Jendartea 2004-09-27 15:41

Itzubaltzeta gaztetxea botatzen ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri

Getxoko Udalak bidalitako hondeamakina batek Erromoko Santa Eugenia kalean dagoen Itzubaltzeta gaztetxea eraisteari ekin dio. Lehenago, Ertzaintzak gazte lokala hustu egin du, lau gazte identifikatuz eta kanporatuz. Eraikinaren kanpoaldean indarkeriaz aritu da polizia autonomikoa, gazte zein inguruko beste auzokideen artean hainbat zauritu sortuz. Haietako bat ospitalera eraman behar izan dute anbulantziaz. Atxiloturik ez da egon.

  Jendartea 2004-07-16 20:16

Kale okupazio "sinbolikoa" egingo dute bihar Itzubaltzetako gazteek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri

"Herri kultura eta, autogestionatutako guneen bitartez, gazteek horretan parte hartzeko eskubidea" aldarrikatzeko asmoz, kale okupazio "sinbolikoa" egingo dute, Areetako Xake plazan, Itzubaltzeta Gaztetxeko lagunek. 10:00etatik aurrera hainbat jarduera izango dira bertan: sinadura bilketa, informazio guneak, manifestua, malabareak eta musika, trikipoteoa, herri bazkaria... Eta eguraldiak laguntzen badu... uretan blaituko dira. Interesa duen guztiari dei egin diote jardunaldietara batzeko.

  Jendartea 2004-07-13 21:24

Eguneko zentroko lanak hasi arte, bertan egoten utz diezaietela eskatu dute Itzubaltzeta gaztetxekoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri

Adimen-urrituentzat eguneko zentroa egiten hasi bezain laster, Itzubaltzeta Gaztetzea dagoen Erromoko Santa Eugenia kaleko etxea utzi beharko dutela onartzen dute gazteek, "El Correo" egunkariak jasotzen dituen adierazpenen arabera. Hala ere, lanak hasi arte, bertan egoten utzi diezaietela eskatu dute "eta ez orain dela bost urte gertatu zen bezala, gizarte-etxebizitzak egiteko gaztetxea bota zutela, eta oraindik ez direla etxeak egiten hasi", nabarmendu dutenez.