Arkitekto teknikoen elkargoak Axpen batuko ditu bere jarduera denak

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 17a, 20:24
Axpe industrialdea. © BARESLAN SL

Bizkaiko Aparailari eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak bere jarduera denak Axpen batzea erabaki du. Elkargoaren Batzar Nagusiak hartu zuen erabaki hori pasa den ekainaren 1ean. Gobernu Batzordeak egindako eskaerari, gehiengo zabal batek baietza eman zion, alderdi fisiko, ekonomiko eta komertzialak aztertu ondoren.

Hala, onartutako proposamenaren arabera, aurrerantzean aparejadore edo arkitekto teknikoen erakundeak Bilboko bulegoa itxi eta Erandioko Axpeko Erribera etorbideko 11. zenbakian eskainiko ditu bere zerbitzuak, Axpe industrialdean. Erabaki horren bidez, elkargoak «jabetzan dituen higiezinen erabilera arrazionalizatzeko beharrari» erantzun gura izan dio, bere azpiegiturak gaur egungo egoera ekonomikora egokitzeko. Erakundeak azken boladan abiatutako «doikuntza-politikari» ere jarraitu dio.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun