Mendi-txirrindularien lehiak hartuko du Akarlandako zirkuitua

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 6a, 10:00
Akarlandako proba, artxiboko irudian. © UNIÓN CICLISTA ERANDIO

Domeka honetan, hilaren 9an, jokatuko da Erandioko Udalaren XII. Mountain Bike Sari Nagusia, Unión Ciclista Erandio txirrindularitza-elkarteak antolatuta. Proba sortu zenetik egin dutenez, aurten ere Akarlandako parkean egingo da lasterketa.

Goizeko 11:00etan abiatuko da Euskadiko Openeko hirugarren proba hori. Zirkuitua "hanka-hausletzat" jo izan da askotan, une batez ere txirrindulariei atseden hartzen uzten ez dieten gorako eta beherako aldapa handiak dituelako.

Zirkuituak sei kilometro ditu, 250 metroko desnibel positiboagaz. Berari bost bira eman beharko dizkiote elite zein 23 urtez azpiko mailetakoek. Master 30ekoek, ordea, lau bider bete beharko dute ibilbidea. Emakumezkoek, Master 40 eta gazte-mailetakoek hiru bira emango dituzte, eta kadeteek ostera bi.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun