Enplegurako Erandioko udal programan 32 pertsona kontratatu dituzte

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 12a, 13:20
Hainbat emakume Erandioko Behargintzaren tailer batean. © ERANDIOKO UDALA

Erandioko Udalak 32 pertsona kontratatu ditu, sei hilabeterako, zabaldutako udal enplegu-programaren bidez. Horietatik 30ek jardunaldi osoko kontratuak dituzte eta bik, ostera, jardunaldi erdikoak. Beharginak uztailaren 1ean hasi ziren lanean eta abenduaren 30ean amaituko dute.

Erandioko Udalak zabaldutakoaren arabera, "udalerrian enplegua sortzearen aldeko apustua" egin du tokiko erakundeak, "auzokideen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko grinaz". Erabakia hartzerakoan, Udalak "kontuan izan du azken urteotan bizi izan dugun egoera zaila, gizarte mailan eta ekonomikoki". Abian jarritako programaren helburuak dira "Erandion enpleguaren kalitatea hobetzea eta txirotasun-arriskua murriztea". Udal enplegu-planak 640.000 euroko aurrekontua dauka.

Eskainitako lanpostuak

  • 24 peoi (12 emakumezko eta 12 gizonezko).
  • 2 obra edota lorezaintza begirale.
  • 1 gizarte hezitzailea.
  • 1 aisialdi-begiralea.
  • 2 begirale, jardunaldi erdiz (1 emakumezko eta 1 gizonezko).
  • 2 etxeko laguntzaile (1 emakumezko eta 1 gizonezko).

Eskatutako baldintzak

  • Erandion erroldatuta egotea.
  • Langabezian egon eta Lanbiden izena emanda izatea.
  • Aurreko urte biotan antzeko enplegu-programetan parte hartu ez izana.
  • Langabezi egoeran luze jo izana.

Uztailean eta abuztuan egindako konponketak

  • Altzaga ikastola.
  • Astrabuduko Jubilatuen Etxea.
  • Santimamiko baseliza.
  • Goikolanda ikastola.
  • Gozogintza eta Okintza Oinarrizko Formakuntza Programaren gelak eta bulegoak.
  • Erandioko hainbat guneren garbiketa eta sastraka kentzea.
Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun