Aurkitu dute Erandion desagertu zen 89 urteko gizonezkoa

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 19a, 21:27
Arriaga auzoa erta inguruak miatu dituzte larrialdi-zerbitzuek. © BIZKAIKO GURUTZE GORRIA

Astelehenetik desagertuta zegoen 89 urteko gizonezkoa arratsaldeko 19:00ak aldera topatu dute, konorteagaz baina zaurituta, Bekoetxebarribidea inguruan, Arriaga auzoan. Larrialdi zerbitzuetako langileek aurkitu eta Gurutzetako ospitalera eroan dute, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eta Bizkaiko Gurutze Gorriak zabaldu dutenez.

Iturri horien arabera, 19:00ak aldera aurkitu dute. Osasun zerbitzuetako langileak bertaratu dira, baina oraingoz ez dute bere egoeraren gaineko datu gehiagorik eman.

Astelehenean salatu zuen familiak desagertzea. Bilaketa lanak Erandioko nekazaritza-gune batean egin dituzte, gizonezkoa bizi zen baserriaren inguruan. Helikoptero bat, Ertzaintzaren erreskate taldea eta DYAko eta Babes Zibileko kideak aritu dira lan horietan. Elorrioko salbamendu taldeko txakurrak ere erabili dituzte.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun