Berton dira Txopoetako Mikel Deunaren jaiak!

Iker Rincon Moreno 2016 ira 23 Leioa

Barikuan, hilaren 23an, hasiko dira Txopoetako Mikel Deunaren jaiak, Leioako auzoetako jaien den­boraldiari amaiera emango diotenak. Txupinari 18:00etan emango dio su Jontxuk, pregoia irakurri ostean, festari bidea egiteko. Ohi legez, txorizo-jana, pokerra, umeen talentu-txapelketa eta musika elektronikoa ez dira faltako lehenengo egunean; izan ere, gaueko 11:00etatik aurrera 70, 80 eta 90eko hamarkadetako musikak hartuko du auzunea; bertaratutako guztiak dantzan ipintzeko asmoz. Zapatuan ere, denetariko menua izango da: gastronomia-lehiaketa, umeentzako jolasak, azeri-ehizaren jolasa, Txopolinpiadak eta Sukar musika-taldearen erromeria. Domekan, berriz, dantza-erakustaldia, puzgarriak, meza eta Musika Banda izango dira, besteak beste.

Plentziako sanantolinen hasiera eta Nekazaritza Azoka, iruditan

Iker Rincon Moreno 2016 ira 09 Plentzia

Amaitu egin dira Plentziako San Antolin jaiak. Hala ere, urtebete itxaron behar ez izateko, hona hemen nostalgikoentzat egindako bideoa, Plentzia Telebistaren irudiei esker. Goza ezazue!
Ondizen andramariak, prest!

Iker Rincon Moreno 2016 ira 01 Leioa

Urdulizko Andra Mari jaiak, ate joka

Iker Rincon Moreno 2016 abu 31 Urduliz

San Bartolomeko asto-probak, eztabaidarako iturri

Iker Rincon Moreno 2016 abu 26 Leioa

Leioako San Bartolome auzoak agur esan die jaiei. Aurretik, ohiko asto-probak burutu zituzten pasa diren eguazten eta eguenean. Azken egun horretan, Gamizko Miren Olabarrietaren astoak irabazi zuen, …
Erandioko jaietako txupina eta kuadrillen kayak-estropada

Iker Rincon Moreno 2016 abu 25 Erandio

Erandioko Altzaga auzoko San Agustin jaiak erritmo bizian hasi ziren eguaztenean, flashmobaren doinupean. Txupinak, erraldoiek eta buruhandiek, baina, ez zituzten kuadrillak kikildu eta gaurkoan norg…
San Bartolome auzoko jaien hasiera, ikusgai

Iker Rincon Moreno 2016 abu 24 Leioa

Parrandarako prest eta kantari, hiru kuadrillek eman zioten hasiera San Bartolome auzoko jaiei pasa den barikuan, Txirloren omenezko txupinaren aurretik. Beste auzokide denei gomendatu zieten kuadril…
Etzi hasiko dira Altzagako jaiak

Iker Rincon Moreno 2016 abu 22 Erandio

Dantzaz eta paellaz agurtu dituzte Erandio Goikoko andramariak

Iker Rincon Moreno 2016 abu 17 Erandio

Herenegun amaiera eman zieten Erandio Goikoko andramariei tradizio handiko ekimen bik. Alde batetik, kuadrillen arteko paella-txapelketak usain gozoz bete zuen auzoa. Beste aldetik, Goi-Alde dantza-t…
Portu Zaharreko sokamuturra

Iker Rincon Moreno 2016 abu 17 Getxo

Pasa den barikuan proba zailari ekin zioten Algortako kuadrillek: Donibane-zuhaitza igotzea, bigantxa baten baimenagaz. Portu Zaharreko hondartzatxo ureztatuak ere ez zuen lagundu.