Ekonomia  Lemoiz 2017-11-09 14:25

Arrain-haztegia egin gura dute Lemoizko zentral nuklearrean

Arrain-haztegia egin gura dute Lemoizko zentral nuklearrean

Lemoizko zentral nuklearraren instalazioetan arrain-haztegi bat egin gura du Eusko Jaurlaritzak. Hala jakinarazi zuten atzo Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak eta Rogelio Pozo Azti ikerketa-zentroko zuzendari nagusiak Bilboko Itsas Museoan. Aztik egindako ikerketa baten arabera, posiblea da zentralaren instalazioak birmoldatzea eta bertan ganbak, otarrainxkak, erreboiloak, mihi-arrainak, izokinak eta amuarrainak haztea.

  Ekonomia  Uribe Kosta 2017-11-01 09:33

Herrilanean eta zubigintzan, are Errigorago

Herrilanean eta zubigintzan, are Errigorago

Martxan da Errigoraren udagoieneko kanpaina: azaroaren 14ra arte eskatu ahal izango dira Errigoraren otzarak: Nafarroa hegoaldeko uzta, euskarari puzka ere ematen diona. Uribe Kostako hainbat lekutan egin daitezke otzaren eskaerak, baita online ere. Aste-akabu honetan, otzarak eta abarrak prestatzeko herrilana antolatu dute Ablitasen, azaroaren 2tik 4ra bitartean. Saskiak edo otzarak banatzeko epea azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartekoa izango da, eta ordaintzeko tartea abenduaren 4tik 14ra.

  Ekonomia  Sopela 2017-10-28 12:23

Sopela Business Market egingo dute bigarrenez, azaroan

Sopela Business Market egingo dute bigarrenez, azaroan

Negozio-azoka egingo dute Sopelan, enplegua sortzen laguntzeko. Azaroan izango da, baina daborduko izena eman daiteke, doan.

  Ekonomia  Urduliz  Uribe Kosta 2017-10-25 14:26

Urdulizko ospitaleko garbitzaileek protesta egingo dute

Urdulizko ospitaleko garbitzaileek protesta egingo dute

Bihar, eguenean, elkarretaratzea egingo dute Urdulizko ospitalean lan egiten duten Comercial de Limpieza Villar SA enpresako garbiketa-beharginek. Hitzordua goizeko 12:00etan ipini dute, osasun-zentroko sarreran, honako goiburu honen pean: "18 familia langabeziara, eta garbiketako langileakaz, zer?".

  Ekonomia  Getxo 2017-10-25 12:03

Berrikuntza eta Kulturaren III. Jardunaldia egiten ari dira Getxon

Berrikuntza eta Kulturaren III. Jardunaldia egiten ari dira Getxon

Goizeko 09:30ean hasi da Getxon Berrikuntza eta Kulturaren III. Jardunaldia, Karraskan elkarteak antolatuta. Topaketa Areetako Getxolan-en egoitzan izaten ari da; 18:30ak arte iraungo du horrek. Ekitaldiaren xedea da aztertzea askotarikoa eta heterogeneoa den euskal kultura-ekosistema, honako ikuspuntu hauetatik: gizarte-kohesio gisa, berrikuntza-iturri gisa beste sektore batzuekaz (sektore teknologiko, zientifiko edo produktiboagaz) gurutzatzen denean eta taldeka etorkizuna imajinatzeko espazioak sortzeko modu gisa.

  Ekonomia  Getxo 2017-10-18 13:37

GetxoKokrea tailerra egingo dute gaur, Algortan

GetxoKokrea tailerra egingo dute gaur, Algortan

GetxoKokrea: jarduera ekonomikoa eta ongizateari lotutako komunitate bat sortzeko lankidetza-proiektua izeneko tailerra egingo dute gaur, eguaztenean, Algortako Fadura kiroldegian. Horretarako hitzordua 16:30ean jarri dute.

  Ekonomia 2017-10-16 18:22

Abian da Ekimen Ibiltaria, lan duina eta bizi duina izateko eskubidea aldarrikatuko duen herriz herriko dinamika

Erabiltzailearen aurpegia LAB

Abian da Ekimen Ibiltaria, lan duina eta bizi duina izateko eskubidea aldarrikatuko duen herriz herriko dinamika

Abian da LABek antolatutako Ekimen Ibiltaria. Iruñean egin dugun ekitaldiak hasiera eman dio, eta, behin abiatuta, Euskal Herri osoa zeharkatuko du abenduaren 6a bitartean. Sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza ekitaldian, eta lanaren eta bizitzaren prekarizazioari aurre egiteko proposamenak ditugula adierazi du: "Lan harremanen prekarizazioaren kontrako borrokan sakontzearekin batera, LABen eskaintzak eta praktika sindikalak une honetan soldatapeko lana duten langileen behar izanei erantzutea baino harago joan behar dute. Langilego osoaren errealitateari erreparatzen diogu. Guzti guztiak ditugu buruan".

  Ekonomia  Getxo 2017-10-11 11:15

Getxoko 30 enpresa eta 5 elkarte izango dira 2017ko sustapen ekonomikorako laguntzen onuradun

Getxoko 30 enpresa eta profesional edo merkatarien 5 elkartek jasoko dute 2017ko sustapen ekonomikorako laguntzak. Guztira, 188.949 euro bideratuko ditu Udalak deialdi horretarako. Horren helburua da udalerriko enpresen, haien taldeen, profesionalen elkarte eta federazioen eta administrazioen arteko lankidetza sustatzen laguntzea.

  Ekonomia  Getxo 2017-09-29 10:34

Kirolaren, ongizatearen eta turismoaren arloan dauden negozio-aukerak landuko dituzte Getxon

Kirolaren, ongizatearen eta turismoaren arloan dauden negozio-aukerak landuko dituzte Getxon

Taldeka Ekintzailetza Programa jarriko dute martxan Getxon, beste urte batez. Egitasmo hori turismoaren, kirolaren eta ongizatearen arloko industrien eta teknologien inguruan ekintzailetzan aritzeko interesa dutenei zuzenduta dago. Interesdunek urriaren 27ra arte izena eman ahalko dute.

 

  Ekonomia  Lemoiz 2017-09-27 12:57

Armintzako frontoia kudeatzeko pertsona bat kontratatu gura du Lemoizko Udalak

Armintzako frontoiko kudeaketarako kontratu berria egingo du Lemoizko Udalak, urtebetekoa. Gura duenak udal-bulegoetan zein kontratatzailearen profilean ditu eskuragarri kontratazio horren baldintzak. Eskariak aurkezteko epea urriaren 6ra arte egongo da zabalik, egun hori barne.

  Ekonomia  Erandio  Leioa 2017-09-20 11:22

Langile bat hil da Erandioko Cables y Alambres enpresan

Langile bat hil da Erandioko Cables y Alambres enpresan

Behargin bat hil da gaur goizean Altzagako Cables y Alambres Especiales SA enpresan, atzo izandako lan-istripu baten ondorioz. Ezbeharra atzo, martitzena, jazo zen, 20:00ak aldera: alanbrea txirrikatan biltzeko makina batek harrapatu zuen 41 urteko langile leioaztarra, eta zenbait zauri eragin zion buruan, LAB sindikatuaren iturriek albiste-agentziei adierazi dietenez. Horrezkero, behargina oso larri eroan zuten Gurutzetako ospitalera, Segurtasun Sailak zabaldu duenez. Bertan hil da.

  Ekonomia 2017-09-19 16:09

Telelibelo, ikerketa-kazetaritza izurritearen kontra

Erabiltzailearen aurpegia JaKietan Baserritik

Telelibelo, ikerketa-kazetaritza izurritearen kontra. Bertoko produktuen izurria gertatzen ari da Getxon eta Uribe Kostan, arriskuaren aurrean Telelibelo saioko kazetari ausartak ikerketa abiatuko du, errealitatea aztertzeko prest?

  Ekonomia  Urduliz 2017-08-10 09:09

Langileak prestatzeko eta kontratatzeko eskaintza zabalik du Urdulizko Udalak

Langileak prestatzeko eta kontratatzeko eskaintza zabalik du Urdulizko Udalak

Udalarentzat lan egingo duten beharginak trebatzeko eta kontratatzeko hautatze-prozesua abiatu dute Urdulizen. Lan-eskaintzan parte hartu gura duten urduliztarrek beharrezko paperak aurkez ditzakete, abuztuaren 31 baino lehenago.

  Ekonomia  Getxo 2017-08-01 13:49

Kaleratze bi salatu dituzte Areetako enpresa batean

Kaleratze bi salatu dituzte Areetako enpresa batean

CNT-LKN sindikatuak elkarretaratzea egin zuen pasa den eguenean, uztailaren 27an, Areetako La Oka delicatessen dendaren aurrean, Mesedetako Amaren kalean. Protesta horren bidez, sindikatuak eskatu zuen enpresak bertako dendatik kaleratutako bi langileak berronar ditzan.

  Ekonomia  Getxo 2017-07-21 18:14

Hutsik dauden etxebizitzen gaineko azterketa laster abiatuko du Getxoko Udalak

Hutsik dauden etxebizitzen gaineko azterketa laster abiatuko du Getxoko Udalak

Getxon hutsik dauden etxebizitzen diagnostikoa egiteko asmoz, Udal Gobernu Batzarrak aholkularitza-enpresa bat kontratatzeko espedientea hastea onetsi du; enpresa horri adjudikatuko diote azterketa hori. Ikerketa dator gobernu-taldeak (EAJ eta PSE-EE) eta EH Bilduk 2016an sinatu zuten aurrekontu-hitzarmenetik.