Getxoko Udalak 65.000 euro bideratuko ditu hezkuntza-alorrera

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 6a, 10:26
Getxoko udaletxea, artxiboko irudian.

Hezkuntza-alorrean 65.000 euroko diru-laguntza banatuko du 2016an Getxoko Udalak. Hala, deialdia zabaldu du ondoko lerro hauetan sartzen diren jardueretarako eta programetarako: Interes publiko eta sozialeko jarduerak, Getxoko gurasoei zuzenduta; ingurumen-arloko hezkuntza-proiektuak eta -jarduerak, udalerriko ikastetxeetako ikasleentzat; eskolaz kanpoko jarduerak, ikastetxeetako gaitasun handiko ikasleentzat; gela egonkorretan eta Getxoko ikastetxe publikoetako ikasle gorrentzako programetan garatutako jarduerak; eskolaz kanpoko jarduerak, eta jarduera osagarriak. Laguntzok maiatzaren 14ra arte (2. lerroa) eta maiatzaren 30era arte (gainerako lerroak) eska daitezke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun