Urdulizko udal-enplegu programaren hautagaien behin betiko zerrenda argitaratu dute

Urduliz

Lau peoi kontratatzeko hautaketa-prozesuaren emaitzak argitaratu ditu Urdulizko Udalak. Hautaketa prozesu hori 2019-2020ko Urdulizko udal-enplegu programaren barruan sartzen da, alkate-dekretuz onartutako oinarrien arabera. 

LAN-GATAZKA UDAL-KIROLDEGIAN
"Enpresa gugaz negoziatzera jesar dadila gura dugu"

Sopela

Joan den asteko hiru egunetan, greba egin zuten Sopelako udal-kiroldegiko beharginek, zerbitzuaren lizitazioa duen Serviocio-Be One enpresagaz hitzarmen berria negoziatzeko eskatuz. Lanuzteak bat egin zuen ELAk Bizkaiko hitzarmena berritzearen alde egun horietarako deitutakoagaz. Sindikatu horrek Sopelako kiroldegian duen ordezkari bategaz berba egin dugu euren eskakizunen gainean.