Ekonomia 2004-01-13 22:08

Getxoko Kirol Portuan zauriak jaso ditu langile batek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri DYAko bozeramale batek jakitera eman duenez, langile bat zauritu da, Getxoko Kirol Portuko itsasuntzi batean lanean zegoela. Arratsaldeko laurak pasata izan da ezbeharra. Kable batzuekin lanean ari zela, zirkuitubakarra gertatu eta begietan lesioak eragin dizkio gizonari.

G.B.C. Portugaleteko 26 urteko langileak pronostiko erreserbatuko sauriak jaso ditu eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan du DYAko anbulantzia batek.
  Ekonomia 2004-01-07 22:58

Berriro ere greban San Jose udal egoitzako langileak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Lan-baldintza hobeagoak eta soldata handiagoak" eskatzeko, greba mugagabean daude Erandioko San Jose udal egoitzako hamaika langile. Besteak beste, garbiketa, harrera eta 'office' zerbitzuetan egiten ari dira lanuzteak. Adinekoak zaintzeaz arduratzen diren lan-itunpeko tituludunak, aldiz, normaltasun osoz dihardute lanean.
  Ekonomia 2003-12-24 18:55

Getxoko Udaltzaingoko burua kaleratzea kritikatu du CSI-CSIF sindikatuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Javier Ortiz Getxoko Udaltzaingoko nagusi ohia kaleratua izan zen modua kritikatu du CSI-CSIF sindikatuak. Atzo plazaratutako prentsa oharraren bidez salatu dutenez, "bere iritzia baino ez" zuen kontutan hartu Iñaki Zarraoa alkateak erabaki hori hartzeko. "Besterik gabe, Ortizen jokabidea Zarraoarekin itxaropenekin bat ez zetorrelako jarri dute kalean", adierazi du sindikatuak, "ez zela bere gustokoa" gaineratuz.
  Ekonomia 2003-12-22 19:28

Lehendabiziko enpresak lanean dihardute jada Ibarabarri industriagunean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eraikitze-lanak udaberrian amaituko diren arren, jadanik lehendabiziko enpresak hartu ditu Leioan egiten ari diren Ibarabarri industriagunea. 'Dow Chemical' konpainiako antzineko lurretan, 55 mila metro koadro hartuko ditu guneak. Horietatik 37 mila lorategiak eta zonalde irekiak izango dira; eta beste 15.858 metro koadro lau eraikinetan banaturiko nabe industrialak (9.345 bulegoak eta 2.714 merkataritza eta erakusketa lokalak).
  Ekonomia 2003-12-17 21:36

Lanuztea bihar Erandion, Siemsa Norte enpresako langile baten heriotzagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Lankide baten heriotza dela eta, Erandioko Siemsa Norte enpresan bi ordutako lanuztea egitera deitu du CCOO sindikatuak.

Francisco Cabado Leiras Siemsa Norte enpresako langilea eta CCOO sindikatuko ordezkaria zen, eta joan den astelehenean hil zen, bere enpresaren aginduz, Zaragozan zegoenean muntaia lanak egiten.

Lanuztea goizeko hamaiketatik ordu batetara izango da. Gainera, konzentrazioa egingo dute 12:30ean Erandioko Udaletxeko plazan.
  Ekonomia 2003-12-10 23:27

Gutunen banaketa egiteko langile nahikorik ez dagoela salatu dute postariek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri ESK, ELA, LAB eta CGT sindikatuek deituta, Algortako Metroko Plazan egin dute konzentrazioa, gaur goizean, Torrene kaleko posta-bulegoko langileek. Izan ere, Gabonetan lan-uzteak egitera deitu dituzte Bizkaiko postari guztiak, langileen ordezkariek. Ekintza hauen bitartez, euren lan baldintzak ez ezik, herritarrei eskaintzen dieten zerbitzua ere hobetzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzaten eskatu nahi diete Posta-Zerbitzuko Bizkaiko Zuzendaritzako arduradunei. Langileen esanetan, "postari nahikorik ez dago, etxe guztietara behar bezalako banaketa egin ahal izateko".

Abenduaren 11 eta 12an ere lan-uzteekin jarraituko duten arren, bihar egingo den lurralde-asanbladan erabakiko da mobilizazioekin jarraitu ala ez. Horretaz gain, eragin dezaketen eragozpenak direla eta, erreklamazioak egiteko bezeroek 900 506 070 doako zenbakira deitzeko aukera dutela gogoratu nahi izan dute.
  Ekonomia 2003-11-13 21:30

Gazteentzako lanpostuak sortzeko enpresa enkartegia jarriko dute Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Enpresek, teknologia zentroek eta erakunde akademikoek parte artuko duten foroa sortzeko asmoa iragarri du Bizkaiko Foru Aldundiak, gazteentzako lanpostuak sortzen arituko den enpresa elkartegia Leioan eraikitzeko asmoz. Horrela, lizentziatu berriei zein Bizkaitik kanpora lan bila joan behar izan dutenei eman nahi diete lanpostua. Leioako EHUko canpusaren alboan jarri nahi dute elkartegia.
  Ekonomia 2003-11-10 20:34

Bi lagun zauritu dira Sopuertan eta Gallartan gertatutako lan istripuetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopuertan, R.M.V. izeneko 22 urteko gallartarrak esku batean ebakiak egin ditu eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute. Barakaldoko obra batzutan, berriz, J.U.G. izeneko santurtziarra, bi metrotako altueratik erori da eraikin lanetan ari zela eta erietxera eraman behar izan dute.

  Ekonomia 2003-11-07 22:18

Langabezia gora doa Hego Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Enplegu Institutu Nazionalak (EIN/INEM) jakitera eman duenez etengabe igo da langabezi tasa Hego Euskal Herrian azkeneko lau hilabetetan. Hori adierazten dute urrian jasotako datuek. Hala ere, gorakada ez da parekatua izan lurralde, sexu edota arlo ezberdinetako datuei erreparatzen badiegu.