Jendartea 2004-06-24 23:08

Gizon bat atxilotu dute Erandion bikotekide ohia jipoitzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandion 23 urteko gaztea atxilotu zuen atzo Ertzaintzak, ustez, bere bikotekide ohia eta haren egungo bikotekidea jotzeagatik. Gauerdia aldera, Erandioko Bekoetxea kalera joateko abisua jaso zuen Ertzaintzak, han eraso bat gertatzen ari zelako. Bertara iritsi zirenean, emakumeak bikotekide ohiak bera eta bere bikotekidea jo zituela esan zien polizia agenteei eta gizonezkoa atxilotu egin zuten.
  Kultura 2004-06-23 19:15

Familia-giroan euskara bultzatuko dute Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Familien barruan euskara belaunaldiz belaunaldi zabaldu dadin bultzatzeko, "Euskaraz Blai" sentsibilizazio kanpaina abian jarri du Erandioko Udaleko Euskara Sailak. Izan ere, euskararen aldeko jarrera eta erabilera bera bermatzeko, familia-giroa funtsezkoa dela uste dute.
  Kultura 2004-06-23 19:14

Airetiko ehun argazki baino gehiago bildu dituzte "Erandio" liburuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandioko Udalak eta Edyfoat argitaletxeak batera argitaratu dute "Erandio" liburua. Bertan udalerriko eta inguruko lekurik esanguratsuen airetiko irudiak azaltzen dira (100 iruditik gora) eta Bizkaiko eskualde honen historia, jarduera, ekonomiaren garapena eta itxuraldaketari errepasua egiten zaie. Hitzaurrea Mikel Arieta-araunabeña alkateak berak egin du eta liburuak José Ignacio Ruiz de Olabuenaga katedratikoak egindako testuak ditu. Liburua 30 eurotan dago salgai.
  Kultura 2004-06-21 21:52

Guztira 32 film labur proiektatuko dira gaur abiatu den Erandioko Zimemaldian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur eman zaio hasiera Erandioko Lehen Film Laburren Zinemaldiari. Maiatzaren 24ra arte, 60 film inguru aurkeztu zituzten guztira Euskal Herriko eta Espainiako hainbat komunitateetako lehiakideek. Horien artean 32 aukeratu dira finalerako. Laburmetraiak, umorezkoak eta dokumentalak, gehienez 35 eta gutxienez 10 minutuko iraupena dute eta jendeaurrean proiektatuko dira Astrabuduako Josu Murueta kultur etxean ekainaren 26a bitartean (19:30etatik aurrera). Azken egun horretan egingo den amaiera ekitaldian emango dituzte ezagutzera irabazleak epaimahaikoek.
  Kultura 2004-06-16 19:30

Aisialdi eta kirol jarduerak antolatu dituzte Erandion 160 neska-mutikoentzat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandioko Udalak "Udaladia 2004" izeneko aisialdi eta kirol jarduerak antolatu ditu, oraingo honetan udalerriko 160 neska-mutilei zuzenduta, igaz egon zen eskaera handiari erantzuna emanez. Horien artean, 110 toki 7 eta 12 urte bitarteko haurrei dagozkie eta gainontzeko 50ak 13 eta 16 artekoei. Besteak beste, esgrima, saskibaloia, eskupilota, eskubaloia eta museotara, Abra Aquariumera edota San Juan de Gaztelugatxera bisita gidatuak egongo dira jardueren artean.
  Iritzia 2004-06-15 22:31

Sopela da herriaren euskal izena, eta ez Sopelana - Xabier Kintana /Euskaltzaina

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bada euskaraz esaera zahar bat, “zital zirola, nok gudura haroa” dioena, hau da, ‘zapatari zitala, nork harama gerrara?’, eta erdarazko “zapatero a tus zapatos” bezala, ez dakigunaz hobe dela berbarik ez egitea, edota, ulertzen ez ditugun gauzetan zuhurrena muturra ez sartzea gomendatzen digu. Eta hori ikasi beharko genuke guztiok, esaterako, Sopela-Sopelana arazoaz arinkeriak lau haizeetara aldarrikatu baino lehen.
  Kultura 2004-06-08 23:54

Dendetan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euren zerbitzua euskeraz eskaini dezaketen establezimenduak bereizteko ikurrak banatzen hasi da Erandioko Udalak. "Gure artean euskaraz" leloa irakur daitekeen pegatinak jarriko dituzte denda horien erakusleihoetan. Guztira, langile elebidunak dituztela frogatu duten 78 saltokik parte hartuko dute egitasmoan.
  Jendartea 2004-05-31 22:32

Superkuartelaren aurkako martxa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hainbat talde antimilitaristek deituta, Erandioko superkuartelaren aurkako bostgarren martxa egin zen larunbatean. Antolatzaileen hitzetan, polizia-instalazio hori dela eta, militarizatuta dago herria. Gaineratu dutenez, 1.800 bat agente dago bertan eta, azkeneko sei urtetan, 127 milioi euroko aurrekontua eduki du. Besteak beste, 33 futbol zelai pareko nekazal lurrak deuseztea ekarri du superkuartelak.
  Kultura 2004-05-25 22:40

Matrikulatzeko epea zabalik Erandioko Musika Eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur egun Udal Musika Eskolan ikasten ari diren ikasleek zabalik dute datorren ikasturterako matrikula egiteko epea. Gero, ekainaren 1etik 30era, musika ikasketei ekin nahi dieten ikasle berrientzat zabalduko dute matrikulazio epea. Musika Eskolak Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean duen egoitzara jo behar dute interesatuek eskabideak egiteko. 4 urtetik hasi eta 65 urte arteko 260 ikasle ditu Musika Eskolak eta hainbat musika talde osatu dute: orkestra, banda eta ganbara musikako taldeak.
  Kirolak 2004-05-24 23:54

Astrabuduan 8.000 metro koadro lur erosiko dituzte futbol zelaiak egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Astrabuduan bi futbol zelai egiteko, Erandioko Udal Batzordeak lursailen jabeekin lortutako akordioa begi onez ikusi du udalerriko Hirigintza Arloak. Horrela, kirol instalazio berriak jarriko dituzten orubeen hamar jabeei 7.866,20 metro koadro lur erosteko erabakiari bidea emango zaio datorren ostiralean egingo den udalbatzarran.
  Jendartea 2004-05-24 23:54

Erandioko ur-horniketa sarean 44 isuri konpondu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Apirilaren 22tik hona, 44 isuri aurkitu eta konpondu ditu, Erandioko ur-horniketa sarean, Udal Sareak enpresak. Hain zuzen ere, udalerrietan edateko ura banatzeko sareen kudeaketaz arduratzen da Udal Sareak. Udal Partzuergoaren eskuetan dago aipatutako enpresaren ustiapena.
  Jendartea 2004-05-18 21:31

Adimen urrituentzako eguneko zentroa zabalduko dute Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Adimen urritasunak dituzten pertsonak laguntzeko asmoz, eguneko zentroa inauguratuko du bihar, Erandioko Astrabudua auzoan, Gorabide elkarte bizkaitarrak. Besteak beste, Txorierrin, Nerbioi itsasadarreko eskumaldeko udalerrietan eta Bilbon bizi diren 16 lagunei emango zaie zerbitzua, Etxegorri kaleko 16. zenbakian kokatuta egongo diren instalazioetan.
  Jendartea 2004-05-14 22:42

Erandioko Garbigunean lapurtzen saiatzea egotzi diete lau lagunei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Besteak beste, Muskiz, Trapaga eta Urtuella herrietako bizilagunak diren 22 eta 37 urte bitarteko lau lagun atxilotu ditu Erandion Ertzaintzak, ustez, bertoko Garbigunean lapurtzen saiatzeagatik.
  Jendartea 2004-05-13 00:39

Desagertutako emakume baten gorpua aurkitu dute itsasadarrean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi duenez, emakume baten gorpua aurkitu dute itsasadarreko uretan, Erandioko Axpe erriberan. Hamaikak baino apurtxo bat lehenago, Ertzaintzari eman dio abisua obra bateko arduradunak. Hilotza altzatu eta Bilboko Auzitegiko Mediku Institutura eraman dute gorpua. Izan ere, MJ.V.C. izeneko erandioztarra maiatzaren 8tik zegoen desagertuta.
  Ekonomia 2004-05-11 23:29

