api 17, 13:46 Erandio
Erandioko Udalak hurrengo apirilaren 24an, eguaztenean, 18:00etan, jarri du hitzordua Altzagako Gaztetxokoan. Iragarri dutenez, bilera informatiboa egingo dute herritarrei azalpenak emateko Cables y Alambres lantegi zaharrean eta inguruko lursailetan egingo duten Udal Plangintzako Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntual baten inguruan.
api 11 Uribe Kosta
Lau hamarkada itsasoratu gabe egon ostean, joan den zapatuan Errege Kopa irabazita, Athletic gabarrak Ibaizabal itsasadarrean egin du gora gaur, Getxotik Bilbora, zale zuri-gorrien gozamenerako. Athleticzaleen jaiak eztanda egin du, eta ozen entzun da.