Berangoko Nekazaritza Azokan postua jartzeko izena emateko azken eguna da gaur

Erredakzioa api 15, 13:10 Berango

​Maiatzaren lehenengo domekan, hilaren 5ean, izango den Nekazaritza Azokan jarriko diren aldi baterako salmenta-posturen bat jarri gura dutenek gaur, apirilak 15, dute izena emateko azken aukera. Horretarako, udal-webgunera jo beharko da.

 

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak bere lokalak garbitzeko zerbitzua lizitaziora atera du

Erredakzioa api 15, 11:50 Uribe Kosta

Mankomunitateak prozedura abiarazi du bere lokalak garbitzeko zerbitzua kontratatzeko. Lizitazioaren oinarrizko zenbatekoa 30.000 euroko izango da urtero, BEZ barne, eta Mankomunitatearen egoitza, ingurumen-hezkuntzako lokala, laguntza-helburuetarako etxebizitza bi eta Karabiazpiko aterpetxea erabiltzen denean garbitzean datza.

Asteartea 16 eguraldia Min: 12ºC
Max: 16ºC
Asteazkena 17 eguraldia Min: 12ºC
Max: 16ºC
Osteguna 18 eguraldia Min: 9ºC
Max: 16ºC

AEMET-ek emandako informazioa