Kultura  Getxo  Leioa  Urduliz  Uribe Kosta 2018-10-19 17:59

"Mimoz eta arduraz" prestatu dute Zornotzako bertso-kanporaketa

Zornotzan abestuko dute etzi, domekan, Aitor Esteban, Unai Mendiburu eta Inazio Vidal eskualdeko bertsolariek,  Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketan. Estebanek ez dauka "ez faboritorik ezta areriorik ere"; Vidalen arabera, "denok borrokatu beharko dugu gogor saioa irabazteko". "Gazteen saioa" izango da, Mendibururen ustean.

  Gazteok  Getxo  Uribe Kosta 2018-10-18 14:17

Eraso matxistei aurre egiteko antolatuta daudela jakinarazi dute Uribe Kostako neska* gazte feministek

Joan den irailaren 21ean Uribe Kostako neska* gazte feministek Getxoko Azkorri aldean egindako ekintzaren nondik norakoak azaltzeko bideoa eta irakurketa kaleratu dute. Salatu dutenez, uda honetako jaietan ere askotariko erasoak jasan dituzte, eta argi utzi gura izan dute "antolatuta eta eraso horiei aurre egiteko prest" daudela.

  Kultura  Gorliz  Uribe Kosta 2018-10-15 16:57

Zer kultura kontsumitzen dugu Uribe Kostako euskaldunok?

Kulturaz jardun genuen joan den urriaren 11n Gorlizko Xurrut tabernan. Horretarako, kulturgintzan dabiltzan aditu bi gonbidatu genituen: Ainhoa Ortells getxoztarra, Garrobi proiektuko sortzaile eta kidea, eta Alex Ygartua gorliztarra, besteak beste KEA herritar-proiektuaren bultzatzaileetako bat. Galdera bat izan zen gure abiapuntua: "Zer kultura kontsumitzen dugu Uribe Kostako euskaldunok?".

  Kultura  Getxo 2018-10-12 11:55

"Ahal duen guztia ematera" joango da Arrate Illaro

Arrate Illaro Etxebarria algortarrak domekan jokatuko du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa, Santurtziko Serantes kultur aretoan. Bere herrikidea den Ekaitz Larrazabal Gutierrez "Katxo" bertsolariak ere parte hartuko du saioan.

  Kultura  Uribe Kosta 2018-10-04 16:39

Sortzaile izateko aukera emango du Azkue Fundazioak, web-teknologiak erabilita

Azkue Fundazioak, Talaios Kooperatibagaz elkarlanean, teknologiagaz lotutako ikastaro-sorta antolatu du; hilabete honetan, urrian, izango da horietako bigarrena: "Izan sortzaile: web-teknologiak ikasten" izenburupean.

  Kultura  Uribe Kosta 2018-10-03 11:13

X. Banden Lehia abian da

Hamar urte bete ditu Banden Lehiak, Azkue Fundazioak sortutako lehiaketak. Euskarazko musika sustatzea du helburu, eta bandarik entzutetsuena sarituko du beste behin. Hamar urteotan bai taldeen maila eta bai irabazlerentzako sariak asko hobetu dira, eta hamargarrena sekulako sariakaz dator.

  Politika 2018-10-03 11:32

...eta segi aurrera!

Erabiltzailearen aurpegia Sortu Algorta-Getxo

1975eko irailaren 27an Txiki, Otaegi eta FRAPeko hiru kide fusilatu zituen Estatu espainolak. Ordutik, Euskal Herriak egun hori darabil askapen borrokan eroritako kideak oroitu eta omentzeko.

  Gazteok  Getxo 2018-10-02 08:55

Algortako saninazioetako Gazte Txosna, gogoan

Hilabete bi igaro dira Algortako San Inazio jaietara txonbo egin genuenetik. Hala ere, Algortako Gazte Txosnak egun horietan bizi izandakoak gogorarazteko eta hurrengo urtera begira jartzeko bideoa kaleratu berri du.

  Kultura  Erandio 2018-09-18 12:36

Argentina eta Kubako inprobisatzaileek bertsolariakaz batera jardungo dute Erandion urriaren 10ean

Atzo aurkeztu zuten Iruñean Nazioarteko Inprobisatzaileen 2018ko Bira, Mintzola Ahozko Lantegiak eta Lanku Kultur Zerbitzuak elkarlanean sortutako ekimena. Tomasita Quiala kubatar repentistak eta Araceli Argüello payadore argentinarrak parte hartuko dute bertan, hainbat bertsolarigaz batera. Bigarren saioa izango da Erandiokoa.

  Kultura  Erandio 2018-09-18 10:44

Euskal Ezkontza Astrabuduan: Juana eta Julian batu zirenekoa

Bigarrenez XIX. mendeko euskal ezkontza antzeztu zuen Trabudu dantza taldeak Astrabuduko kaleetan, joan den domekan, irailak 16. Data horretan, baina 1883an, ezkondu ziren Juana de Acha eta Julian de Aguirre erandioztarrak, eta harrezkeroztik oraindik zutunik dagoen Atxe baserrian bizi izan ziren. Hantxe hasi zen domekako antzezpena, izan ere.

  Jaiak  Urduliz 2018-09-17 18:44

Mozorroak dantzan, Urdulizen

Joan den zapatuan, irailaren 15ean, mozorro-lehiaketa egin zuten Urdulizko Andra Mari jaietan.

  Kultura  Plentzia 2018-09-17 12:55

Lurrunezko lokomotorean, orain dela 125 urte legez

Trena Plentziara ailegatu zeneko 125 urteurrena ospatzeko, garaiko lokomotor batek egin zuen itsas-hiribildua eta Larrabasterra arteko bidea, domekan, irailaren 16an.

  Kultura  Getxo 2018-09-14 10:54

Bere disko berriaren aurrerapen lana aurkeztu du Erasoka taldeak

Erasoka musika talde algortarrak "Pausoak hamar" diskoaren aurrerapen abestia kaleratu du, bideo eta guzti. Kanta berriak "I'm really sorry" du izena eta, iragarri dutenez, urriaren 5ean jarriko dute salgai diskoa, taldearen 10. urteurrenagaz bat etorrita.

  Jaiak  Plentzia 2018-09-11 12:14

Plentziako sanantolinak 2018

Plentzia Telebistak utzitako irudiei esker, hemen dakarkizuegu aurtengo Plentziako Sanantolin jaien bideoa. Hain zuzen, irailaren 2an egindako koktel egunak emandakoa bildu dugu. Gozatu! 

  Gazteok  Getxo 2018-09-10 14:48

Getxoko Gobernu-taldearen herri ereduari "kiratsa" dariola deitoratu du Algortako Ernaik

Algortako Ernai gazte-antolakundeak Getxoko Gobernu-taldearen herri eredu "elitista" deitoratu du. Dioenez, Getxoko Udalak markatzen ditu "hein handi batean" Algortako gazteen "bizi koordenadak". Horren aurrean, dinamika berri bat abiatuko dutela iragarri dute, Euskal Herrian modu duinean lan, ikasi eta bizi gura dutelako, "ez iraun".

  Jendartea 2018-09-08 21:11

Brango Porlana Western

Erabiltzailearen aurpegia TosuBetirako

"Berango lotarako herria?" berbaldia: irailaren 10ean, 19:00etan Nebarrebak tabernan.

  Ingurumena 2018-09-05 12:41

Tosutik Uribe Kostara

Erabiltzailearen aurpegia TosuBetirako

Irailak 10 eta 23 bitartean "Tosutik Uribe Kostara" jardunaldiak. Erdu!

  Jaiak  Erandio 2018-09-04 08:43

Altzagako sanagustinak 2018

Erandion egon ginen zapatuan, San Agustin jaietako giro ederraz gozatzen. Elektrotxarangen topaketa egin zuten Altzagako kaleetan, eta eurakaz batera ibili ginen hara eta hona. Ez hori bakarrik: herri-dantzak, jolasak, umeen algarak... Denetik izan zen!

  Jaiak  Berango 2018-08-14 12:58

Berangoko Bakailao Jai Herrikoia 2018

Berangoko Bakailao Jaian egon gara parte-hartzaileei galdezka. Lehen lehiaketa izaera zeukan baina orain herri-jai bihurtu da. Eta bakailaoa bakarrik ez, paella egiten duenik ere bada!