Ateak zabaldu ditu gaur Erandioko Altzaga ikastolak

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 12a, 13:58
Erandioko Altzaga ikastolaren Bekoako modulua, artxiboko irudia. © ERANDIOKO ALTZAGA IKASTOLA

Gaur goizean, hainbat tailer eta jarduera antolatu dituzte Erandioko Altzaga ikastolako hainbat langilek, ikaslek eta senidek, Bekoako moduluan. Era horretan "amesten dugun eskola bilakatu" dute ordu batzuez Bekoa, Altzagako irakasleek jakinarazi dutenez. Ekimenaren helburua izan da "gure hezkuntza proiektuaren aurka" dagoen "jai arrotza" salatzea.

Izan ere, "aurreko ikasturteko ildoari jarraituz, LOMCEri ez esateaz gain, Euskal Herriko hezkuntza-sistema propioaren bidean urratsak eman nahi ditugu", azaldu dute Altzagako kideek. Gogora ekarri dutenez, "ekainean, Eusko Jaurlaritzak ez zigun Klaustroan eta Ordezkaritza Organo Gorenean (OOG) adostutako egutegia onartu eta ikasturte honetan ere, gorriz agertzen zaizkigun egun batzuk inposatutakoak dira. Jai arrotzak, gure hezkuntza proiektuaren aurka daudenak. Lehenengoa, urriaren 12a". Horri erantzun diote gaur goizean, baikortasunez: "txikitasunean garaipenak eginez, handitasuna aldatzea lortuko dugulako!".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun