Kirolak  Getxo 2015-09-25 21:35

Getxo Rugby Taldearen 40. urteurreneko aurkezpena, iruditan

2015eko irailaren 22an, Getxo Rugby Taldeak bere taldeak eta errugbi eskolako partaideak aurkeztu zituen Artea merkataritza zentroan. Ziurtatu zutenez, kamiseta berriagaz eta garaipen gosez ekingo diote denboraldi berriari, 40. urteurrenean. Gero eta neska gehiago daude, gainera, Errugbi Eskolako 200 haur eta gaztetxoen artean.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

  Kirolak  Getxo 2015-09-17 08:52

Euskaltel Bowlzilla 2015

Bowlzilla Getxo 2015 skate-proba izan zen pasa den aste-akabuan, Areetan eta Arrigunagako Kantera skate-parkean. 15 urteko Kalle Berglind suediarrak dotoretasun erakustaldia egin, eta ezustekoa eman zuen. Danny Leon madrildarra izan zen bigarren, eta Alex Halford ingelesa, hirugarren.

»» Ikusi argazki guztiak (58)

  Kirolak  Sopela 2015-09-09 21:11

Leticia Canales Pantin Classic Galizia Pron

2015eko irailaren 1etik 6ra, Leticia Canales surflari sopeloztarra bigarren geratu zen Pantin Classic Galicia Pro proban. Munduko Surf Ligarako lehiaketa puntuagarria zen. © DAMIEN POULLENOT - PANTIN CLASSIC GALIZIA PRO

»» Ikusi argazki guztiak (6)

  Kirolak  Getxo 2015-09-09 17:56

Lan-segurtasunik ez Euskalten Bowlzillaren prestaketetan

Aurrera jarraitzen dute prestaketa lanak Kanteran, bihar Euskalten Bowlzilla abiatzeko asmoz. Getxoko EH Bilduk Twitter sare sozialaren bidez salatu duenez, farola batean jarritako eskailera luze baten gainean, arnes eta kasko barik lanean zebilen Udalak azpikontratatutako beharginetako bat. Koalizio abertzalearen ustez, "Udalak bermatu beharko luke berarentzako azpikontratek lan-segurtasuneko neurriak hartzen dituztela".

»» Ikusi argazki guztiak (2)

  Kirolak  Erandio 2015-09-08 12:56

Harrera Goiherri sokatira taldeari

Erandioztarrek harrera beroa eskaini zieten atzo Europako txapeldunei, Goiherriko sokatira taldeari. Arrastian heldu ziren kirolariak Loiu aireportura, Belfastetik, zain dozenaka auzokide eta zale zituztela. Goi-Alde dantza taldeko kideek aurreskua dantzatu zieten terminalean eta ondoren, ohi bezala, bertoko "gabarran" egin zuten bidaia. Hortaz, kamioian egin zuten baserriz baserriko ibilbidea, Goierri auzoraino. Bertan, parrilladaren inguruan ehunka lagunen zoriontzeak jaso zituzten Goiherrikoek.

»» Ikusi argazki guztiak (26)

  Kirolak  Erandio 2015-09-07 13:57

Basque Country sokatira selekzioa Belfasten, iruditan

2015eko irailaren 5ean, Basque Country izeneko euskal selekzioak tiratu zuen Europako Lur Gaineko Sokatira Txapelketan, Belfasten. Goiherri sokatira talde erandioztarrak, Gaztedik eta Mutrikuk osatutako konbinatuak zilarrezko domina lortu zuen 600 kiloko lehia mistoan, eta brontzezkoa gizonezkoen 560 kiloko tiraldietan. © EUSKADIKO HERRI KIROL FEDERAZIOA

»» Ikusi argazki guztiak (5)

  Kirolak  Erandio 2015-09-04 10:24

Goiherriren garaipena iruditan

Goiherri sokatira taldeak Europako Lur Gaineko Txapelketa irabazi zuen atzo, 560 kiloan, gizonezkoen modalitatean.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

 Uribe Kosta 2015-08-02 14:16

Selekzioen alde, martxan

Euskal selekzioen alde, 15. mendi-martxa abiatu zuten atzo goizean, Algortako Portu Zaharretik. Ziburura heltzeko zortzi egun emango dituzte, eta lehenengo biak Uribe Kostan ibili dira.

»» Ikusi argazki guztiak (65)

  Jendartea  Getxo 2015-07-10 13:34

Gorri itzartu da Ereaga hondartza, Eroskiko BEZ bako eguna iragartzeko

Gorriz jantzita itzartu da gaur Algortako Ereaga hondartza. Bertara hurbildu eta 200 eguzkitako gorri aurki zitezkeen hareatzan, bainularien harridurarako. Miren Larreategi Eroskiko marketin teknikariak azaldu duenez, “bestelako modu batean iragarri gura izan gara”. Izan ere, eguzkitako horiek denek karteltxo bat zeroaten: “uztailak 11, BEZik gabeko eguna” irakur zitekeen bertan. Izan ere, Larreategik iragarritakoaren arabera, bihar, zapatuagaz, Eroski hipermerkatuetan ez dute BEZik kobratuko elektronikako gai zein gailuetan: “telebistak, ordenagailuak, hozkailuak, batidorak.... garai honetan behar den guztiari BEZa kenduko diogu bihar”, azaldu du. Promozioa Eroski klubeko bazkideentzako bakarrik izango da, “produktu horietako BEZa kendu eta Eroski klubeko txartelean sartuko dugu diru hori”, azaldu du. Eguerdiko 11:30erako, 200 eguzkitakoak bainularien esku utzi dituzte, “gura duten erabilera emateko”. Bost minututan denak eroan dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

  Kirolak  Uribe Kosta 2015-07-06 14:00

Euskal Selekzioa Munduko Kayak Surf Txapelketan 2015

Oskar Martinez eta Euskadiko Kayak Surf Selekzioaren beste kideak Galizian, Munduko Txapelketan. Argazkiak: © EKFB

»» Ikusi argazki guztiak (10)

  Politika  Gorliz 2015-06-13 17:17

Gorlizko Udalbatza (2015-VI-13)

2015eko ekainaren 13an, Gorlizko Udalbatzak Arantza Etxebarria jeltzalea aukeratu zuen alkate.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

  Politika  Urduliz 2015-06-13 16:41

Urdulizko Udalbatza (2015-VI-13)

2015eko ekainaren 13an, Urdulizko Udalbatzak Javier Bilbao jeltzalea aukeratu zuen alkate beste lau urteetarako.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

  Gazteok  Getxo 2015-06-11 10:55

Mikel Moreno libre nahi dutela aldarrikatu zuten atzo Algortan

Atzo, eguaztena, iluntzean, 200 bat lagunek Mikel Moreno "Peyejo" gazte algortarra libre nahi dutela aldarrikatu zuten. Arrastiko 20:30ean manifestazioa abiatu zuten Algortako Telletxe plazatik, eta mobilizazioaren amaieran, tokiko Libre lantaldekoek gaur goizeko 10:00etan hasitako epaiketa salatu eta Estatu espainolak mota horretako epaiketak "armatzat" erabiltzen dituela gaitzetsi zuten. Era berean, epaiketa politiko "guztiekin" bukatzeko nahia erakutsi zuten, "auzoz auzo eta herriz herri antolatuz, herrietako Libre lantaldeak indartuz".

»» Ikusi argazki guztiak (7)

  Jendartea  Getxo 2015-05-29 13:08

Pintxo zuri-gorria

2015eko maiatzaren 30eko Espainiako Errege Koparen finalean Athletic animatzeko, pintxo zuri-gorria prestatu zuen Itzubaltzeta / Romoko Gure Etxea tabernako Joseba Andoni Irusta Perez-Yarza ugazaba eta sukaldariak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

  Politika  Getxo 2015-05-18 23:36

Libre ekimena atxiloketen aurrean

Itzubaltzeta / Romoko Libre ekimenak manifestazioan salatu ditu gaur Gasteizko Herri Harresian Ertzaintzak egindako atxiloketak eta erabilitako jarrerak. Martxa bukatuta, manifestariek asanblada egin dute eta EAJri hiru gazte getxoztarren alde egin dezan eskatzeko batzokira joatea deliberatu dute.

»» Ikusi argazki guztiak (12)

 Uribe Kosta 2015-04-29 16:50

Joste Eguna Uribe Kostan

Ehunaka lagunek erabakitzeko eskubidearen alde kalera irten ziren eskualdean, bakoitzak bere tela zatitxoan ideia, amets, desio edo aldarrikapenakaz marraztu eta apaintzeko. Ondoren, guztien borondateak alkarregaz josi zituzten jai giroan.

»» Ikusi argazki guztiak (34)

  Kultura  Uribe Kosta 2015-03-27 14:16

Korrika 19 atzerrian, uribekostarren eskutik

Atzerrian ere egin ditu 19. Korrikak kilometroak, eta hainbat uribekostarrek horien irudiak helarazi dizkigute: Hegoafrikatik (Ane Garavilla), Estokolmotik (Iratxe Garcia), Berlinetik (Mikel Montes), Bartzelonatik (Julen Nafarrate) eta Munichetik (Haizea Amezaga) jaso ditugu Korrikaren argazkiak. Eskerrik asko, denei! 

»» Ikusi argazki guztiak (33)

  Kultura  Uribe Kosta 2015-03-25 12:04

Korrika 19 Uribe Kostan

19. Korrika Uribe Kostatik pasatu zenean, martxoaren 24an, Urdulizetik eta Eraindiorainoko 56 kilometroko ibilbidean, ateratako argazkiak dituzue hauek. Aurrerantzean ere, euskararen alde ahaleginean jarraituko duzuelakoan, eskerrik asko eta gozatu!

»» Ikusi argazki guztiak (323)