Erandioko Udalak 24 auzotarrei eman die lana

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udalerriko 24 langabetu kontratatu ditu, sei hilabetez, Erandioko Udalak, hainbat zeregin aurrera eraman ditzaten. Besteak beste, atzo hasi eta hilaren 17ra arte luzatuko den trebakuntza ikastaroa jasoko dute aukeratuta auzokideek. Epe hori amaituta, zortzi lagunek osatutako hiru talde egin eta landabideak garbitu, adinekoak eta ezinduak zaindu eta udal araudiak betearazteaz arduratuko dira. Azken bi zeregin hauek aurten jarri dira abian. Laneratzeko arazoak dituzten pertzonak trebatzeko asmoz, Auzolan egitasmoaren barruan dago ekimena.
  Jendartea 2004-05-11 22:32

Bekoa eta itsasadarra arteko trafikoa berrantolatuko du Erandioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Hainbat kaleren zirkulazio-norabidea aldatuko dute

Altzaga auzoko erdigunea itsasadarreko errepidearekin lotzen duten hainbat kaleren zirkulazio-norabidea berrezarriko du bihar Erandioko Udalak. Jose Luis Goyoaga etorbidean, Ur Partzuergoak egiten diharduen Udondo-Erandio interzeptoreko lanen lehenengo fasea amaituta dagoelako hartu dute erabakia.
  Kultura 2004-05-03 22:24

Ikasketak euskaraz egiten jarraitzera animatu ditu gazteak Erandioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandioko Udaleko Euskara Sailak gutun bat bidali die 1988an herrian jaiotako 194 gazteei eta beren gurasoei, jarduera akademikoa eta profesionala euskaraz egiten jarraitzera animatuz. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) laugarren mailako balizko ikasleak dira gazte horiek.
  Jendartea 2004-04-27 00:02

Saharar errefuxiatuen gaineko argazki erakusketa eta hitzaldia Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Saharako basamortuan, Tinduf-etik hurbil dauden errefuxiatu-eremuetan bizi direnen egoera ezagutzera emateko asmoz, argazki erakusketa egongo da ikusgai, ostiralera bitartean, Astrabuduako Josu Murueta kultur aretoan. Patxi Hernandez atletak egindako irudiak dira guztiak. Jon Salvador erandioztarra, Aitor Egiguren lemoiztarra eta, hainbat eta hainbat kirolari profesional eta zaletuekin batera, otsailaren 23an, Aiún eta Smara kanpamentuen artean burutu zen Saharako maratoiaren laugarren edizioan parte hartu zuen korrikalari gazteiztarrak.
  Jendartea 2004-04-26 23:11

Arteagan 36 zuhaitz birlandatzen ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Erandio Goikoan, Arteagako kirol instalakuntzen inguruetan, 36 zuhaitz birlandatzeko lanetan dihardu Erandioko Udala. Astrabudua auzoko Lorentzo Deuna, Bilboko Kontsulatua eta Atxutegi kaleetan eta Trabudu plazan egiten ari diren errepideak eta ezpaloiak zabaltzeko lanak direla eta, kendu behar izan dituzte guztiak.
  Kultura 2004-04-23 23:16

Omenaldia egingo diote igandean Jose Andres Mendiguren "Mendi"ri, Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Eliza atzeko aparkalekuen gaineko plazari Jose Andres zenaren izena jartzea eskatu diote Erandioko Udalari

Apirilaren 25ean omenaldi xumea baina beroa eskaini nahi diote Trabudu dantza taldeko kideek, 2002ko azaroaren 30ean, Astrabuduan Euskal Astea ospatzen ari zela zendu zen Jose Andres Mendiguren "Mendi"ri. Beste dantza talde batzuetan ibili ondoren, Javier Intxaurbe Urtiagarekin batera, Trabudu sortu zuen 1975. urtean, eta ordutik hona, auzoko hamaika neska-mutil ibili da bertan euskal dantzak ikasten eta erakusten. Taldeak sekulako lana egin du, baita, Agate Deuna dela, Olentzero dela, San Lorentzoak direla... bertako ohiturak berreskuratu eta ezagutarazteko. Besteak beste, Txorierri eta Uribe Kostako hamar dantza talde elkartuko dira igande goizean kalejira eta dantza saioa egiteko.

Nabarmenak

Zorion agurrak