Aurten Italiara abiatuko da Mugak Zabalduz karabana, Europako mugetan giza eskubideak urratzen direla arbuiatzeko. Hala, Italiako hiru gunetara joango dira uztailaren 13tik 22ra: Frantziarekiko mugara, Siziliara eta Calabriara. Horren denaren jarraipena egingo dute HIRUKA komunikazio-taldeko bi kazetarik.
Mediterraneo itsasoan hildako migratzaileak omendu ditu Mugak Zabalduz karabanak

Testua: Iker Rincon / Bideoa: Hodei Torres 2018 uzt 25 Uribe Kosta

Europako mugen militarizazioa, portuen itxiera eta Europar Batasuneko politika "xenofoboak" Italia osotik bederatzi egunez salatzen ibili ondoren, Roma ondoko Civitavecchian hartu zuen domekan, hilaren 22an, Mugak Zabalduz karabanak etxera bueltatzeko ferrya. Horretan, Mediterraneo itsasoan hildako migratzaileak oroitzeko ekitaldia egin zuten ekintzaileek. Bartzelonara heldutakoan, gainera, harrera beroa egin zieten karabanan ibilitakoei.

Domenico Guarini: “Migratzaile hauek ez dira hil, hil egin dituzte”

Testua: Iker Rincon / Bideoa: Hodei Torres 2018 uzt 18 Uribe Kosta

Europako politika "xenofoboak" salatu dituzte Palermon

Testua: Iker Rincon / Bideoa: Hodei Torres 2018 uzt 17 Uribe Kosta

Giza eskubideek mugarik ez dutela aldarrikatu du Mugak Zabalduz Karabanak

Testua: Iker Rincon / Bideoa: Hodei Torres 2018 uzt 14 Uribe Kosta

Abian da Mugak Zabalduz Karabana

Testua: Iker Rincon / Bideoa: Hodei Torres 2018 uzt 13 Uribe Kosta