Gazteok  Uribe Kosta 2017-11-21 17:08

Lehen sorospenetan trebatzeko ikastaroan izena emateko epea luzatu dute

Lehen sorospenetan trebatzeko ikastaroan izena emateko epea luzatu dute

Uribe Kosta Gazteak programak antolatutako "Lehen sorospen eta desfibriladore automatikoa" ikastaroan izena emateko epea azaroaren 25era arte luzatu dute. Eskolak abenduaren 2an hasiko dira, Sopelako Kurtzio kultur etxean, eta urtarrilaren 14ra arte iraungo dute. Leku kopurua mugatua izango da (20 plaza), beraz, parte hartu gura dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena Gorlizko Kultur Etxean (09:00-13:30 / 16:30-20:00) edo gazteria@gorliz.net helbide elektronikoaren bitartez.

  Gazteok  Lemoiz 2017-11-20 09:55

Lemoizko neguko kolonietan izena eman daiteke, azaroaren 24ra arte

Gabonetako negulekuak antolatu ditu Lemoizko Udalak aurten ere. Abenduaren 26an, 27an, 28an eta 29an eta urtarrilaren 2an, 3an, 4an eta 5ean izango dira saioak, 09:00etatik 14:00etara. 3 - 5 eta 6 - 12 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal izango dute; leku-kopurua 20 lagunera mugatuta dago. Negulekuetan izena eman gura dutenek azaroaren 24ra arte izango dute aukera, Armintzako kultur etxean.

  Gazteok  Uribe Kosta 2017-11-08 12:43

Lehen sorospenetan trebatzeko ikastaroan izena eman daiteke

Lehen sorospenetan trebatzeko ikastaroan izena eman daiteke

Uribe Kosta Gazteak programak azaroaren 14an hasi eta urtarrilaren 25era arte iraungo duen "Lehen sorospen eta desfibriladore automatikoa" ikastaroa antolatu du Sopelako Kurtzio kultur etxean. Leku kopurua mugatua izango da (20 plaza), beraz, parte hartu gura dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena Gorlizko Kultur Etxean (09:00-13:30 / 16:30-20:00) edo gazteria@gorliz.net helbide elektronikoaren bitartez, hilaren 9a baino lehen.

  Gazteok  Gorliz  Plentzia 2017-10-26 13:47

Plentzia eta Gorlizko gazte asanbladak bilera irekia egingo domekan

Plentzia eta Gorlizko gazte asanbladak bilera irekia egingo domekan

Azkenaldian Plentziako eta Gorlizko gazte mugimenduak izandako bilakaeraren berri eman eta etorkizunaz berba egiteko bilera irekira deitu du gazte-asanbladak; hitzordua domekan izango da, hilaren 29n, 18:00etan.

  Gazteok  Getxo 2017-09-28 13:59

Txorimalo gaztetxearekiko elkartasun-jaialdia egingo dute zapatuan

Txorimalo gaztetxearekiko elkartasun-jaialdia egingo dute zapatuan

Elkartasun-jaialdia egingo dute zapatuan, irailaren 30ean, Txorimalo gaztetxeak jasandako azken lapurretari aurre egiteko asmoz.

  Gazteok  Getxo 2017-09-22 11:33

Itzubaltzeta gaztetxea oroitzeko eguna egingo dute zapatuan

Itzubaltzeta gaztetxea oroitzeko eguna egingo dute zapatuan

Sei hilabete igaro dira lehengo Itzubaltzeta gaztetxe sutea izan zenetik. Ordutik, gune autogestionatua zegoen orubea hutsik dago, ez dago pabiloien arrastorik. Hori dela eta, bere garaian auzoko gazte askoren topagunea izandako eraikina oroitzeko eguna egingo dute zapatuan, hilaren 23an, Itzubaltzeta/Romon.

  Gazteok  Erandio 2017-09-12 12:44

Hamar ikastaro dituzte aukeran gazte erandioztarrek

Hamar ikastaro dituzte aukeran gazte erandioztarrek

Abendura bitartean hamar ikastaro edo tailer antolatu ditu Erandioko Udal Gazteria Sailak. Izen-ematea datozen egun edo asteotan egin beharra dago, ikastaro bakoitzaren arabera.

  Gazteok  Berango 2017-09-06 12:28

Europako gazteen arteko topaketa egingo dute egunotan Berangon

Europako gazteen arteko topaketa egingo dute egunotan Berangon

Europako hainbat herrialdetako profesional gazteak bilduko dira egunotan Berangoko Stay and Job egoitzan. Irailaren 7tik 10era bitarteko Youth in Work izeneko topaketa horretan, bildutako denen harremana sustatuko dute, Erasmus+ programaren barruan; besteak beste, Ukrainia, Bulgaria, Errumania, Eslovakia, Kroazia, Eslovenia, Frantzia, Italia, Turkia eta Greziatik etorritako gazteak bertaratuko dira Berangora. Udalerri horretako neska-mutilek ere euren ikuspuntua eta ekarpenak aurkeztuko dituzte Gazte Mahaia Berango-ko eta Stay and Job proiektuaren esperientzietatik.

