Euskara  Uribe Kosta 2018-11-23 11:50

Arrate Illaro, Euskaraldiako koordinatzailea: "Posible da hizkuntza-ohiturak aldatzea"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Arrate Illaro, Euskaraldiako koordinatzailea: "Posible da hizkuntza-ohiturak aldatzea"

Gaur abiatuko da Euskaraldia, hamaika egunez hizkuntza-ohiturak aldatzeko ekimen kolektiboa. Arrate Illaro egitasmoaren koordinatzaileak nabarmendu duenez, atxikimenduen unea amaitu eta ariketa egitekoa heldu da.

  Euskara  Uribe Kosta 2018-11-23 12:48

"Jolas gaitezen Euskaraldiko hamaika egunetan euskaraz berba egitera!"

Iñigo Fernandez de Martikorena

"Jolas gaitezen Euskaraldiko hamaika egunetan euskaraz berba egitera!"

Milaka lagunek jardungo dute rol-jolas batean azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Zuriñe Agirregomezkorta (Leioa), Fredi Paia (Getxo), Irune Villaverde (Erandio) eta Peru Calabaza (Mankomunitatea) Euskaraldia prestatzen ibili dira Uribe kostan.

  Euskara  Leioa 2018-11-23 12:50

EHUk ere bat egin du Euskaraldiagaz

Euskal Herriko Unibertsitatea ere Euskaraldiaren sustatzailea izango da. "Hizkuntzagaz dauzkagun inertziak astinduz, hizkuntza-ohituren aldaketarako estrategiak garatuz, euskararekiko erantzukizunaren eta jokabideen hausnarketa bultzatuz eta taldean batera lan eginez, euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortu gura ditugu", bertoko arduradunek adierazi dutenez.

  Euskara  Getxo 2018-11-21 13:22

ALBEk jasoko du Argia Ereiten Euskara Saria

ALBEk jasoko du Argia Ereiten Euskara Saria

Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) jasoko du Argia Ereiten Euskara Saria, 1980an sortu zenez geroztik euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lanagatik. Getxoko Udalak antolatutako sariketaren IX. edizioaren ekitaldia azaroaren 28an, eguaztenean, izango da, 20:00etan, Romo Kultur Etxean.

  Euskara  Uribe Kosta 2018-11-20 17:00

Laboral Kutxa Euskaraldiarekin bat

Publierreportajea

Laboral Kutxa Euskaraldiarekin bat

Etengabea da Laboral Kutxak euskarari eta euskal kulturari erakutsi dien atxikimendua, gizartearekin konprometituta dagoen neurrian. Hamaika proiektu eta egitasmo bideratu dira, eta makina bat amets errealitate bihurtu dira gure ekarpenaren eskutik.

  Euskara  Erandio 2018-11-20 13:01

Entzun hemen Erandioko Euskaraldiaren kantua!

Dena prest dago azaroaren 23an Euskaraldia hasteko, baita Erandion ere. Hemen entzun dezakezue zenbait erandioztarrek euskararen aldeko ekimena sustatzeko egindako kantua.

  Euskara  Erandio 2018-11-20 11:49

Erandioko Euskaraldian parte hartzeko txapak jaso daitezke daborduko

Erandioko Euskaraldian parte hartzeko txapak jaso daitezke daborduko

Etzidamu, barikuan, hasiko da Euskaraldia hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa kolektiboa. Rol-jolasean parte hartu gura dutenek ezinbesteko tresna beharko dute: identifikazio-txapa. Erandion daborduko hainbat lekutan jaso daitezke.

  Euskara  Uribe Kosta 2018-11-19 17:54

Hizkuntzarekin sortutako zalantzei erantzuteko tresna du abian Emunek

Hizkuntzarekin sortutako zalantzei erantzuteko tresna du abian Emunek

Emunek ekainaz geroztik du abian www.hitzartzen.eus, hizkuntza portaerak aldatzen lagundu nahi duen webgunea. Urteetan www.telptailerrak.eus martxan izan ostean, atal berriak gehitu eta guztiz eraberrituta aurkeztu dute webgune hori.

  Euskara  Uribe Kosta 2018-11-19 17:44

Hezkuntza arloko eragileek Euskaraldiari atxikimendua eman diote

Hezkuntza sarean biltzen diren herritarrak aktibatzea helburu izanik Euskaraldiari atxikimendua eman diote hezkuntzako eragileek, eta atxikipen dokumentua sinatu dute.

  Euskara  Getxo 2018-11-19 12:31

Ustruku: ahozkotasuna lantzeko taldea

Ustruku: ahozkotasuna lantzeko taldea

Egizu elkarteak antolatzen duen Sendi ekimenak Getxoko familien artean ipuinak, aho-korapiloak, poesiak, kondairak eta tradiziotik datozen kantak konpartitzeko jarduerak antolatuko ditu, hilean behin. Kontularien kluba baino gehiago ahozkotasun tradizioa zaindu eta konpartitzeko taldea izango da Ustruku.

Eskerrik asko, Irribizi!

  Euskara  Getxo

Eskerrik asko, Irribizi!

Irribiziei eskerrak emateko antolatutako ekitaldian 200 bat pertsonak parte hartu zuen joan den barikuan, Romo Kultur Etxean. Irribizi rola euskara ez jakin arren, euskararen aldeko jarrera dutenei bideratuta dago Getxon; kasu askotan, pertsona horiek seme-alabei lagundu diete euskara ikasten.

  Euskara  Urduliz 2018-11-19 10:57

Euskaraldiarekiko konpromisoa agertu dute urduliztarrek

Euskaraldiarekiko konpromisoa agertu dute urduliztarrek

Ehun bat urduliztar izan zen atzo Euskaraldiaren agerraldian, Antsonekoa plazan.

  Euskara  Erandio  Leioa  Uribe Kosta 2018-11-16 10:58

Tokiko hedabideak: zeintzuk dira hurbileko kazetaritzaren erronkak?

Zer aukera daukate tokiko hedabideek, eta bereziki euskaldunek, gaur egungo komunikazio-munduaren zurrunbiloan lehiatzeko eta aurrera egiteko? EHUren Leioako campusean bildu ditugu hainbat aditu, galdera horri erantzuten ahalegintzeko: Jone Guenetxea Tokikomeko presidentea, Jabi Zabala Bilbo Hiria irratiko kazetaria, eta Maria Gonzalez Gorosarri EHUko ikertzailea. Hona hemen esandakoen laburpentxoa.

  Euskara  Urduliz 2018-11-16 17:00

Urduliztarrek babesa emango diote Euskaraldiari, domekan

Urduliztarrek babesa emango diote Euskaraldiari, domekan

Domeka honetan, azaroaren 18an, Euskaraldia aurkeztuko dute jendaurrean, Urdulizko Antsonekoa plazan. Talde-dinamizatzaileak eguerdian ipini du hitzordua. Bertan, Urdulizko elkarteetako kideek eta gura duten herritarrek argazkia aterako dute.

  Euskara  Getxo 2018-11-15 19:00

Getxoko EAJ, PSE-EE, GUK eta EH Bildu, Euskaraldiagaz; Ciudadanos, ez

Getxoko EAJ, PSE-EE, GUK eta EH Bildu, Euskaraldiagaz; Ciudadanos, ez

Getxoko Udaleko EAJ, GUK, EH-Bildu eta PSE-EE alderdiek sostengua eman diote Euskaraldiari. Ciudadanosek, ostera, bere burua ipini du Euskaralditik kanpo.