Herri Unibertsitate Nazionala egingo dute Leioan lehen aldiz, otsailaren 26an eta 27an
Aurtengo Euskal Herriko Unibertsitate Nazionala hilaren 26an eta 27an egingo dute, Leioako Kanpusean. Astebete lehenago, Herri Unibertsitate Lokala antolatu du otsailaren 19tik 21era Leioatik! ikasle-proiektuak, otsailaren 19tik 21era.
Kanpaina "antikontsumista" abiatu dute Itzubaltzeta/Romon
Gabonetako kontsumoari aurre egin guran, doako azoka antolatu du Itzubaltzeta/Romoko Matraka gazte asanbladak. Hala, norberak erabiltzen ez dituen gauzak Etxe Merkean uzteko deia egin dute, ondoren egingo duten azokan behar duenak behar duena har dezan.
Urdulizko gaztelekuak zabaldu egin du Gabonetako jarduera berezietarako izen-ematea
Urdulizko gaztelekuak egitarau berezia antolatu du datozen Gabonetarako, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era arte. Izen-ematea zabalik dago, abenduaren 16ra arte.
Bulkada gazte-taberna: "Ezarritako ereduaren aurrean, guk gurea eraiki nahi dugu"
Gazteentzako erreferente izan gura duen Bulkada tabernak ateak ireki zituen joan den hilabetean. Sustatzaileen arabera, helburua da izaera politikoa eta bestelako aisialdia eskaintzen dituen gunea izatea.
Gabonetako kolonietan izena eman daiteke daborduko Berangon
Urtero legez, Gabonetarako umeentzako programa prestatu du Berangoko Udalak. Hala, horretan parte hartu gura duten neska-mutilek azaroaren 22ra arte izango dute izena emateko aukera. Hilaren 27an zozketa publikoa egingo dute, eta hilaren 28an, eguaztenean, onartutako behin betiko zerrenda ezagutzera emango dute.
Altsasuko gazteen askatasuna aldarrikatzeko manifestazioa egingo dute gaur Algortan
Gaur, eguaztenean, urte bi beteko dira Altsasuko lehenengo gazteak atxilotu zituztenetik. Hori salatu guran, Ernai gazte antolakundeak manifestazioa egingo du gaur Algortako Telletxe plazatik abiatuta. Arrastiko 20:00etan jarri dute hitzordua.
Mahai-ingurua: "Gaurko gazteak jubilatu ahal izango dira?"
HIRUKAren jardunaldien laugarren saioa Berangoko Gazte Mahaiaren laguntzaz antolatu dugu: "Gaurko gazteak jubilatu ahal izango dira?" goiburuaren pean, gazte mugimenduko Ainara Lukek eta Getxoko Pentsionisten Elkarteko Begoña Zorrozuak parte hartuko dute mahai-inguruan. Ekitaldia eguenean izango da, azaroaren 8an, Berangoko Neba-arrebak tabernan (Sabino Arana, 20), 19:30etik aurrera.
Ernai aurkeztuko dute Erandion, domekan
Domeka honetan, urriaren 28an, Ernai aurkeztuko dute Altzagako Azoka Zaharrean, "Borrokan bizi gara!" goiburupean deitutako gazte-bileran. Hitzordua 17:00etan ipini dute.
Gabonetan zatoz gurekin!
Badatoz Gabonetako koloniak! Oraindik asko falta den arren, badakigu zuek ere aurretiaz egiten dituzuela planak. Ondo pasatzeko, lagun berriak egiteko eta amesteko tartea ere izango dugu aurten. Neguko egun euritsu eta hotzetan etorri gurekin euskaraz gozatzera! Informazioa euskaraz, klikatu hemen. … Read More
Praktikak egiteko 15 beka eskainiko dituzte eskualdean
Mankomunitateko udalek eta Leioako Udalak martxan ipini dute inguruko enpresetan lanekoak ez diren praktikak egiteko beka-programa. 18 eta 29 urte bitarteko gazte titulatuentzako 6 hilabeteko 15 beka izango dira, Gaztedi Uribe Kosta hitzarmenaren barruan. Urtarrilaren 31ra arte sar daitezke eskaerak.
Eraso matxistei aurre egiteko antolatuta daudela jakinarazi dute Uribe Kostako neska* gazte feministek
Joan den irailaren 21ean Uribe Kostako neska* gazte feministek Getxoko Azkorri aldean egindako ekintzaren nondik norakoak azaltzeko bideoa eta irakurketa kaleratu dute. Salatu dutenez, uda honetako jaietan ere askotariko erasoak jasan dituzte, eta argi utzi gura izan dute "antolatuta eta eraso horiei aurre egiteko prest" daudela.
Gazte Innova jardunaldiak egingo dituzte aste-akabuan Berangon
Askotariko arloen inguruko esperientziak partekatzeko jardunaldiak antolatu ditu aste-akabu honetarako Berangoko Gazte Mahaiak, Gazte Innova izenekoak. Barikuko berbaldia Stay and Job egoitzan (Ubao bidea, 29. Santa Ana) izango da; zapatukoak, aldiz, Berangoeta kultur etxean.
Algortako saninazioetako Gazte Txosna, gogoan
Hilabete bi igaro dira Algortako San Inazio jaietara txonbo egin genuenetik. Hala ere, Algortako Gazte Txosnak egun horietan bizi izandakoak gogorarazteko eta hurrengo urtera begira jartzeko bideoa kaleratu berri du.
Sexu-galderak isilpean eta doan egiteko aukera bueltatuko da gaur Leioara
Leihosex Leioako sexuaren gaineko aholkularitza-zerbitzua oporretatik bueltan dago. Eguen honetatik aurrera ohiko kontsulta eskainiko dute astean behin, ohiko baldintzakaz: doakoa eta isilpekoa izatea. Bertaratzerik ez daukatenek edo gura ez dutenek sare sozialen bidez galde dezakete.
Getxoko gazteek etxebizitzen alokairurako diru-laguntzak eska ditzakete daborduko
Datorren irailaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira Getxoko gazteentzako etxebizitzen alokairurako eta emantzipaziorako diru-laguntzak jasotzeko eskaerak. Horietarako 250.000 euro zuzenduko ditu Udalak.
Bizitza luzea, Itzubaltzeta Gaztetxeari!!
»» Itzubaltzeta gaztetxeko kideek hasieratik ekindako ...