  Gazteok  Getxo 2017-09-01 17:01

Txorimalo gaztetxean jasandako lapurreta herriari egindako erasoa dela salatu dute

Getxoko Txorimalo gaztetxeak jasandako azken erasoa salatu zuten atzo dozenaka lagunek. Prentsaurrekoan azaldu zutenez, joan den astean lapurreta "bortitza" jazo zuten gune autogestionatuan. Gazteek egindako kalkuluen arabera, galerak 3.000 euro ingurukoak izan dira. Horren ondorioz, udalerriko hainbat eragileren jarduna "kolokan" dagoela deitoratu dute.

  Gazteok  Getxo 2017-08-30 12:30

Txorimalo gaztetxeak jasandako erasoa salatuko dute bihar

Txorimalo gaztetxeak jasandako erasoa salatuko dute bihar

Getxoko Txorimalo gaztetxeko kideek jakinarazi dutenez, hainbat eragileren materiala lapurtu dute bertan. Adierazi dutenez, eraso horrek udalerriko eragileek aurrera daroaten ekimenak "koloka larrian" ipini ditu. Hori salatzeko, prentsaurrekoa egingo dute bihar, eguenean, 19:00etan gaztetxean bertan. Horretan parte hartzera deitu diete udalerriko gazte zein nagusi denei.

  Gazteok  Plentzia 2017-08-08 13:00

Danontzat gaztetxearen egoera zein den azalduko dute barikuan

Danontzat gaztetxearen egoera zein den azalduko dute barikuan

Plentziako eta Gorlizko Danontzat gaztetxeko kideek jakinarazi dutenez, Plentziako Udaleko oposizioko alderdiek gune autogestionatuaren "legez kanpoko egoera" salatu dute osoko bilkuran eta hainbat hedabidetan. Hori dela eta, gazteek lokalaren gaur egungo egoera zein den publikoki azalduko dute barikuan, hilaren 11n, udaletxearen aurrean, 19:30ean.

  Gazteok  Erandio 2017-07-10 10:59

Erandioko Udalaren argudioak ukatu eta mobilizazioak iragarri ditu Kalezulok

Erandioko Udalaren argudioak ukatu eta mobilizazioak iragarri ditu Kalezulok

Kalezulo gaztetxearen asanbladak erantzun dio Erandioko Udalak gazte-zentroaren utzarazte-dekretua azaltzeko argudioei, ohartarazpena oraindino jaso barik.

  Gazteok  Erandio 2017-07-07 00:42

Kalezulo gaztetxeak gaur erantzungo die "Udalaren adierazpen faltsuei"

Kalezulo gaztetxeak gaur erantzungo die "Udalaren adierazpen faltsuei"

Kalezulo gaztetxeak atzo arrastian izan zuen Erandioko Udalak sinatutako itxiera-dekretuaren eta Egoitz Bilbao Hirigintza zinegotziaren adierazpenen berri. Gazte-kolektiboak gaur jakinaraziko du zein den bere jarrera. Halere, aurreratu du gaztetxea defendatuko dutela: "behar genuen, behar dugu eta beharko dugu. Herritik eta herriarentzat eraiki izan duguna defendatuko dugu", azaldu dute. Modu berean, Kalezulok kritikatu ditu Udalaren adierazpenak, "faltsuak" eta "apaindurak" direla iritzita.

  Gazteok  Erandio 2017-07-06 22:37

Kalezulo gaztetxea ixteko dekretua sinatu du Erandioko Udalak

Kalezulo gaztetxea ixteko dekretua sinatu du Erandioko Udalak

Erandioko Udaleko agintariek daborduko sinatu dute Kalezulo gaztetxea behin-behinean ixteko dekretua. Horrela azaldu du gaur goizean Egoitz Bilbao Erandioko Hirigintza zinegotziak prentsaurreko batean. Kalezulo gaztetxeak bihar, barikuan, erantzungo du.

  Gazteok  Erandio 2017-07-04 18:15

Gazte erandioztarrek nazioarteko beketan eman dezakete izena, hilaren 14ra arte

Gazte erandioztarrek nazioarteko beketan eman dezakete izena, hilaren 14ra arte

Global Training nazioarteko beketan inskripzio-orria betetzeko epemuga uztailaren 14a, barikua, izango da. Bitartean, 30 urte baino gutxiago duten gazte erandioztarrek zabalik izango dute EGAZ Txorierri sustapen ekonomikorako zerbitzu publikoak kudeatzen dituen 18 beken bat eskatzeko aukera. Honako profilak bilatzen dituzte: ingeniari industrialak, arkitektoak ingeniari zibilak eta ingeniari komertzialak.