Aratusteak Uribe Kostan

Aratusteetan tabernak ixteko ordua luzatuko du Getxoko Udalak

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 13a, 11:51

Beste urte batez, Getxoko Udalak ostalaritzako establezimenduak zarratzeko ordutegia luzatuko du Aratusteetan, Algortan eta Itzubaltzeta / Romon. Horrela, bariku eta zapatu honetan, dastalekuek eta txurro-dendek 02:30 arte zabaldu ahal izango dute; kafetegiek eta tabernek 04:30 arte; pub-ek eta klub-ek 06:00ak arte; eta diskotekek 08:00ak arte.

Ordutegi berbera edukiko dute hilaren 20 eta 21ean, baina Algortan bakarrik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun