Ekonomia 2005-05-19 22:28

Bizkaiko Ogasuna autoen salmentan egindako ustezko iruzurra ikertzen ari da Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Saileko ikertzaileek operazioa abiatu dute, Ertzaintzarekin batera, Mungian (Zabalondo poligonoan) eta Erandion (Makro supermerkatuaren aparkalekuetan). Ikerketa iturriek jakitera eman dutenez, hainbat hilabete daramatzate kasua aztertzen, ibilgailuen salmentan Balio Erantsiaren Zergarekin iruzurra egiten dutela uste baitute. Aipatutako bi toki horietako aparkalekuetan zilindrada handiko 100 bat auto egoten dira salgai eta ikerketa iturriek uste dute denbora luzez BEZarekin iruzurra egiten aritu direla saltzaileak.
  Ekonomia 2005-05-18 23:19

Autobuses de Lujua enpresari ateak berriro irekitzea agindu dio Eusko Jaurlaritzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Enpresa "berehala" irekitzeko agindu dio gaur Areeta eta Larrabetzu lotzen dituen Autobuses de Lujua konpainiari Eusko Jaurlaritzak, langileak "lanarekin jarraitzeko egoeran" daudelako eta enpresak lan egiten utzi behar dietelako. Horrela izango ez balitz, isunak iragarri ditu Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde ordezkaritzak. Lurralde ordezkaritzaren arabera, Autobuses de Lujuak astelehenean ezarri zuen itxiera patronala ez da zilegia. Enpresak "langile eta erabiltzaileen ongizatea bermatzea" ezinezkoa bihurtu zitzaiola esanez itxiera defendatu zuen egun horretan. Izan ere, igandean konpainiako hainbat autobus erasotuak izan zirela eta kalteak egon zirela ere salatu zuen Autobuses de Lujuak. Bizkaibuseko langileriarekin eskubideak parekatzea hiru hilabetez eskatzen duten grebalariak ekintza horien erantzuletzat jo zituen Konpainiak. Enpresa Batzordeak zuzendaritzaren azalpenak gaitsetzi ditu eta enpresa irekitzeko eskatu du.
  Ekonomia 2005-05-13 15:32

Erandio, Expovacaciones azokan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandioko Udalak turismorako lankidetza hitzarmena sinatu du Barakaldo, Santurtzi eta Trapagarango tokiko erakundeekin, aurten maiatzaren 12tik 15era Bilbao Exhibition Centre erakustazokan egiten ari den Expovacaciones azokan parte hartzeko. Lau udalerri horiek 300 metro koadrotik gorako erakustoki berezian bat egiten dute eta hainbat ekitaldi egiten ari dira bertan. Gaur bertan, Trabudu Dantzari Taldeak dantza erakustaldia dauka. Larunbatean, berriz, marmitakoa eta euskal pastela eskainiko zaie bisitariei eta munduko txapeldunak diren Erandioko Goiherri sokatira taldearen ekitaldia, harri-zulatzaileen erakustaldia, Malaka eta Danetarako Danok taldeen dantzaldia, eta Danok Bat fanfarrearen musika ere izango dira erakustokian bisitariak erakartzeko. (Argazkian, Martiartu dorretxea).
  Ekonomia 2005-05-12 19:35

Gabezi ekonomikoak dituzten getxoztarrekin ekomezularitza zerbitzua jarriko du abian Gaztaroa elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaztaroa elkarteak, Getxoko Udalaren laguntzarekin, ekomezularitza zerbitzuetan enplegu eta trebakuntza programa abiatuko du. Erabiliko diren garraioak txirrindula eta motor elektrikoak izango dira. Egitasmoaren barruan lanbideratze enpresa sortzea kokatzen da, gaur egun Laguntzazko Errenta-Gutxieneko Gizarte Soldata jaso edo Gizarte Arloarekin gizarteratze hitzarmenak sinatuta dituzten hamar getxotar langabeturi lanpostu duina eskaintzeko asmoz. Argazkian, Iruñeko Oraintxe ekomezularitza enpresako langile bat.
  Ekonomia 2005-05-10 22:37

Uribe Kostatik ere egongo da zer ikusi BECeko Turismo eta Aisiaren Azokan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizkaiko aisialdi eta turismoaren eskaintza Bilbao Exhibition Centreko (BEC) 10.500 metro koadro dituen 3. pabiloian bilduko da "Expovacaciones 2005" erakusketaren baitan. Hilaren 12 eta 15 bitartean izango den azokan, 24 erakustoki izango dira guztira "Bizkaia bizi" izenpean. Eskaintza horren erakusle nagusiak kultura, gastronomia, natura, ospakizun eta ekitaldiak izango dira. Uribe Kostako Mankomunitateak eta erakunde horretatik kanpo dauden eskualdeko udalek beraiek erakustokirik ez duten arren, gure artetik egongo da zer ikusi bertan. Besteak beste, Getxo, Sopela, Plentzia (argazkian bertoko pasealekua) eta Gorliz egongo dira ordezkatuta Bizkaia Euskal Kostaldea erakundeko standean. "Minervion" izenpean, berriz, Erandiok edukiko du bere lekua, inguru horretan turismoa bultzatzeko Barakaldo, Santurtzi eta Trapagaraneko tokiko erakundeekin sinatutako hitzarmenari esker. Areeta eta Portugalete lotzen dituen Bizkaiko Zubiak ere erakustokia izango du, baita Bilbao Metropoli 30 erakundeak ere. Lemoiz kenduta, Uribe Kostako udal guztiak dira horren kide.
  Ekonomia 2005-05-05 23:17

Garbiketa eta Geriatriako laguntzaileei zuzendutako bekak kaleratu ditu Getxoko Behargintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Udaleko Enplegu eta Ekonomi Garapenerako Zentroak (argazkian) Garbiketa eta Geriatria alorretako laguntzaileek enpresetan praktikak egiteko beken deialdia kaleratu du. 2005eko Hezkuntza Plangintzaren barruan kokatzen da ekimena, hain zuzen ere, Getxo Ekintzailea egitasmoaren barruan. Adinakoen, haurren eta laguntza behar duten gainontzeko pertsonen alorretan lana aurkitzen laguntzea da horren helburua. Izena emateko epea datorren maiatzaren 13ra arte dago zabalik. Interesa dutenek Getxoko Behargintzara jo dezakete, Algortako Martin Deunaren kaleko 17. atarira. 94 466 01 40 da bertoko telefono zenbakia.
  Ekonomia 2005-04-27 20:08

Auto ia berrien kontsesionario bat inauguratu du goizean Leioako alkateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Karmelo Sainz de la Maza Leioako alkateak parte hartu du gaur goizean ALD Automotive ibilgailu enpresak Ibarrabarri industrialdean zabaldu duen Second Drive kontsesionarioaren inaugurazioan. Ekitaldian, besteak beste, Pedro Malla de las Heras ALD Automotiveko zuzendari nagusia eta Juan Valderrama enpresak Bilbon duen bulegoko zuzendariak parte hartu dute. ALD Automotive Societé Generale taldearen kidea da, Ipar Euskal Herriko euskalgintzak hainbat bider euskara baztertzeagatik salatutako enpresa taldea, alegia.
  Ekonomia 2005-04-27 19:56

Langile bat zauritu da Getxon eraikuntza lanetan ari zela erori denean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxo udalerrian eraikuntza lanetan ari zen langile bat zauritu da gaur goizean bi metroko altueratik lurrera erori ondoren, DYAk jakinarazi duenez. Ezbeharra zehazki non izan den ez dute aipatu. Lan-istripua 10,30ak igarota gertatu da, eta zaurituriko langilea, Portugateleko bizilaguna den 32 urteko R.H.H. gizonezkoa, pronostiko erreserbatuko zauriekin eraman dute Gurutzetako Ospitalera.
  Ekonomia 2005-04-16 00:17

ErNEk Erandioko makrokomisaldegian kanpaldia egiten saiatu da komenioaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri ErNE ertzainen sindikatuaren ordezkariak, "dozenaka", sindikatuak emandako datuen arabera, Erandioko Ertzaintzaren makrokomisaldegiaren aurrean kanpaldi bat egiten saiatu dira gaur goizean, Herrizaingo Sailak duen "negoziatzeko jarrera eza" salatzeko eta Harreman Laboralen Akordioa negozia dadin presionatzeko. Halere, gaurko "haize bolada handiek" ertzainek jarritako kanpin dendak gainditu dituzte eta sindikatukoek protestaldia lekuz aldatzea erabaki dute, eta 13:00etan Gasteizko Lakua auzoan dagoen Eusko Jaurlaritzaren eraikinen aurrera eraman dituzte oihal-etxolak. Argazkian, ErNEk hartutako irudi bat.
  Ekonomia 2005-04-15 22:43

Garraio Sailari prekarietatea handitzea eta zerbitzuak murriztea leporatu diote Bizkaibuseko langileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizkaibus zerbitzuko enpresa-komiteek Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraio Sailari EHUko Leioako campuseko zerbitzuak murriztu izana eta langileen baldintzak kaltetzea eta prekarietatea sustatzea leporatu dizkiote. Bilbon gaur goizean egin duten bileran, Bizkaibus zerbitzua eskaintzen duten enpresen langile-ordezkariek "behin behineko kontratuak dituzten langileei lanpostu finkoa" ez eskaintzeko Garraio Saila enpresak estutzen dabilela jakinarazi dute.
  Ekonomia 2005-04-06 14:59

Ostiralerako Osakidetzan greba deitu dute ELA, SME eta SATSE sindikatuek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ostiralean, apirilak 8, greba izango da Osakidetzako zentru guztietan, Uribe Kostakoak barne. Izan ere, ELA eta erizainen (SATSE) eta medikuen (SME) sindikatuek egun horretarako greba deialdia egin dute dagoeneko, Osakidetzako lan baldintzak negoziatzeko eta hobetzeko eta Gabriel Inclan sailburua eta EAEko Osasun Saileko bestelako agintarien jarrera salatzeko. Izaskun Garikano (ELA), Encarna De la Maza (SATSE) eta Kepa Urigoitiak (SME) atzo egindako prentsaurrekoan argitu zuten ez dutela "itxitzat ematen ez negoziaketa, ez eta Osakidetzako gatazka ere" eta Osasun arloko agintariei, oraingoak zein hauteskundeen ostekoak, mezu bat helarazi zieten: arazoei "errotik eta konpontzeko gogoz heltzen ez zaien bitartean", sindikatuak borrokan jarraituko dutela.
  Ekonomia 2005-03-21 21:13

Turismoa bultzatzeko Getxo, Gorliz, Plentzia eta Sopela Guggenheimen izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aste Santu honetan, martxoaren 24tik 28ra, Getxo, Gorliz, Plentzia, Sopela, Bakio, Bermeo, Gernika-Lumo, Mundaka eta Portugalete batzen dituen Bizkaia Euskal Kostaldea elkarteak turismo sustapenerako karpa bat jarriko du, hirugarren aldiz, Guggenheim Museoaren atzekaldeko zelaiunean. Horren helburua Bilbora doazen bisitariei bertatik kilometro gutxitara Bizkaiko Kostaldeak eskaintzen dituen zenbait aukeren berri ematea da.
  Ekonomia 2005-03-17 20:01

Langabeziak behera egin du Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urtearen amaieran biztanleria aktiboaren erroldan jasotako 10.447 pertsonetatik, 864 zeuden langabetuen zerrendetan inskribatuak, aurreko urtean baino 34 gutxiago. Hortaz, Erandioko langabezia tasa %8,27an da, udal arduradunek jakinarazi dutenez. Euren hitzetan, Erandioko Behargintza (argazkian) da lan eskaerak tramitatzeko zein eskaintzen kudeaketa integrala egiteko zentroa. Oraingoz, 482 pertsona dira Langain inskribatu direnak. Lanbide ekimenaren bitartez, berriz, 55 lan eskaintza kudeatu dira eta 346 pertsonek jo dute Orientabide Zerbitzura. Horietatik %55.20 lanean ari dira eta 90 trebaketan dabiltza. Autoenpleguari dagokionez, 52 kontsulta jaso ziren 2004ko urtean.
  Ekonomia 2005-03-15 22:30

Bizkaian enpresa gehien kokatzen diren bigarren udalerria da Getxo

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urtarrila eta otsailean 474 enpresa berri sortu ziren Bizkaian, eta kapitalaren guztizko ekarpena 53 milioi eurokoa izan zen, hau da, enpresa bakoitzeko kapitala 112.921 eurora iritsi zen, batez beste. Horrek esan nahi du 31 sozietate berri gehiago dagoela 2004ko aldi berberarekin konparatuz (443 enpresa), Bilboko Merkataritza Ganberako iturriek astearte honetan jakinarazi dutenez. Bizkaiko enpresaburu ekintzaileen kokapen gogokoena, alde handiz, Bilbo izan arren –225 baitira hiriburu horretan egoitza soziala duten enpresa berriak–, Getxo da 2005eko lehenengo bi hilabetetan enpresa gehien hartu dituen lurraldeko udalerria (37 enpresa). Leioa eta Erandio ere lehenengo postuetan daude, 14 eta 9 enpresarekin, hurrenez hurren. Eskualdeei dagokionez, Uribe Kostak ere bigarren postua dauka "rankingean" (103 enpresa), Bilboren atzetik.
  Ekonomia 2005-03-14 21:55

Sinatu dute EHUko irakasle laboralen aurreneko lan hitzarmena

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hainbat hilabetetako negoziazioen ostean, joan den asteazkenean 2005eko martxoaren 9an, sinatu zen EHUko Irakasle Laboralen Lehen Lan Hitzarmena. Kolektibo hau, kategoria desberdinetan, gutxi gorabehera 650 irakaslek osatzen dute, langileri osoaren %16a, eta horietatik 350 inguru arduraldi osokoak dira. Guzti honetaz informatzeko LAB, EILAS eta ELA sindikatuok, campus guztietan informazio-batzarrak deitu ditugu, aste honetarako. Besteak beste, Leioan, asteazken honetan izango da, 12:00etan, Kazetaritza Fakultatean.