Erandioko Jado ikastetxeak 80 urte bete ditu

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 23a, 12:19
Laureano Jadori Altzagan jarritako estatua, artxiboko irudian.

Pasa den urriaren 7an, 80 urte bete ziren Erandioko Jado ikastetxeak ateak zabaldu zituenetik. Kristau Eskolen federazioko zentroak gogora ekarri duenez, 1935-1936 ikasturte hartan 200 ikasle izan zituen, lau ikasgelatan.

Pasa diren 80 urteotan, eskolak milaka gazteri eman die heziketa, Laureano Jado sortzailearen asmoei jarraituz. Izan ere, Jadok "Erandioko ume denei kalitatezko hezkuntza bermatzea" gura zuen, zentroaren berbetan. Era berean, Jadok ezarri zuen katolikoa izango zela heziketa, "ikasleen formakuntzan balioen iturria izan zedin". Kontuak kontu, hainbat kongregaziori azterketa egin ondoren, Jado Fundazioak kontratua sinatu zuen Maristakaz, 1934ko maiatzaren 24an.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun