Egazek 39 langabetu kontratatuko ditu enplegu-programan

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 4a, 09:49

Txorierriko Enplegu Planak 39 kontratazio eskainiko ditu denera, Erandio, Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudioko udalentzat lan egiteko. Modu beran, bost kontratazio sortzeko laguntzak emango dizkie Txorierriko bosna enpresari. Enplegua sustatzeko proiektu hori lanbakoei begirakoa da, baldin eta Lanbiden enplegu-eskatzaile moduan izena emanda badute eta aipatutako udalerriren batean bizi badira.

Beren beregi, pentsatuta dago hauentzat: diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak, 35 urtetik beherakoak, enplegu-eskatzaile gisa izena emanda sei hilabete baino gehiago daroaten 45 urtetik gorakoak, 55 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabeak edo bazterkeria-arriskuan daudenentzat. Egaz Txorierrik kudeatuko ditu kontratazioak, eta mailakatuta egingo dira, urritik aurrera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun