Barrikako Udalak lan-poltsa berria ireki du Obra eta Zerbitzuen Udal Brigadaren barruan aldi baterako kontratazioak egiteko

Erredakzioa api 22, 12:40 Barrika

Barrikako Udalak lan-poltsa berria sortuko du, Obra eta Zerbitzuen Udal Brigadan aldi baterako beharrak beteko dituzten pertsonak kontratatzeko. Lanpostuari dagozkion eginkizunak bete beharko dituzte, eta, aurkeztu ahal izateko, ezinbesteko baldintza bakarra izango da B1 gidabaimena edo handiago bat edukitzea.

Uribe Kostako Kontseilu Sozialistak Etxebizitza Sindikatua sortu du

Iker Rincon Moreno api 19 Uribe Kosta

Etxebizitzaren alorrean "autodefentsa sozialista" antolatzeko asmoz, Uribe Kostako Kontseilu Sozialistak Etxebizitza Sindikatua jarri du martxan gurean. Azaldu dutenez, eremu horretan bizi-baldintzak hobetzearen alde jarduteaz gainera, "borroka bakoitzean metatutako indarrak Estatu Sozialista eraikitzera bidean kokatzen ditugu, hori baita etxebizitza kalitatezkoa, doakoa eta unibertsalerako berme bakarra". Sindikatua aurkezteko hitzordua maiatzaren 12an jarri dute, domekan, Algortako Villamonte kultur etxean, 11:30ean.

Nola egiten dituzu finantza eragiketak?
Saretzen

Nahia Martinez Gondra · Ander Zarraga mar 15 Getxo