Jendartea  Berango 2017-11-22 13:33

Berangoko negulekuetan izena emateko azken eguna da azaroaren 23a

Berangoko negulekuetan izena emateko azken eguna da azaroaren 23a

Eskualdeko beste hainbat herritan bezala, Gabonetako negulekuetan parte hartzeko izen-emate epea zabaldu du Berangoko Udalak. Horretarako azken eguna bihar jarri dute, azaroaren 23an. Horretarako, interesatuek Kultur Etxera jo beharko dute. Koloniak abenduaren 26tik 29ra artekoak izango dira, eta adin tarte bira zuzenduta egongo dira: 2012 eta 2014 urteen artean jaiotakoak eta 2006 eta 2008 artean jaiotakoak.

  Kultura  Berango 2017-11-21 11:10

Simon Otxandategi Dantza Taldea bere 75. urteurrenari begira dago

Simon Otxandategi Dantza Taldea bere 75. urteurrenari begira dago

Datorren urtean beteko ditu 75 urte Simon Otxandategi Dantza Taldeak. Hori dela eta, urteurren berezi hori "dagokion moduan" ospatu ahal izateko, dantza-taldean parte hartu duten denak udalerriko frontoira joatera deitu dituzte azaroaren 25ean, 20:00etan.

  Kirolak  Berango 2017-11-18 12:30

Bihar ospatuko dute Berangoko Ibilaldi Neurtuaren 35. urteurrena

Bihar ospatuko dute Berangoko Ibilaldi Neurtuaren 35. urteurrena

Sei Herri kultur elkarteak 35. Ibilaldi Neurtua antolatuko du bihar, domekan. Prestatutako ibilbideak Uribe Kosta zeharkatuko du, eta goizean goiz hasiko dira izen-emateak Sei Herri herriko tabernan. Nagusien kasuan 08:15ean izango da, eta txikiek, ostera, 09:00etan egin behar izango dute. Ordu horretan aterako dira helduak, eta txikiak, berriz, ordu erdi geroago. Nagusien ibilbideak 16 kilometroko luzera du, eta, txikienak, 8 kilometrokoa.

  Politika  Berango  Erandio  Getxo  Leioa  Uribe Kosta 2017-11-05 21:01

Hamahiru mila lagunek bozkatu dute gaurko herri-kontsultetan

Hamahiru mila lagunek bozkatu dute gaurko herri-kontsultetan

Erabakitze-eskubidearen edo euskal Estatu burujabe baten inguruan bere iritzia eman dute gaur 13.613 uribekostarrek. Gure Esku Dago herri-plataformak gaur 13 udalerritan antolatutako herri-kontsultetan batez beste herritarren %13,07k parte hartu du. Uribe Kostan, Berango soilik ibili da mediatik gora: 966 boto (%16,18). Getxon, 8.083 boto-paper (%11,86) sartu dituzte hautetsontzietan; Erandion, 2.068 (%10,02); eta, azkenik, Leioan, 2.496 (%9,44). Maiatzaren 7ko galdeketako 5.007 botoak kontuan hartuta, Uribe Kosta osoan, 18.620 herritarrek eman dute botoa. Edonola ere, euskal herritarrok "gure kabuz eta aske" erabakitzearen alde bozkatu dute berangoztarren, getxoztarren eta erandioztarren gehiengoak eta "Euskal Herri burujabe" baten alde leioaztarrek.

  Politika  Berango  Erandio  Getxo  Leioa 2017-11-05 17:13

Milaka pertsonak parte hartu dute goizean A5eko galdeketetan

Goizeko 09:00etan eman diete hasiera Gure Esku Dago ekimenak bultzatutako herri-galdeketei. Bizkaiko eta Gipuzkoako 13 herritan egiten ari dira horiek, tartean, Berangon, Erandion, Getxon eta Leioan. Kataluniako egoera gogora ekarri guran, gainera, urriaren 1eko erreferendumean erabilitako hautetsontzi bana iritsi da herri bakoitzera; ondoren, adierazpena irakurri dute herriz herri. Bestalde, emakumeak izan dira botoa ematen lehenak, 1933an gaurko egunez lehen aldiz botoa eman zuten emakumeei omenaldia egiteko asmoz.

  Politika  Berango  Erandio  Getxo  Leioa  Uribe Kosta 2017-11-05 09:32

Hona eta Kataluniara begira daude gaurko herri-kontsultak

Hona eta Kataluniara begira daude gaurko herri-kontsultak

"Euskal Herrian erabakia gauza dadin" konpromisoa berretsi dute dozenaka herritarrek, goizeko 09:00etan Berangon, Erandion, Getxon eta Leioan ipinitako hautetsontzietan. Mahai denetan irakurritako adierazpenean, nabarmendu dute "Kataluniatik datozkigun berri txarrei erantzuteko ere baliatu" gura dituztela gaurko herri-galdeketak.

  Politika  Berango  Erandio  Getxo  Leioa  Uribe Kosta 2017-11-05 08:49

Herri-kontsulta izango da gaur Berangon, Erandion, Getxon eta Leioan

Herri-kontsulta izango da gaur Berangon, Erandion, Getxon eta Leioan

Gaur, Uribe Kostako lau udalerritako herritarrek erabakitze-eskubidea praktikan ipintzeko aukera izango dute. Gure Esku Dagok zabaldu duenez, 16 urtez gorako 121.167 herritarrek izango dute botoa emateko eskubidea Berangon, Erandion, Getxon eta Leioan. HIRUKA.EUSek zuzenean jarraituko die albisteei, #A5UK traola erabiliz. Gaur eguerdiko 13:30erako, 7.174 lagunek parte hartu dute herri-galdeketan; hau da, parte-hartzea % 5,92koa izan da ordurako.

  Politika  Berango  Erandio  Getxo  Leioa 2017-11-02 10:15

Azaroak 5, erabakiaren indarra

Azaroak 5, erabakiaren indarra

Datorren azaroaren 5ean Bizkaiko eta Gipuzkoako 13 herri batuko dira Gure Esku Dagok (GED) eragindako olatura; tartean Berango, Erandio, Getxo eta Leioa. Hala, udalerri horietako denetako 160.000 biztanlek parte hartu ahal izango dute egun horretan antolatuko dituzten erabakitzeko eskubidearen aldeko herri-galdeketetan. Gaur artean, galdeketa egin duten herrien arteko handiena izango da Getxo, ia 80.000 biztanle. «Zalantzarik gabe, olatu honetan salto kualitatibo garrantzitsua egingo da», iragarri du GEDk.

  Jendartea  Berango 2017-11-02 11:46

Askotariko hobetze-lanak egingo dituzte Berangon

Askotariko hobetze-lanak egingo dituzte Berangon

Udalerria hobetze aldera, askotariko lanak esleituko ditu egunotan Berangoko Udalak. Horien artean, Moreaga parkeko Icaza jauregiaren aurrealdean dagoen ornamentazio-iturria martxan jartzea nabarmendu dute. Lan horiek esleituta daude daborduko, eta 32.000 euroko kostua izango dute. Interes arkitektonikoko iturria da hori, eta babestuta dago. Hala, hori berritzeko, martxan jartzeko eta balioa emateko lanak egingo dituzte laster. Gainera, argitze-sistema berria jarriko diote.

Gure Esku Dago: "Demokraziaren festa izango da"

  Politika  Berango  Erandio  Getxo  Leioa

Gure Esku Dago: "Demokraziaren festa izango da"

Erandio, Leioa eta Getxon hautetsi izandako edo gaur egun diren 60 gizon-emakumek azaroaren 5eko herri-galdeketan parte hartzeko deia egin zuten zapatuan, hilaren 28an. Getxoko Bizkaia zubian egin zuten agerraldia, eta Javier Agirre Getxoko alkate ohiak eta Naiara Goiriena Leioako zinegotziak irakurri zuten adierazpena.

  Politika  Berango  Erandio  Getxo  Leioa 2017-10-30 10:44

Zelai Nikolas (GED): "Kataluniari egin diezaiokegun mesederik handiena da azaroaren 5ean botoa ematea"

Kepa Ugarte Martiarena

Zelai Nikolas (GED): "Kataluniari egin diezaiokegun mesederik handiena da azaroaren 5ean botoa ematea"

Erabakitzeko eskubidearen aldeko herri-galdeketak egingo ditu azaroaren 5ean Getxon, Erandion, Leioan eta Berangon Gure Esku Dagok (GED). GEDren bozeramailea den Zelai Nikolas barrikoztarrak udalerri horietako bizilagunak botoa ematera deitu ditu, "lanaren eta ilusioaren bidez, gaur ezinezkoa dirudiena bihar posible izan daitekeelako".

  Kultura  Berango 2017-10-24 16:49

Euskaran murgiltzeko Irakurketa Erraza tailerra egingo dute azaroan

Berangoko Liburutruk Kultur Elkarteak Irakurketa Erraza tailerra egingo du azaroan. Saioak martitzenetan izango dira, Berango eta kultur etxeko areto nagusian, 18:00etatik 19:00etara. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Irakurketa Errazeko liburuak erabiliko dituzte saio horietan.

  Kirolak  Berango  Erandio  Leioa  Sopela  Uribe Kosta 2017-10-16 11:18

Ziortza Isasi eta Sandra Alonso, Espainiako pista-txapeldun

Ziortza Isasi eta Sandra Alonso, Espainiako pista-txapeldun

Ziortza Isasi Sopela txirrindularitza-taldeko kideak urrezko domina bat eta brontzezko bi irabazi zituen Espainiako Pista Txirrindularitza Txapelketan pasa den aste-akabuan, Mallorcan. Sandra Alonsok, ostera, urrezko eta brontzezko domina bana lortu zituen. Torreviejakoak 23 urte azpiko mailan estreinatu da aurten Bioracer-Elkar Kirolak taldeagaz. Azkenik, Maddi Amondarain Sopela-Ugeraga taldeko txirrindulariak 14. postua erdietsi zuen scratch modalitatean.

  Jendartea  Berango 2017-10-10 11:16

Sabino Aranan eta eskolan lanak abiatuko dituzte, laster

Sabino Aranan eta eskolan lanak abiatuko dituzte, laster

Berangoko Udalbatzak onartu zuen joan den irailaren 26an Sabino Arana kalea zaharberritzeko lanen lehenengo fasea. Horren arabera, beharrak egingo dira Simon de Otxandategi etorbidea eta Uribe Kostako korridorean sartzeko errotonda artean. Gune horretan bidegorria, berdeguneak eta estalitako jolasguneak ipiniko dituzte. Gainera, espaloiak zabalduko dira, gutxienez metro bi izateko, irisgarritasuna hobetzeko asmoz. Obrak urtea amaitu baino lehen hasiko direla iragarri zuen Maria Isabel Landak, legealdiko proiekturik garrantzitsuenatzat joz.

  Jendartea  Berango 2017-10-04 17:38

Port Aventurara joateko bidaia antolatu dute Berangon

Port Aventurara joateko bidaia antolatu dute Berangon

Tarragonako Port Aventurara joango dira berangoztarrak urriaren 12tik 15era, Udalak antolatuta. Horretan parte hartu gura dutenek izena eman beharko dute aurretik, hilaren 6a baino lehen.

  Politika  Berango 2017-09-27 12:07

Dispertsio politika bertan behera uztea eskatu du Berangoko Udalbatzak, gehiengo osoz

Dispertsio politika bertan behera uztea eskatu du Berangoko Udalbatzak, gehiengo osoz

Euskal preso politikoek eta euren senideek pairatzen duten dispertsio politika bertan behera uztearen aldeko mozioa eztabaidatu zuen atzo Berangoko Udalbatzak. Etxerat elkarteak aurkeztu zuen testua, eta udal-talde politiko denek horren alde egin zuten, PPk izan ezik.

  Politika  Berango 2017-09-25 15:58

"Dispertsioak eraginda" berangoztar batek auto-istripua eduki duela salatuko dute bihar Udalbatzan

"Dispertsioak eraginda" berangoztar batek auto-istripua eduki duela salatuko dute bihar Udalbatzan

Asier Garcia Justo euskal preso politikoaren bikotekideak trafiko-istripua sufritu zuen joan den irailaren 16an, Badajozeko espetxera bidean zela, Ruta de Plata inguruan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Garcia Justoren bikotekidea berangoztarra da, eta iturriek jakinarazi dutenez, istripuak nerbio-estutzea eragin dio "lunbar zein zerbikaletan, eskumako besoan fisura muskularra eta saihets-hezurretan kolpe fuertea". Hori dela eta, Etxeratek aurkeztutako mozio bat eztabaidatuko dute bihar, martitzenean, Berangoko Udalbatzan, 19:00etatik aurrera.

  Politika  Berango 2017-09-25 10:26

Herri bazkari sinbolikoa Berangoko Burger King-en, "lan prekarioan egositako zabor janaria"-ren aurka

Argia.eus / Unai Brea

Herri bazkari sinbolikoa Berangoko Burger King-en, "lan prekarioan egositako zabor janaria"-ren aurka

Tosu Betirako asanbladak deituta, hogei bat lagunek herri bazkaria antolatu dute Berangon eraiki berri den Burger King-ean. Bertako mahai eta aulkiak erabili dituzte bertoko produktuekin egindako bazkaria jateko, han zeuden bezeroei "Big PNV menua"-ren aurkako idatzi bat ematen zieten bitartean. Tosun aparkalekua eraikitzeko asmoarekin eta Berangon merkataritza gune erraldoia egin izanarekin desadostasuna agertu dute horrela.

  Kultura  Berango 2017-09-21 16:09

Gerra Zibilari buruzko berbaldia egingo dute gaur Berangon

Gerra Zibilari buruzko berbaldia egingo dute gaur Berangon

Gatazkak udalerrian eragindako hainbat kontuz jarduteko berbaldia egingo dute gaur, eguenean, Berangoeta kultur etxean, 19:00etatik aurrera.

  Kultura  Berango 2017-09-19 17:10

Berangoko argazki-lehiaketan parte hartzeko azken eguna izango da barikua

Berangoko argazki-lehiaketan parte hartzeko azken eguna izango da barikua

"Udan ere irakurtzen dut" gaia oinarri hartuta, barikura arte, hilaren 22ra arte, parte hartu ahal izango da Berangoko Liburutegiak antolatutako argazki-lehiaketan. Argazkietan liburua izango da protagonista, oporrak edo udagaz lotuta. Lehiaketaren gaiagaz bat datozen argazkiak soilik parte hartu ahal izango dute; argazkiak sakelako telefonoagaz egindakoak izan beharko dira.

Nabarmenak

Zorion agurrak