[Argazki-bilduma] Partaidetza handia Euskararen Nazioarteko Egunean, Getxon

Iker Rincon Moreno 2017 abe 04 Getxo

"Euskara auzolana. Euskarak lankide nahi eta behar gaitu, urtean 365 egunez". Horixe izan zen atzo, domekan, Euskararen Nazioarteko Eguna izan zela eta, Imanol Landa alkate getxoztarrak, Goizane Miruri Bizarra Lepoaneko presidenteak eta Amaia Torrealdea Egizuko idazkariak irakurri zuten adierazpenaren izenburua. Udalerriko herritarren eta kultur eta jendarte-eragile ugariren partaidetza handia izan zen jardunaldian, jai giroan, hotz handia egin arren. Pertsona ugarik parte hartu zuten atzoko ospakizunean, goizean, Areetako Xake plazaraino heldu ziren kalejiretan zein bertan antolatutako ekitaldietan.

Euskararen aldeko kirol-jaia egingo dute domekan Barrikako San Telmo auzoan

Iker Rincon Moreno 2017 abe 02 Barrika

Barrikoztarrek joan den domekan ospatu zuten Euskararen Eguna, azaroaren 26an. Horretarako, askotariko jardueraz gozatzeko aukera izan zuten auzokideek zein inguruko herrietatik hurreratutako bisitar…