Politika 2015-06-20 15:22

Dena prest biharko hautetsontzietarako

Erabiltzailearen aurpegia Hiruka

Dena martxan da bihar Gure Esku Dago ekimenak antolatu duen "Gaur hautetsontzia, bihar erabakia" ekitaldirako. Bilbon, San Mames futbol zelaian izango da ekitaldi nagusia, arrastian, eta gaur dena prestatzen ibili dira. Ekimenaren kide esanguratsu den Zelai Nikolas barrikoztarraren berbak bidali dituzte San Mames bertatik.

Goizean, 12:00etan, oihal-katea egiteko udaletxeko eta Zubizuri zubien arteko tartera daude deituta uribekostarrrak.

info+:gureeskudago.eus

2015-06-05 12:24

"BESTE URTE BAT" antzezlana. Gaur 20:00tan Kurtzio

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urraza

"BESTE URTE BAT" antzezlana. Gaur 20:00tan Kurtzio kultur etxean. Kurtzioko antzerki tailerrean, aktoreekin batera lanean zuzendaritza eta sorkuntza uztartuz, hutsetik hasita sortutako lan originala. Talde bikaina izan dut aurten, langileak, konprometiduak eta atseginak, eta zalantzak planteatu gabe sartu dira nik proposatutakora eta ederto barneratu dute bilatzen nuen interpretazioaren estetika, oso prozesu aberasgarria izan da eta emaitzan aktore bikainak direla ikusiko da. Eta gainera antzokiko eszenatokian entsaiatzeko aukera izan dugu. Ederto!

  Hezkuntza  Erandio 2015-05-29 20:00

Bertso-jaialdia egin dute Erandion udalerriko ikastetxeek

Atzo, eguena, bertso jaialdia ospatu zuen Erandioko Udal Euskara Zerbitzuak Altzagako azoka zaharrean. Bertan, urtero legez, "herriko ikastetxe guztiek parte hartu zuten" antolatutako topaketan, Euskara Zerbitzuko kideek zabaldu dutenez. Besteak beste, Altzaga ikastolako neska-mutilak izan ziren ekitaldian eta euren helburua honakoa izan zen "beste eskolakaz ospatzea urtean jasotako bertso klaseak". Bide batez, ekitaldia baliatu zuten idatzizko bertso lehiaketaren sariak banatzeko: Gilem izan zen irabazlea. Bestalde, 6. mailako ikasleek ikasitakoaren lagina erakutsi zuten, Josu Gotzon Landeta bertsolaritza irakasleak lagunduta. Bideoan Altzaga ikastolaren emanaldia ikus daiteke.

2015-05-26 13:46

MILA ESKER!!!!Bideo honekin eskertu nahi dizuegu

Erabiltzailearen aurpegia Getxoko EHBildu MILA ESKER!!!! Bideo honekin eskertu nahi dizuegu guregan jarri duzuen konfiantza eta, bereziki, "Hari Gara" prozesuan zein kanpainan egindako lana. Bideoan ez zaudete guztiok, barkatu; baina ez zaudetenak ere gure bihotzean zaituztegu. Mila esker, benetan, eta aurrean dugun erronkari eusteko indarra eman diguzuela esan behar dizuegu. BIBA ZUEK!!!
  Politika 2015-05-13 19:43

Joste eguna Lemoizen, eskerrik asko denori!

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz

Joste eguna Lemoizen, eskerrik asko denori!!! Joste egun zoragarria izan genuen domekan Lemoizen. Andrakatik Armintzara, auzoz auzo, oinez, oihalak jaso ostean, oihalak apaindu eta josi egin genituen jai giro ederrean, dantzan eta kantuan, baita gure lana portuan erakutsi ere hautetsontzia arrantzan eginez. Eskerrik asko jai honetan parte hartu duzuen guztioi. Ekainaren 21a ere zoragarria izango da. Egun horretan Bizkaiko oihal guztiak Bilbon egongo dira, eguerdian oihal katea eginez eta arratsaldean San Mamesen egingo den ekitaldian protagonista izanez. Egun erraldoi hori antolatzeko hainbat pertsonen lana beharko da, eta norberak ahal duen heinean parte hartzea eskertuko genizueke, horretarako gurekin harremanetan jarriz. Eskerrik asko eta animo!!!

  Kultura  Getxo 2015-04-27 12:30

"Euskararen arnasguneak, erabileraren erronka" hitzaldi osoa

2015eko apirilaren 22an, Azebarri kultur elkarteak “Euskararen arnasguneak, erabileraren erronka” gaia mahaigaineratu zuen. Horretarako, berbaldian jardun zuten Jon Sarasua Mondragon Unibertsitateko irakasleak, Josu Amezaga EHUko irakasleak, Aiora Zulaikak “Pirritx” eta Mertxek Rodriguezek “Marimotots” pailazoek. Moderatzailea Fredi Paya bertsolaria izan zen. Hona, bideoan jasota, berbaldian azaldutakoak oso-osorik; bertaratu ezin zutenek ere esandakoen berri izan dezaten.

Eskerrik asko Plentzia TBko lagunei, bideo hau egiteko eskainitako baliabideengatik.

  Politika  Uribe Kosta 2015-03-30 18:16

Uribe Kostako hainbat talde Palestinaren alde agertu da gaur

Gaur, martxoak 30, Palestinako Lurraren Eguna dela baliatuta, Uribe Kostako eta Euskal Herri osoko ehun eragilek eta norbanakoek baino gehiagok atxikimendua eman edo berretsi diote Israelgo Estatuaren aurkako Boikot, Desinbertsio eta Zigorren (BDZ) kanpainari. Uribe Kostari dagokionez, besteak beste, honako taldeek egin dute bat Yallah egitasmoagaz, BDZren aldeko atxikimenduak biltzen dituen ekimenagaz: Erandio eta Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko zein Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikasle kontseiluek eta Steilas sindikatua, Biladi palestinar elkartea, Sahararen aldeko Nuyum elkartea eta Saretu web eta diseinu zerbitzuen enpresa. Era berean, Bizkaiko Urtxintza Eskolako Onditz Barandalla hezitzaile sopeloztarrak eta Unai Brea "Argia"-ren kazetari berangoztarrak parte hartu dute gaur sarean zabaldu duten bideoan.

  Kultura  Erandio 2015-03-26 11:25

Korrika 19ren bideoa Leioa eta Erandion

Korrikaren 19. edizioa eskualdetik igaro zen joan den martitzenean, hilak 24. Milaka euskaltzalek 56 kilometroko ibilbidea egin zuten, txandaka, batzuk besteak baino gehiago, lekukoari jarraituz. Horren isla dugu Hamaika telebistako lagunek egindako bideoetan.

  Kultura  Leioa 2015-03-26 11:25

Korrika 19ren bideoa Leioa eta Erandion

Korrikaren 19. edizioa eskualdetik igaro zen joan den martitzenean, hilak 24. Milaka euskaltzalek 56 kilometroko ibilbidea egin zuten, txandaka, batzuk besteak baino gehiago, lekukoari jarraituz. Horren isla dugu Hamaika telebistako lagunek egindako bideoetan.

  Kultura  Getxo 2015-03-26 11:24

Korrika 19ren bideoa Itzubaltzeta / Romon

Korrikaren 19. edizioa eskualdetik igaro zen joan den martitzenean, hilak 24. Milaka euskaltzalek 56 kilometroko ibilbidea egin zuten, txandaka, batzuk besteak baino gehiago, lekukoari jarraituz. Horren isla dugu Hamaika telebistako lagunek egindako bideoetan.

  Kultura  Getxo 2015-03-26 11:23

Korrika 19ren bideoa Algortan

Korrikaren 19. edizioa eskualdetik igaro zen joan den martitzenean, hilak 24. Milaka euskaltzalek 56 kilometroko ibilbidea egin zuten, txandaka, batzuk besteak baino gehiago, lekukoari jarraituz. Horren isla dugu Hamaika telebistako lagunek egindako bideoetan.

  Kultura  Berango 2015-03-26 11:22

Korrika 19ren bideoa Berangon

Korrikaren 19. edizioa eskualdetik igaro zen joan den martitzenean, hilak 24. Milaka euskaltzalek 56 kilometroko ibilbidea egin zuten, txandaka, batzuk besteak baino gehiago, lekukoari jarraituz. Horren isla dugu Hamaika telebistako lagunek egindako bideoetan.

  Kultura  Sopela 2015-03-26 11:22

Korrika 19ren bideoa Sopelan