Jendartea 2004-12-14 21:57

Trafiko aldaketak Astrabuduan lanak direla eta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Txakurzulo eta Etxegorriko etengailuak berritzeko lanak direla eta, kale horietan ezin izango da ibilgailurik ibili eta, beraz, trafikoa desbideratu egingo da. Horrela, abenduaren 14, 15 eta 16an itxi egingo da Txakurzulo eta Etxegorri kaleek bat egiten duten tartea. Egun horietan, La Avanzadatik datozen hirugarren mailako ibilgailuek Atxutegiko bidea erabili beharko dute derrigorrean, Astrabuduako hirigunea zeharkatzeko.
  Kultura 2004-12-13 18:49

Bihar egingo du Berbots euskara elkarteak ohiko batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandioko euskaltzaleek bilera izango dute bihar Berbots Erandion Euskaraz taldearen egoitzan. Elkartearen aurreko batzarrean erabaki zuten legez, iluntzeko 7:30ean hasiko da bilkura. Besteak beste, ostiralean egingo den bertso-jira eta larunbateko ipuin kontalariaren saioak direla-eta egin beharreko azken ikutuez eta gazteak eta euskarari buruzko proiektuaz mintzatuko da.
  Jendartea 2004-11-29 22:07

Erandioko Udalak "zaila" ikusten du erretako etxeko bizilagunak bertara itzuli ahal izatea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Joan den asteartean, Erandioko Pagoeta kaleko 5. zenbakian izandako sutearen ondorioz euren etxea utzi behar izan zuten lau familietako kideak bertara bueltatu ahal izatea "oso zaila" ikusten dute udal arduradunek. Asier San Nicolas Hirigintza zinegotziak adierazitakoaren arabera, "larriki kaltetuak aurkitzen dira egituraren hainbat elementu, teilatua, hurrenez hurren". Hala ere, teknikarien behin betiko txostenaren zain daudela aipatu du.
  Jendartea 2004-11-29 21:27

Erandioko bizilaguna zauritu da Galdakaon izandako auto-istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Pronostiko erreserbatuko zauriak izan ditu PA.N.R. 35 urteko erandioztarrak, 11:30ak baino apurtxo bat lehenago, bere autoak beste baten kontra jo duenean, Galdakaoko Erletxeko errotondan, DYAko iturriek jakinarazi dutenez. Aipatu udalerriko ospitalera eraman behar izan dute zauritua.
  Kultura 2004-11-26 18:09

Ipuin tailerrak antolatu dituzte Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandioko Euskara Zerbitzuak ipuin tailerrak antolatu ditu guraso, irakasle, begirale, hezitzaile eta interesatuta egon daitezkeen guztiei zuzenduta. Azaroaren 29tik abenduaren 24ra egongo da izena emateko epea. Informazio gehiagorako, 94 489 01 28 telefono zenbakira deitu edota euskara@erandioko-udala.net helbidera bidali dezakete mezua interesa dutenek.
  Jendartea 2004-11-25 20:59

Lau dira sutearen ondorioz etxez aldatu behar izan dituzten familiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Herenegun, Erandioko Pagoeta kaleko 5. zenbakian izandako sutearen ondorioz euren etxea utzi behar izan zuten lau familiei landetxe batean eman die ostatua Udalak, tokiko erakundeko teknikariek eraikinean izandako kalteak aztertu bitartean. Bertoko bizilagunei euren pisuetara sartzen utzi zieten atzo, udaltzaingoen begiradapean, sutetik libratutako arropak eta bestelako ondasunak hartzeko.
  Jendartea 2004-11-24 21:12

KZgunea zabaldu dute Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandio udalerriko bigarren KZgunea inauguratu dute gaur Astrabuduako Atxutegi kalean. 300 metroko azalera du eta 16 ordenagailu daude bertan. Hain zuzen ere, Altzagakoak duen jende pilaketa eta erabiltzaile hazkundea dela medio, informatika prestakuntzarako zentro berria ireki behar izan du Udalak.
  Ekonomia 2004-11-24 18:39

Aser enpresan duten "lan karga handiari" egotzi diote langile baten heriotza

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri ELA sindikatuko ordezkariak kezkatuta agertu dira gaur Asua-Erandio bidean dagoen Aser S.A. enpresan langileek jasaten duten "lan karga handiarekin". Hain zuzen ere, lantegiko labean beharrean ari zela, gizonezko bat hil zen astelehen gauen, "ustez bihotzekoak jota". Lan karga horrek lan istripuekin lotura zuzena duela uste dute.
  Jendartea 2004-11-24 13:45

Hainbat auzotar etxez aldatu behar izan dituzte sute baten ondorioz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Badirudi zirkuitulaburrak eragin zuela atzo Erandioko Pagoeta kaleko 5. zenbakian izandako sutea. Eguerdiko hamabiak aldera gertatu zen ezbeharra aipatu etxebizitzako lehenengo pisuko eskuin eskuko gelan, Altzaga auzoan. Txakur bat bakarrik suertatu zen hilda, baina bizilagunak etxez aldatu behar izan dituzte, sutearen eta suhiltzaileek hori amatatzeko erabilitako uraren ondorioz, eraikina "oso egoera txarrean" gelditu delako. Behera botatzea ez dute baztertzen udal arduradunek, "erortzeko arriskua dagoelako".
  Kultura 2004-11-23 11:19

Gaur bilduko da Erandioko Euskararen Aholku Batzordea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urriaren 26an egindako bilkurari jarraipena emanez, Erandioko udalbatza-aretoak hartuko du, gaur 20:00etatik aurrera, Euskararen Aholku Batzordearen batzar berria. Euskararen Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) helburuak lortzeko, Udalari aholkuak ematea da horren eginkizuna eta zabalik dago gaian interesa daukaten pertsona guztientzat. Oraingoan, 2005eko kudeaketa planean sartu beharreko neurri eta ekintzen gaineko proposamen zehatzak jaso nahi dituzte udal ordezkariek.
  Kirolak 2004-11-23 10:49

Candina izango dute jomuga igande honetan Atxazpekoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Kantabriako Oriñon herrian dagoen Candina haitzara (479 metro) igotzea izango dute helburu, azaroaren 28an, Astrabuduako Atxazpe Mendi Taldekoek, baita txangora joan nahi diren beste guztiek ere. Besteak beste, 8:00etan abiatuko dira igandean ohiko lekutik eta 14:00etarako aurrikusten dute Astrabuduan bueltan egotea. Izena emateko gaur edo etzi egongo da aukera, 19:00etatik 20:30era, 94 467 19 01 telefono zenbakira deituta.
  Iritzia 2004-11-20 21:59

Euskara, galiziera eta katalana espainiar hizkuntzak ote? - Xabier Kintana / euskaltzaina

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ondoegi dakit norbaitek maleziaz pentsa dezakeela goikoa galdera erretoriko horietakoa dela, eta ipurterre batek baino gehiagok berehala gogoraraziko didala indarrean dugun Espainiako Konstituzioaren 3. artikulua, honela dioena: "1) Gaztelania da Espainiako Estatuaren hizkuntza ofiziala (...) 2) Espainiako beste hizkuntzak ere ofizialak izango dira haiei dagozkien autonomia-erkidegoetan, beraietako estatutuekin bat etorriz. 3) Espainiako hizkuntza-moten aberastasuna kultur ondarea da, eta ondare horrek begirune eta babes berezia izango du". Eta noski, horren argitan, begien bistan da nik egindako galdera sobera dela. Halere, ene irudiko, gauzak ez daude inondik ere hain garbi.
  Politika 2004-11-18 22:37

Presoen senideei 2005eko diru-laguntzak kentzeko eskatu du Erandioko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandioko Udaleko 2005eko aurrekontuen zirriborroari egin nahi dizkioten 15 zuzenketen berri eman du gaur Javier Ruiz bertoko popularren bozeramaleak. Besteak beste, espetxerako bidaiak egiteko herriko euskal preso politikoen familiarrei emango dizkieten diru-laguntzak bertan behera utzi nahi ditu Erandioko PPk, baita Udalbiltzara bideratutakoa ere.
  Jendartea 2004-11-18 22:36

Bi ertzainen ezbeharra "zerbitzu-ekintzan" gertatutako istriputzat joko du Herrizaingo Sailak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Irailaren 15ean, Erandion bi autok kolpatuak izan ziren bi polizia agenteen lan egiteko ezintasuna "zerbitzu-ekintzan" gertatutako istripuan jasotako zauri larrien ondorio dela onartuko du, azaroaren 24ko batzarrean, Ertzaintzaren Kontseiluak, ErNE sindikatuak jakinarazi duenez. Horrela, euren soldata osoa baino gehiago kobratuko dute. BI-637 errepidean gertatutako auto-istripua argitzen ari zirela, lehendabizi auto batek, eta jarraian furgoneta batek harrapatu zituen ertzain biak.
  Kultura 2004-11-15 22:31

