Kultura 2016-05-20 14:02

"Arte dela medio": Oihana Garmendia eta Itziar Moreno

Erabiltzailearen aurpegia ataramiƱe

ARTE DELA MEDIO Oihana Garmendia eta Itziar Morenoren erakusketa.
Villamonte Kultur Etxea
Algorta

  Kultura  Getxo 2016-05-17 12:17

Getxoko San Isidro jaien bideoa

Joan den hilaren 12tik 15era bitartean, Getxoko San Isidro jaiak ospatu zituzten Andra Mari auzoan. Egun horietan hainbat jardueraz gozatzeko aukera egon zen, adin guztientzako auzokideen gozamenerako. Hona hemen ospakizun horietako irudi batzuk. Goza ezazue!

  Kultura  Getxo 2016-05-19 10:00

Gaur izango da "Komunikatuz eraldatu" jardunaldien hirugarren saioa, Algortan

"Komunikatuz eraldatu - herriak euren komunikazioaren jabe" izeneko jardunaldien hirugarren saioa egingo da eguen honetan, hilak 19, Algortako kultur etxean, Villamonetan. 19:30etik aurrera, "Eutsi edo hil, herri indigenen salaketa, ikuspuntu eta proposamenak" dokumental-emanaldia eta berbaldia egongo dira, gonbidatu indigenakaz; biak gaztelaniaz.

2016-05-16 09:32

Arrakasta handia izaten ari da ekainaren 5eko ekitaldirako bideoa

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Arrakasta handia izaten ari da ekainaren 5eko ekitaldia dela eta Algortan grabatu dugun bideoa. Facebook eta Twitterren, berbarako, egundoko jarraipena izaten ari da. Espero dezagun arrakasta horren ondorioz, Biotz Alai plaza lepo egitea Erabakiaren Adierazpena aurkezteko ekitaldian. Gure Esku Dago, zalantzarik gabe

2016-05-11 23:21

Herriaren oraina, iraganari erreparatuz

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Garagarza

Hortxe duzue Plentzia eta Gorlizko herritar talde batek Plentzia Telebistarekin batera gure herriaren oraina ezagutzeko iraganari erreparatuz egindako dokumentalen lehenengo atala. Ekimen honetan hainbat pertsonak parte hartzen dugu musu-truk, jendearen laguntza eta ideiak ongi etorriak dira.

  Kultura  Getxo  Sopela 2016-05-10 17:55

Eguenean izango da "Komunikatuz eraldatu" jardunaldien bigarren saioa, Algortan

"Komunikatuz eraldatu - herriak euren komunikazioaren jabe" izeneko jardunaldien bigarren saioa egingo da eguenean, hilak 12, Algortako Azebarri kulturgunean. Mahai-inguruan parte hartu dutenak hauek: Carlos Aznarez, bideo bitartez (kazetari argentinarra, Resumen Latinoamericano komunikabideko zuzendaria);  Fakun Aznarez (Euskal Herrian finkatutako kazetari argentinarra eta Resumen Latinoamericano hedabideko kidea); Arantza Santesteban (historialaria, komunikazio eta genero kontuetan aditua eta  "Komunikazio parekiderantz kazetarientzako eskuliburua" liburuaren egilea); eta HIRUKAKO-ko kideak.

  Kultura 2016-05-09 09:30

BARRIKA ON AIR Banda eta DJ Lehia abian!

Erabiltzailearen aurpegia Barrikako Jai Batzordea

BARRIKA ON AIR Banda eta DJ Lehia abian!

  Kultura  Plentzia 2016-05-09 17:28

Plentziako Putxera eta Euskal Jai Egunaren errepasoa

Hona hemen Plentzia Telebistako lagunek egindako bideoa Plentziako Putxera eta Euskal Jai Egunaren harira.

  Hezkuntza  Erandio 2016-04-28 17:00

Lipduba egin du Jado ikastetxeak

Jadotxo izarrak gidatuta, Jado ikastetxeko haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek lipdub berria prestatu dute, eskolako bazter denak erakusteko.

  Hezkuntza  Leioa 2016-04-27 10:52

Leioako campuseko istiluetan identifikatuetako lauri eginbideak irekiko dizkiete

Bost gazte identifikatu zituen atzo Ertzaintzak, Ikasle Abertzaleak taldeak (IA) EHUren Leioako campusean egindako manifestazioan errektoretzara "indarrez sartzea" egotzita. Lauri eginbideak irekiko dizkiete, Berria.eus agerkariak zabaldu duenez. Eurak babesteko eta Poliziaren jarrera salatzeko, elkarretaratzea egin zuen atzo iluntzean Bilbon ikasle mugimenduak; gaur, 11:00etan, manifestazioa egingo du Leioan. Hona hemen Leioatik! proiektu komunikatiboak plazaratutako bideoa.

  Kultura  Getxo 2016-04-18 13:35

Koldo Zuazok Euskalkiak.eus webgunea aurkeztu du Algortan

Euskalkien gaineko euskalkiak.eus webgunearen nondik norakoak aurkeztu zituen Koldo Zuazok pasa den eguenean, Algortako Azebarri kultur elkartearen egoitzan. Hortxe, uribekostarrei botatako erronka ere! Egongo ote da hori onartzeko nor edo nor?

  Jendartea  Leioa 2016-04-08 17:08

Oviedon hildako suhiltzailearen sendiari elkartasuna agertu diote Artatzan

Bizkaiko Foru Aldundiko Artatzako Suhiltzaile-parkeko beharginek kontzentrazioa egin eta minutu bateko isilunea gorde dute gaur eguerdian, atzo zerbitzuan zegoela, Oviedon hil zen suhiltzailearen oroimenez eta sendiarekiko elkartasunez. (Bideoa: © BIZKAIKO SUHILTZAILEAK)

  Kultura 2016-04-06 11:00

2016ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako finalaren bideoa

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

2016ko URIBE KOSTAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINALA! albe.eus webgunean finaleko bideoa eta fase guztietako argazkiak ikus ditzakezue, sartu zuzenean hemen.

  Gazteok  Getxo 2016-03-22 12:35

Algortako hainbat gaztek 24 orduz "euskaraz bizitzeko" hautua egin zuten martxoaren 16an

Hilaren 16aren 24 orduak euskaraz bizitzeko gonbita egin zien udalerriko gazte guztiei Algortako Ernai gazte antolakundeak, "Goazen 24 orduz burujabe izatera" goiburuagaz. Ekimen horregaz, Ernaiko kideek egunerokotasunean euskaraz aritzeko aukerak, zailtasunak, oztopoak eta laguntzak azaleratu gura izan dituzte. Hori aurkezteko, ekimenean parte hartu zuten hainbat gazteren esperientziak batu dituzte bideo batean, hilaren 25etik 28ra Laudion egingo den Gazte Danbadan parte hartzera deia egiteagaz batera.

  Kultura  Getxo 2016-03-17 16:40

"MagicFly Experience", ibilbide turistiko eta kultural elkarreragilea Getxon barrena

Getxoko Turismo Bulegoak "MagicFly Experience" ekimena ipini du martxan, dinamizazio-turistiko elkarreragilea izateko asmoz. Hala, "Smartphone"-aren bitartez, udalerriko gune esanguratsuenetatik ibilbidea proposatzen du bertan planteatutako igarkizunak asmatuz. "Proiektu aitzindaria da, esklusiboa eta Getxoko ekintzaileen enpresa batek erregistratutakoa", udal erakundeak azaldu duenez.

  Hezkuntza 2016-03-15 10:00

Martxan da Herri Unibertsitatea

Erabiltzailearen aurpegia Leioatik!

Leioako Herri Unibertsitatearen lehenengo eguna izan zen atzokoa. Goizeko 9:00etan eman zioten hasiera manifestazio batekin, ekitalditxo batekin jarraitua izan zena. Horren ondoren, goizeko bi txandetako hitzaldiak egon ziren, bederatzi guztira; hala nola, "Porrotxekin irrigintzaz" eta herrigintzaz edota emakume zientzialariak. Hitzaldi guztiak bete ziren eta jendea oso gogotsu egon zen klaseetan parte hartzeko.

  Kultura  Sopela 2016-03-11 13:17

"Difret" filma egongo da ikusgai bihar, Sopelan

Urtarrilean estreinatu zen Gizarte Zinema Zikloaren barruan, Sopelako Kurtzio kultur etxeak bost hilabetetan zenbait film eskainiko ditu maiatzera arte; jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluakaz. Zapatu honetan, martxoak 12, "Difret" pelikula ikusi ahal izango da, 20:00etan; sarrera, doan. Etiopiako emakume baten istorioa kontatzen du filmak.
  Gazteok  Getxo 2016-03-10 10:50

Gazte Danbadara joateko deia egin dute Itzubaltzetako gazteek

Itzubaltzeta/Romoko Ernai gazte antolakundeko kideek martxoaren 25etik 28ra Laudion izango den Gazte Danbada jaialdira joateko deia egin dute, "#Bagoaz" lemapean. Sarrerak daborduko eros daitezke ohiko lekuetan, 35 euroan. Egun bakoitzeko sarrerak, berriz, 15 euroan eros daitezke aldez aurretik, eta 18 euroan bertan.

  Gazteok  Getxo 2016-03-09 11:01

Algortako Gazteak taldea aurkeztuko dute zapatuan San Nikolas plazan

Algortako Gazteak talde sortu berriak bere burua aurkeztuko du zapatu honetan, hilaren 12an, Algortako San Nikolas plazan. Hitzordua goizeko 11:00etan jarri dute, eta bertan, azken hilabeteetan prestatutako lana ezagutaraziko diete bertaratutako neska-mutil denei. Izan ere, euren helburua da Algortako gazteek euren "espazioa" izatea proiektu horretan, euren parte-hartzea sustatuz. Izan ere, azaldu dutenez, "gazteak gure mugimenduko parte izatea gura dugu; guk ez dugu zerbitzu bat eskainiko eurek erabili dezaten soilik; horren parte izatea eta sentitzea gura dugu".

  Iritzia 2016-03-03 00:20

Isunen gainetik... Ez gaituzue isilduko!

Erabiltzailearen aurpegia Algortatik Hanka

Alde Hemendik Eguneko manifestazioan parte hartzeagatik 16 pertsonek isuna jaso dugu. Segurtasun indarren kontrako irainak bota izana leporatzen digute. Inolako identifikazio fisikorik egin gabe, bideo batez baliatuta identifikatu gintuzten. Ezin dugu onartu gure adierazpen askatasunari mugak jartzea. Estatu espainolaren errepresioaren aurpegi berria dugu hau, non iritzi ezerosoak zapaltzeko, poliziak akusazio eta epaile papera bete dezakeen mozal legeari esker. Gure herritarren atxikimendua ezinbestekoa zaigulako egoera hau salatzeko:martxoak 12, 19:00etan Txiki-Otaegi plazan atxikimendu argazkia. Isunen gainetik...ez gaituzue isilduko! Alde Hemendik!