarazi dute hirugarren huste saiakera laster izan daitekeela

Nahia Martinez Gondra api 19, 16:54 Berango

Atzo, apirilak 18, Berangoko Otxantegi Herri Lurra desalojatzeko bigarren saiakera bertan behera uztea lortu zuten. Alabaina, ekintzaileek gaur jakinarazi dute epaileek Ertzaintzaren esku utzi dutela hurrengo hustearen dataren hautaketa, "sorpresaz hartzeko estrategia baliatzeko". Hala, deitoratu dute balitekeela "hurrengo desalojo saiakera oso gutxi barru izatea". Horregatik, deialdietara adi ibiltzeko eskatu diete herritarrei, baita adierazitako elkartasun maila mantentzeko ere.

Berangoko Otxantegi Herri Lurreko desalojoa gelditu dute, bigarrenez

Hodei Torres · Nahia Martinez Gondra api 18, 13:03 Berango

Gaur, apirilak 18, deitua zegoen Berangoko Otxantegi Herri Lurra desalojatzeko bigarren abisua. Hala, goiz-goizetik eta euria barra-barra zeriola, hainbat ekintzaile bildu dira Otxandategi dorretxearen inguruko lurretara egitasmoa defendatzeko asmoz. Azkenean, bertan behera gelditu da bigarren huste saiakera. Ertzaintza ez da ingurura hurbildu, eta jakinarazi dute desalojoa atzeratu dutela, ez duelako hori aurrera eramateko "baliabide nahikorik izan". Orain, hirugarren aginduaren zain daude ekintzaileak.

Larunbata 20 eguraldia Min: 10ºC
Max: 18ºC
Igandea 21 eguraldia Min: 12ºC
Max: 16ºC
Astelehena 22 eguraldia Min: 11ºC
Max: 15ºC

AEMET-ek emandako informazioa