mar 27, 13:59 Erandio
Erandioko Nihsma Sahararen aldeko elkarteak 21 urte daramatza saharar herrialdea babesten, eta aurten, kanpalekuetara bidaltzeko 600 kilo elikagai eta higiene-produktu biltzea lortu dute erandioztarren ekarpenei esker. Orain, ume errefuxiatuen udako harrera-programa abiatu dute, eta udan horiek hartuko dituzten familiak ari dira bilatzen.
mar 27 Erandio
Altzagan eta Astrabuduan egitarau oparoa prestatuko dute apirilaren 6an Athleticek jokatuko duen Errege Kopako finalerako. Egun horretan, musika, herri-bazkaria, eta hainbat ekintza izango dituzte partiduaren aurretik. Gainera, norgehiagoka Irailaren 23a eta Josu Murueta plazetan jarriko dituzten pantaila erraldoietan jarraitu ahalko da.