Zumetaren erakusketak zabaldu du kulturgunea Erandioko azoka ohian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Jose Luis Zumeta margolari gipuzkoarraren erakusketarekin inauguratu zuten ostiralean Erandioko azoka izan zenaren eraikinean jarritako kulturgune berria. Formatu handiko 30 koadroz osatuta, 2005eko urtarrilaren 6a arte izango da ikusgai, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara arteko ordunegian. Hark iraun bitartean hainbat kultur jarduera egingo dituzte bertan, adin guztietarako. Besteak beste, Erandioko zentroetako ikasleen bisitak hartuko dituzte lanegunetan, goizetan. Pintura tailerrak ere izango dituzte hauek. Asteburuetan, berriz, musika eta antzerki ikuskizunak eskainiko dira bertan herrian kultur jarduerak sustatzeko asmoz. Zumetaren erakusketa amaitutakoan, beste hainbat artisten eskulturak eta margolanak egongo dira ikusgai ekaina bitartean.
  Jendartea 2004-11-11 22:23

Bi futbol-zelai berri egingo dituzte Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandioko Udalak 2.973.696,70 eurotan esleitu ditu Astrabuduko futbol-zelai berriak eta horien instalazio osagarriak egiteko lanak. Gabonen aurretik hasiko dira egiten, baina egun horien ostean izango dira hondeaketa lanik handienak. Belar artifizialeko futbol zelai nagusi bat (104 x 65 metro), txikiago bat entrenamenduak egiteko, (49,50 x 27 metro) eta 642 ikuslerentzako harmaila estaliak jarriko dituzte.
  Iritzia 2004-11-09 19:22

Osasun eskubidea Brievan - Aiboa Casares / Segiko kide presoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Brievan preso gauden euskal preso politikook erakunde eta eragile ezberdinei helarazi diegu idatzi hau, bertako osasun zerbitzuari buruz, eta zehazki ginekologia zerbitzuari buruz, informatu eta hura salatzeko helburuarekin.
  Ekonomia 2004-10-25 23:13

Harley Davidsonek kontzesionarioa jarriko duenik ukatu du Erandioko alkateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Asmo txarrez" jokatzea eta enpresa ekimenak "eragotzi" nahi izatea egotzi dio PPri Mikel Arieta-araunabeñak

Erandioko PPren jokabidea "arduragabetzat eta asmo txarrekotzat" jo du Mikel Arieta-araunabeña alkateak, bere ustez, "alderdi horrek etengabe dabilelako aurkezten den edozein ekimen eragotzi nahian; gezurrak eta egi erdiak erabiliz, zalantzak eta susmoak eraginez, erabakiak hartzea motelduz eta Udalarentzat ez ezik herritarrentzat ere erabakigarriak diren ekimenak atzeratuz". Hain zuzen ere, hedabideetan Javier Ruiz popularren bozeramaleak egin duen azken salaketari erantzun nahi izan dio Arieta-araunabeñak. Herrian bertan, kontzesionarioa zabaltzeko, Harley Davidson motozikleta enpresa estatubatuarrari "legez kontrako" lizentzia eman nahi izatea egotzi zien udal arduradunei Erandioko PPko zinegotziak.
  Jendartea 2004-10-25 23:13

Giza-hondakinak aurkitu dituzte itsasadarraren bazterrean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandion, itsasadarraren bazterrean karnata bilatzen ari zela, gizaki batena izan daitekeen buruaren "hondakinak" eta belarri bat aurki zituen 'tupper' batean sartuta, ostiral arratsaldean, bertoko arrantzale batek. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak atzo jakinarazi zuenez, oraindik ez dakite nondik atera diren horiek. Antza, lokatzean erdi-lurperatuta aurkituak izan ziren. Ertzaintzak ikerkeeta abiarazi du gizaki-hondakinen jatorria zein izan daitekeen jakiteko.
  Kultura 2004-10-22 22:38

"Hire Himalaya" erakusketa egongo da ikusgai datorren astetik aurrera Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri BBK Fundazioak antolatuta, "Hire Himalaya" erakusketa egongo da ikusgai, urriaren 25etik azaroaren 5era, Astrabuduko Josu Murueta Kultur Gunean. Erakusketa hau munduko tontorrik garaienetatik hartutako irudiek osatzen dute. Mendietara hurbiltzen gaitu, mendizale orok bete nahi duen amets horretara, hots, oinak planetako gailur gailenetan ipintzea, Iñurrategi anaiek egin zuten bezala. Helburu hori lortzeko, besteak beste, hurrengo hauen laguntza eduki zuten: Juanjo San Sebastián, José Carlos Tamayo, Juanito Oiarzabal, Jon Beloki, eta ez ditzagun ahaztu gainerako laguntzaileak, xerpak, sukaldariak... Ordutegia 10:30etik 14:00etara izango da goizean eta 16:00etik 19:00etara arratsaldean (astelehenetik ostiralera).

Nabarmenak

Zorion agurrak