Baso-suteen ondoren, "eskualdeko ingurumena babesteko" plataforma sortu dute

Iker Rincon Moreno 2016 urt 15 Uribe Kosta

Iragan abenduan Berangon isiotu eta Sopelara arte hedatutako sutea amatatzen lagundu zuten auzokide eta boluntarioek Itsas Lehorra Bizirik plataforma sortu dute, "eskualdearen ingurumena babestearren". Egun horietan bizitakoaren ondoren, "esperientzia horretatik", Uribe Kostako ingurumena babestu eta berreskuratzearen alde egiteko hautua hartu dute. Hala, hainbat salaketa eta etorkizunean egin beharrekoak egiteko eskatu diete erakundeei eta alderdi politikoei.

Kontrolpean izan arren, gau osoan adi jarraituko dute

Iker Rincon Moreno 2015 abe 28 Berango

Arrastiko 19:45 aldera zabaldutako prentsa-oharrean, SOSDeiak-ek jakinarazi du Berangoko suteak kontrolpean jarraitzen duela; halere, itzaltze-zerbitzuak beharrean daudela oharrazi du, oraindino sua …
Victor Fuentes eta Bea Naldaren bideoa, eguerdian

Iker Rincon Moreno 2015 abe 28 Berango

Victor Fuentes eta Bea Naldak gaur eguerdian Sopelatik ateratako irudiak. Ur-hegazkinek lanean jarraitzen dute Berangoko sutea itzaltzeko.
Haizeak hainbat gunetako sugarrak biziarazi ditu, suhiltzaileek amatatzeko beharrean dihardute

Iker Rincon Moreno 2015 abe 28 Berango

SOSDeiak-etik orain 20 minutu eskas jakinarazi dutenez, haizeak hainbat gunetan sugarrak biziarazi ditu, eta horiek itzaltzeko lanean dabiltza suhiltzaileak.
Heldu dira ur-hegazkinak

Iker Rincon Moreno 2015 abe 28 Berango

Daborduko Berangoko sutea itzaltzeko lanean dabiltza Bizkaiko Foru Aldundiak Espainiako Gobernuari eskatutako aireko baliabideak. Hainbat berri-agentziek bestelakoa zabaldu arren, SOSDeiak-ek orain o…
Suteak aurrera darrai Berangon

Iker Rincon Moreno 2015 abe 28 Berango 2