Krakoviako dozena bat ikasle etorri da Erandiora

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 9a, 14:15
Joseba Goikouria alkateak eta udal talde politikoek harrera egin zieten udaletxean. © ERANDIOKO UDALA

Hauspoa proiektuaren eskutik, Erandioko institutuko English Corner tailerreko ikasle-talde bat Poloniara joan zen pasa den urrian, Krakoviara, Lyski institutuko ikasleen etxeetara. Egun hauetan, Krakoviako dozena bat estudiante etorri da Erandiora, bisita bueltatzen. Besteak beste, Erandioko ikasleakaz joan dira Gernikara, Pablo Picassoren "Guernica" koadroren erreprodukzioa ikustera.

Erandio eta Krakoviako ikasleak Gernikan (© ERANDIO BHI INSTITUTUA)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun