Jendartea  Sopela 2016-01-12 15:21

Lortu dute Sopelan harrapatutako kamioia ateratzea

Kamioi bat harrapatuta lotu da goizean trenbide azpiko tunelean, Sopelako Enrike Urrutikoetxea kalean. Trafikoa desbideratu behar izan dute. Daborduko lortu dute kamioa ateratzea. Argazkiak: © SOPELAKO UDALA

»» Ikusi argazki guztiak (6)

  Jendartea  Berango 2015-12-28 10:33

Suteak aurrera darrai Berangon

Atzo arrastian Berangon piztutako sua amatatzen saiatzen dabiltza Bizkaiko Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza Zuzendaritzako eta Basalaneko 35 suhiltzaile; gauean ez dute erraz eduki, egondako haizeteen ondorioz. Behintzat, ez dute beste etxerik hustu behar izan, iturri ezberdinek aipatzen dutenez. Suteak bi foku zituen: daborduko amatatu egin dute Sopelakoa. Larrabasterra eta Unbe arteko errepidean dagoen El Sol garagardotegia kiskalita geratu denik gezurtatu du bere Twitter kontuan Oscar Garcia kazetariak; sua ez da horraino heldu. Ander Deuna ikastolara ere ez dira iritsi garrak. Bigarren fokuari, Berangokoari, dagokionez, hiru kilometro hartzen ditu; Berangoko industrialdetik 50 metro eskasera ere egon da, hainbat iturrik diotenez. Baina, hori "kontrolpean" dagoela adierazi du irratian Maria Isabel Landa alkateak. Dena den, sua amatatzeko, aireko baliabideak eskatu dizkio Aldundiak Espainiako Nekazaritza Ministerioari; egon daitezkeen haizeengatik alerta laranja emanda dago.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

  Jendartea  Berango 2015-12-27 22:41

Sutea itzaltzen saiatzen dabiltza Berangon eta Sopelan

Gaur arrastian hainbat sute piztu da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) udalerrietan. Dirudienez, Berangokoa da larriena; Palaparru bidean, Muñarrikolandan, SOS Deiak zerbitzuak zehaztu duenez. Sopelara zabaldu da eta indarrean dago oraindino. Ondorioz, Unbe gaineko errepidea moztu behar izan dute; baita etxebizitza bat hutsarazi ere.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

  Jendartea  Erandio 2015-12-04 18:00

Gabon-argiak prestatzen dabiltza Erandion

Egunotan, Erandion Gabon-argiak paratzeko lanetan dabiltza beharginak. Bart, besteak beste, Altzagako Obieta kaleko argiteria prestatzen ibili ziren langileak. Bertan, dekorazioa ipini ahal izateko, Erandioko Kirol Elkartearen banderak kendu behar izan zituzten aurretik. Mendeurrenaren harira zeuden eskegita bandera zuri-urdin horiek.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

  Kultura  Getxo 2015-12-04 11:34

Barneko euskara "pizteko" deia egin dute Algortako gazte euskaldunek

Atzo, abenduaren 3an, Euskararen Eguna aldarrikatu zuten Uribe Kostako udalerrietan. Getxon ere, bertako gazte euskaldunek data hori ospatzeko, eta "barnean dugun sugarrak bizirik eta indarberritzeko gogoz jarraitzen duela" adierazteko, gazte-ekimena burutu zuten atzo Algortako Txiki-Otaegi plazan (San Nikolas plaza). "Piztu dezagun gure barneko euskara" goiburu-pean, haur, gazte zein helduen artean euskara indarberritzen jarraitzeko deia luzatu zuten; "gure hizkuntzari diogun maitasuna erregai gisa erabilita, bilaka dezagun argi printza sugar boteretsu eta hilezkor", adierazi zuten.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

  Kultura  Getxo 2015-12-03 17:50

Euskararen alde dantza egin dute Getxoko Aixerrotako ikasleek

Euskararen Egunaren harira, Getxoko Aixerrota institutuko ikasleek gidatutako flashmob berritzailea egin dute eguerdiko 12:30ean. Arrastian, 19:00etan, bigarrenez egingo dute, Algortako Txiki-Otaegi plazan (San Nikolas plaza). Bigarren saio horretan, Andres Isasi Musika Eskolako Bandak eta Kimetz abesbatzak zuzenean jo eta kantatuko dute. Kontzertuaren amaieran, "Euskarak 365 egun" ekimenaren ordua izango da. Bertan, Bizarra Lepoan euskara elkarteak "Euskarak 365 egun" leloa kandelaz beteko du plaza. Ondoren, Algortako gazte euskaldunek "Gazte-sua" ekimena egingo dute, 20:30ean euskararen alde topa egin baino lehen, Salem tabernan.

»» Ikusi argazki guztiak (25)

  Kultura  Erandio 2015-12-03 17:37

Ehunka euskaltzale batu du Erandioko Berbodromoak

Gaur goizean, mingaina astindu dute ehunka lagunek Altzagako Azoka zaharrean, euskarak berotuta. Berbots euskara-elkarteak eta Erandioko Udal Euskara Zerbitzuak antolatuta, gazteek zein ez hain gazteek euskara praktikatzeko aukera izan dute elkarregaz, batzuetan orain arte erdalduntzat jo dutenagaz ere. Itziar Ituño aktoreak gidatu du saioa eta horretarako izan du Maria Rivero (Siroka, Huts) eta Iker Villa (Revolta Permanent) musikarien eta Alberto Iñurrategi mendigoizaleren laguntza.

»» Ikusi argazki guztiak (10)

  Kultura  Getxo 2015-12-02 17:40

Opa dizueguna ospatuz!

Joan den azaroaren 28an, egun osoko jai eguna izan genuen Algortan. Bizarra Lepoan, Egizu, ALBE, Azebarri, eta Hiruka elkarteak batuta, gure urteurrenak ospatu genituen, hainbat herritegaz batera. Egun osoko egitaraua izan genuen horretarako: ipuin-kontalaria, berba-kafea, argazki-erakusketa, argazkigintza-tailerra, familientzako ginkana, bertso-poteoa eta herri-bazkaria, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (43)

  Kultura  Getxo 2015-12-02 12:58

Getxon euskararen alde egindako lanagatik omendu dituzte Esnaola eta Lopez de GereƱu

Josu Esnaolak eta Alfredo Lopez de Gereñuk, "Bertxo"k, jaso zuten atzo VI. Argia Ereiten Euskara Saria. Biek euskararekiko izan duten konpromisoagatik eta, bereziki, duela 19 urte Berbalaguna ekimena udalerrian martxan jartzeagatik jaso dute sari hori. Esnaolak eta Lopez de Gereñuk eskerrak eman zizkieten hasieratik eta denboran zehar proiektuan lagundu duten pertsona guztiei. Lehenengo bi edizioetako saridunek, Laura Lapeyrak eta Bittor Egurrolak, aurkeztu zuten saria emateko ekitaldia, atzo, martitzena, arrastian Fadura kiroldegiko batzar aretoan, 150 lagunen aurrean. Saria Luis Artola artisauak egindako egurrezko eskultura izan zen.

»» Ikusi argazki guztiak (30)

  Jendartea  Plentzia 2015-12-01 15:18

Plentziako geltokiaren ondoko Gurutze Gorriaren eraikina botatzen hasi dira

Goizeko 11:00etan hasi dira gaur, martitzena, Metro Bilbaoren Plentziako geltokiaren ondoan dauden Gurutze Gorriaren eta -20 tabernaren eraikinak botatzeko lanak. Eraikin horiek biak aurri egoeran daudela adierazi du Plentziako Udalak, eta ez dutela inolako babes-elementurik. Eraisketa lan horietarako 12.000 euro bideratu dituzte. Lanok ez dute eraginik izango geltokiaren inguruan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

  Jendartea  Gorliz 2015-11-20 19:35

Gorlizen eroritako hegazkinaren hondakinak uretatik atera dituzte

Gaur eguerdian atera dituzte uretatik pasa den zapatuan Astondo parean itsasora jausitako hegazkin arinaren hondarrak; itsasotik jaso eta portura eroan dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (12)

  Jendartea  Erandio 2015-11-19 19:36

Erandioko simulakroa iruditan

Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak auto-istripu simulakroa egin du Erandioko Ertzain-hirian.

»» Ikusi argazki guztiak (16)

  Politika  Erandio 2015-11-11 18:00

PP barik egin dute Memoriaren Eguna Erandion

Getxo udalerrian gertatu legez, Erandion atzo ez zen batasunik izan. Alaia Eguiluz zinegotzi popularrak muzin egin zion atzo, azaroak 10, Memoriaren Eguneko ekitaldian parte hartzeari. Elkarretaratze isilean parte hartu zuten Udalbatza osatzen duten bestelako indar politikoek, azken hamarkadetan herrian izandako biktimak oroitu eta elkarbizitza sustatzeko asmoz, nork bere irakurketa propiotik. EAJ, Ganemos Erandio, PSE-EE eta EH Bilduko ordezkariakaz batera, hainbat herritar izan zen.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

  Jendartea  Getxo 2015-11-09 11:14

Baserriak bota arren, borrokan jarraituko dutela ohartarazi dute Hezetasuna auzoko bizilagunek

Algortako Hezetasuna auzoko hiru baserri eraitsi eta hiru egunera, zapatuan, 120 pertsona inguru bildu ziren Iturribarriko urbanizazio-prozesuaren kontrako iritzia azaltzeko. Goizeko 11:30ean abiatu zuten manifestazioa Areneazpi kaletik, ondoren, Algortako kaleak gurutzatu eta euren desadostasuna azaleratzeko. "Etxeak bota dituzte, baina borrokan jarraituko dugu", iragarri zuten deitzaileek.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

  Jendartea  Getxo 2015-11-05 15:50

Iturribarriko baserriak botatzen hasi dira

Urriaren erdialdean Iturribarriko ortuetan hondeamakinak sartu ostean, gaur goizean bertoko baserriak hustu eta bota dituzte. Algortako Hezetasuna auzoko lagunak tokira bertaratu dira, euren gertukoen etxebizitzak zirenak agurtu eta nola eraitsi dituzten ikustera. Etzi, zapatuan, "Hezetasunaren aldeko martxa" egingo dute goizeko 11:30etik aurrera, Areneazpi kaletik abiatuta. "EAJk zure dirua eta botoa nahi du, zure iritzirik ez", salatu dute protestaldiaren antolatzaileek; GUK hautesle elkarteak eta EH Bilduk manifestazio horregaz bat egin dute.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

  Jendartea  Getxo 2015-10-16 11:27

Hondeamakina batek sua hartu du Algortako Hezetasuna auzoan

Bart, gaueko 22:45ak aldera, BYCAM enpresa-sustatzailearen hondeamakina batek sua hartu zuen Algortako Iturribarri inguruko landetan. Getxoko Ertzaintzak jakinarazi duenez, sutea jazo eta gutxira, suhiltzaileak tokira bertaratu ziren sua menperatzera. Makinak kalteak izan ditu kabinan. Sutearen zergatia eta nola gertatu zen ikertzen ari da Ertzaintza.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

  Jendartea  Getxo 2015-10-15 16:15

Makina hondeatzaileek Iturribarri urbanizatzeari ekin diote

BYCAM enpresa-sustatzaileak luzatutako denbora agortu eta egun bira sartu dira Iturribarriko ortuetara  hondeamakinak. Hezetasuna auzoko hainbat bizilagun lekura bertaratu dira eguerdiko 12:00etan elkarretaratzea egiteko. Irailaren 25ean urbanizazioari ekingo zioten arren, auzokideen eskakizunari erantzunez, denbora urriaren 13ra arte luzatu zuen enpresak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

  Jendartea  Uribe Kosta 2015-10-13 10:52

Gipuzkoako artalde batek garai bateko transhumantzia ekarri du gogora Uribe Kostan

Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillaga artzain gipuzkoarrek 250 buruko artaldea gidatu dute bost egunez Zegamatik Getxora, garai bateko transhumantzia gogora ekartzeko. Ondoren, Fredi Paia eta Aitor Gisasola getxoztarrek ibilbide horretan zehar grabatutako irudiakaz milaka urteko ohitura horren inguruko dokumentala osatuko dute. Gisasolak iragarri duenez, metrajea datorren urtean prest egongo da.

»» Ikusi argazki guztiak (69)

  Kultura  Uribe Kosta 2015-10-05 13:05

IV. ArgIHIzkiak literatura-lehiaketaren sariak banatuta eta erakusketa aurkeztuta

Urriaren 1ean, Kultur Leioako erakusketa-aretoan egindako ekitaldian banatu ziren ArgIHIzkiak 2015 literatura-lehiaketako sariak eta horregaz batera abiatu zen erakusketa ibiltaria. Bertan izan ziren ArgIHIzkiak 2015 sari nagusiak jaso dituzten Mikel Illarregi Elberdin (Leitza, 1959) Testu Laburrik onenaren idazlea, eta Alba Garcia Portela (Bilbo, 1988) testu labur-laburren onenaren egilea; hurrenez hurren, Leioako Barne Araubideko zinegotzi eta Euskararen Erakundeko presidente Arantxa Diaz de Jungituren eta Getxoko Kultura, Gazteria eta Euskara zinegotzi Koldo Iturberen eskutik jaso zituzten txeke-sariak. Horiez gainera, erakusketarako aukeratu diren beste testu saridun batzuen egileak ere ekitaldian izan ziren, euren irudiak utzi zituzten zenbait argazkilari zein testuak aukeratzeaz arduratu ziren epaileak ere bai.

»» Ikusi argazki guztiak (19)