Euskara  Urduliz 2018-11-19 10:57

Euskaraldiarekiko konpromisoa agertu dute urduliztarrek

Euskaraldiarekiko konpromisoa agertu dute urduliztarrek

Ehun bat urduliztar izan zen atzo Euskaraldiaren agerraldian, Antsonekoa plazan.

  Euskara  Erandio  Leioa  Uribe Kosta 2018-11-16 10:58

Tokiko hedabideak: zeintzuk dira hurbileko kazetaritzaren erronkak?

Zer aukera daukate tokiko hedabideek, eta bereziki euskaldunek, gaur egungo komunikazio-munduaren zurrunbiloan lehiatzeko eta aurrera egiteko? EHUren Leioako campusean bildu ditugu hainbat aditu, galdera horri erantzuten ahalegintzeko: Jone Guenetxea Tokikomeko presidentea, Jabi Zabala Bilbo Hiria irratiko kazetaria, eta Maria Gonzalez Gorosarri EHUko ikertzailea. Hona hemen esandakoen laburpentxoa.

  Euskara  Urduliz 2018-11-16 17:00

Urduliztarrek babesa emango diote Euskaraldiari, domekan

Urduliztarrek babesa emango diote Euskaraldiari, domekan

Domeka honetan, azaroaren 18an, Euskaraldia aurkeztuko dute jendaurrean, Urdulizko Antsonekoa plazan. Talde-dinamizatzaileak eguerdian ipini du hitzordua. Bertan, Urdulizko elkarteetako kideek eta gura duten herritarrek argazkia aterako dute.

  Euskara  Getxo 2018-11-15 19:00

Getxoko EAJ, PSE-EE, GUK eta EH Bildu, Euskaraldiagaz; Ciudadanos, ez

Getxoko EAJ, PSE-EE, GUK eta EH Bildu, Euskaraldiagaz; Ciudadanos, ez

Getxoko Udaleko EAJ, GUK, EH-Bildu eta PSE-EE alderdiek sostengua eman diote Euskaraldiari. Ciudadanosek, ostera, bere burua ipini du Euskaralditik kanpo.

  Euskara  Getxo 2018-11-15 14:03

Euskaraldiako txapak eska daitezke daborduko Getxon

Euskaraldiako txapak eska daitezke daborduko Getxon

Txapak abenduaren 3ra arte eska daitezke Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuaren egoitzan (Basagoiti etorbidea, 20) eta Bizarra Lepoan eta Egizu elkarteen egoitzetan (biak Martikoena kalea, 16).

  Euskara 2018-11-13 09:58

Toronbole familia Romora dator!

Erabiltzailearen aurpegia Bizarra Lepoan

Azaroaren 24an, larunbatean, "La famiglia Toronbole" txotxongilo ikuskizuna antolatuko dugu Romo Kultur etxean. Emanaldia 12:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da. "La famiglia Toronbole" Tonino Toronbole txotxongilolaririk handiena, Dammiano Toronbole nazioarteko magoa eta zerutik "la Mamma" orain lehen aldiz … Read More

  Euskara  Getxo 2018-11-08 17:15

Euskaraldiaren kanta dantzatzeko koreografia sortu dute

Herritarrek kanta hori dantzatu ahal izateko, tutoriala egin dute Getxon.

  Euskara  Getxo 2018-11-08 13:08

Euskaraldian parte hartzeko gonbitea egin diete Getxoko kirol eta kultur elkarteei

Euskaraldian parte hartzeko gonbitea egin diete Getxoko kirol eta kultur elkarteei

Getxoko Euskaraldia batzordeak (Egizu eta Bizarra Lepoan elkarteak Udalagaz batera osatutakoa) 55 kirol elkarteri eta 65 kultur elkarteri ekimenean parte hartzera gonbidatzeko eskutitz bana bidali die.

  Euskara  Uribe Kosta 2018-11-07 12:52

Klika, klika, klika, hemen dator Korrika

ARGIA.EUS

"Klika" leloa aukeratu du AEK-k aurtengo Korrikarako. 21. edizioa izango da eta apirilaren 4tik 14ra bitartean zeharkatuko du Euskal Herria, Garesen hasi eta Gasteizen bukatu. Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” omenduko du euskararen aldeko lasterketak, kulturan, euskalgintzan eta pentsamenduaren alorrean egin zituen ekarpenengatik.

  Euskara  Getxo 2018-10-31 13:31

Euskara Plan berriaren proposamenak jasotako ekarpenei erantzuten dihardu Getxoko Udalak

Euskara Plan berriaren proposamenak jasotako ekarpenei erantzuten dihardu Getxoko Udalak

2018tik eta 2022ra arte indarrean egongo den Getxoko IV. Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren proposamena ikusgai dago udal-webgunean, herritar ugarik egin duten ekarpenakaz batera. IV. Euskara Planaren hiru helburu nagusiak dira hizkuntza-gaitasuna handitzea, erabilera sustatzea eta euskara zein bakoitzaren hizkera aberastea.

  Euskara  Leioa 2018-10-30 11:21

Azaroaren 17an ere Ahobizi eta Belarriprest izango direnen trebakuntza-saioak Leioan

Azaroaren 17an ere Ahobizi eta Belarriprest izango direnen trebakuntza-saioak Leioan

Ahobizi eta Belarriprest izango direnen hurrengo trebakuntza-saioa azaroaren 7an (eguaztena) egingo dute Kultur Leioako prentsa-aretoan, 19:00etatik 20:00etara arte. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gauza bera egingo dute azaroaren 17an (zapatua), 11:00etatik 12:00etara arte, Lamia AEK euskaltegian.

  Euskara  Erandio 2018-10-29 20:00

Erandioko belarriprestek eta ahobiziek formakuntza-saioak jasoko dituzte

Erandioko belarriprestek eta ahobiziek formakuntza-saioak jasoko dituzte

Erandioko Euskaraldiaren batzordeak hiru prestakuntza-saio antolatu ditu datozen egun eta asteotan, ariketa sozial horretan Belarriprest edo Ahobizi roletan jardungo duten herritarrak eroso senti daitezen. Saioa bihar, martitzenean, egingo dute Astrabuduan eta datozen asteotan errepikatuko dute Altzagan eta Erandiogoikoan.

  Euskara  Getxo 2018-10-26 09:15

Euskaraldian Ahobizi eta Belarriprest izateko prestakuntza-saioak egingo dituzte Getxon

Euskaraldian Ahobizi eta Belarriprest izateko prestakuntza-saioak egingo dituzte Getxon

Getxoko Euskaraldia batzordeak prestakuntza-saioak antolatu ditu hizkuntza-ohiturak aldatzearen bitartez euskararen erabilera sustatu gura duen Euskaraldia ekimenari begira. Tailer horietan parte hartu gura dutenek izena eman beharko dute euskaraldiagetxon@gmail.com helbidean edo 688 653 042 telefono zenbakian.

  Euskara  Sopela 2018-10-25 16:56

Euskaraldiak badauka hamaikakoa Sopelan

Euskaraldiak badauka hamaikakoa Sopelan

Joan den eguenean, urriaren 18an, Euskaraldiaren Sopelako hamaikakoa osatzen duten pertsonen zerrenda aurkeztu zuten Jauregizar plazan. Hauek dira, besteak beste, kide horien izenak: Joseba Iriondo (kazetaria), Nobuko (sushi-woman Milagros tabernan), Oier Arakistain (Desobeditzen taldeko abeslaria), Bene Markaida (irakasle ohia eta sopeloztarra), Aida Moral (kadiztarra eta euskaraz berba egiteko prest), Xabier Saitua (Sopelako argazkilaria), Mikel Barba (musikaria), Leire Ucha (aktorea), Aritz Aduriz (futbolaria), Jose Angel Iribar (futbolari-ohia) eta Miren Dobaran (Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako sailburuordea).

  Euskara  Leioa 2018-10-25 16:39

Ahobizi eta Belarriprest izango direnen trebakuntza-saioak Leioan

Ahobizi eta Belarriprest izango direnen trebakuntza-saioak Leioan

Zapatu honetan, urriaren 27an, Ahobizi eta Belarriprest izango direnen trebakuntza-saioa egingo dute AEK-ko Lamia euskaltegian, 11:00etatik 12:00etara arte. Izen-ematea leioaztarrak@gmail.com helbide elektronikoan egin daiteke. SMS edo Whatsapp bidez ere egin daiteke 688 747 207 telefono-zenbakia erabiliz.